Artxiboak 2024, Urriak 19

“Ondarea eta paisaia” Plan Orokor berrian: txarretik txarrera

2024, Urriak 19

Landarro

Landarro

Ondare historikoa eta paisaia herri edo hiri baten nortasunaren zati garrantzitsu bat dira. Hain da begi bistakoa ideia hori, Donostiako Plan Orokor berriaren aurrerapenak (hemendik aurrera, Aurrerapena) jasotzen duela, “Ondarea eta paisaia” izenburupean. Hala da, behintzat, diagnostikoan eta helburuetan, baina jarduketei dagokienez, ordea, argi geratzen da partrimonioaren eta paisaiaren kontu hori ez doala Altzarekin. Beste behin gogorarazi digute gai hauetarako Altza ez dela Donostia.

Udalaren ikuspegitik, Altza osoa “lurzoru-poltsa” bat baino ez da, - Aurrerapenak Landarroko muinoa kalifikatzeko erabiltzen duen hitzez hitzeko kalifikazioa, Molinaoko parkeari itsatsita dagoen landa-eremua -, eta hortaz Altzan ezin da ondareaz eta paisaiaz hitz egin, urbanizatzeaz baino ez.   (gehiago…)  »  

Errepresio frankista jasan zuten emakumeak (1936-1945)

2024, Urriak 15

zuloaga

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Datorren urriaren 28an, 18:30ean, Herrera K.E.n(San Luis plaza), Ione Zuloaga Muxika historialariak hitzaldia eskeiniko du  ”1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua” gaiaren inguruan.

Bigarren Errepublika eta gerra garaiko emakumeen egoera, errepresioaren arrazoiak, ondorioak eta errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera emango digu hitzaldiak. Donostian gertatutakoak eta bereziki Ekialde Barrutiko kasuak aipatuko dira bertakoen bizipen eta errealitateei ahotsa emateko asmoz.   (gehiago…)  »  

Excursión molera por Baztan

2024, Urriak 10

Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Baztanera. Urriaren 26an izango da, larunbatean. Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Elizondoko elizaren atzealdean izango da, 9:30tan, baina Altzatik joango garenak 8:30etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 20a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko.
Arrikilinka o Arrikulunka, roca oscilante de unas 50 t de peso (

Javi Castro

He preparado una excursión por dos zonas de recorrido por Baztan, una muy suave por el monte Bagordi (o Amezti) con la idea de visitar 2 canteras moleras y otra más larga, de unos 8 km por el límite de Baztan con Aldudes para visitar una cantera en la misma zona donde existe la gran roca basculante “Arrikilinka”, cercana al monte Argibel y también ver algunos monumentos megalíticos cercanos.

Fecha prevista: sábado 26 de octubre de 2024.

Hora de inicio del recorrido: 8:30 h, en Casares, Altza. Segundo punto de encuentro: a las 9:30 h junto a parte trasera (ábside) de la iglesia de Santiago (Elizondo). En vehículo nos acercaremos a las dos zonas a visitar. Las personas interesadas deben apuntarse antes del día 20 llamando al 649496607, o enviando un mensaje a ahm@altza.net, indicando si tiene coche, para poder luego organizarnos.
  (gehiago…)  »  

Altzan euskara hutsez: zerbait aldatzen ari da baina Donostiako Udalean ez

2024, Urriak 9

Altza XXI Heri Ekimena

Donostiako Plan Orokorraren Aurrerapidearen aurkezpenaren ondoren, urriaren 8an Altzan bilera izan zen planak ekialdeko auzoentzako dituen proposamenen aurkezpenerako. Jakina den moduan, Altzan erdal elebakar  hiztunen kopurua oraindik ere handia da eta orain arte Altzan izan ohi diren beste horrelako bileretan euskaraz egindako interbentzioak erdal hiztunen protestak eragin izan dituzte, erdaratzea edo zuzenean erdaraz egiteko eskatzen dutenak. Atzoko bileran baino  euskarazko parte-hartzeak ez zuten bertan zeuden erdal hiztunen exijentziarik sortu ez zelako espresuki itzultzea eta erdaraz esatea.   (gehiago…)  »  

Donostiako Plan Orokorraren prozesua salatu

2024, Urriak 5

Altza XXI Heri Ekimena

Udalak asteartean  Planaren aurrerapidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita auzoetara jo du, aste betean 3 bilera eginez, baina herritarren aurrean zabaldu gabe eta deialdi publikorik egin gabe. Bileretako lehena egun batetik bestera jarri zuten, Loiola auzoan. Proiektuak 300 orrialde baino gehiago ditu eta denborarik eman gabe udala hasi da, mezu elektroniko bakan batzuk bidalita, auzoetan aurkezpenak egiten. Hori ez da partehartze prozesu bat, hori udalak tramite bat betetzen duela esateko bilerak besterik ez dira. Horren adibide Alde Zaharra, Zentro eta Amara, Zahar eta Berriko, auzoak hartzen dituen deialdian 15 lagun egon zirela. Hau da, 60.000 donostiar baino gehiago hartzen duen eremu batetik 15 lagun.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»

etiketak


Sarean