Andatza mendiko errotarri harrobiak eta mugarriak

2019, Urriak 15

dscn1096bAzken urteetan bezala, Javi Castro lagunak udazken honetarako ere txango bat prestatu digu. Aurten azaroaren 9an izango da, larunbata, eta Usurbilgo Andatza mendialdera eramango gaitu. Historian zehar Andatza mendia Orreagako monasteriora lotuta egon da, XIII eta XIX. mende bitartean, eta bertan dauden hainbat mugarri eta mendian aurkitutako 18 errotarri harrobietatik 5 bisitatuko ditugu (hauen ustiaketa  1388. urtetik ezagutzen da). Era berean, Erroizpeko arrain hazitegia izan zena eta antzinako zeta lantegia bisitatzeko aukera izango dugu.

Ibilbide zirkularra da eta Urdaiagako San Esteban elizatik abiatuko da. Denera 5,5 kilometroko ibilbidea da eta 250 metroko desnibel metatua. Oztopo gutxiko bide eta bidezidorretatik ibiliko gara. Harrobien inguruetan, ordea, bidetik kanpo ibili beharko da. Geldiune bakoitzean inguruari buruzko azalpenak emango dira (geologia, historia, lanbideari buruzkoak, harginen izenak, garraio lana, salneurriak, ezaugarriak, auziak, e.a.).

Urdaiagan bazkalduko dugu, bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin. Oinetako eta arropa egokia eraman.

Goizeko 9etan Casares Kultur Etxetik abiatuko gara Urdaiagan 9:30ean egoteko eta segidan txangoarekin hasteko. Partaideen kopurua mugatua da eta, beraz, parte hartu nahi duenak azaroaren 6a baino lehen izena eman behar du 649496607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz, honako datu hauek emanez: parte hartuko dutenen izen-abizenak, kontaktatzeko telefono zenbakia, eta ia ibilgailua duzun edo ez.

propuesta-recorrido-1dscn159520190309_095122

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Estibaus

    Eguraldia dela eta, biharko prestatuta geneukan txangoa bertan behera geratu da. Aurrerago egingo dugu. Sentitzen dugu.
    Por razones climatológicas, la excursión que habíamos preparado para mañana queda suspendida. Buscaremos otra fecha. Lo sentimos.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean