Yurrita errotako pentsua Altzan

2021, Ekainak 8

Aitona Nikolas errotarria pikatzen

Aitona Nikolas errotarria pikatzen

Pasa den urrian (kronika Estibausen) Javi Castrok bere taldearekin Jaizkibelen aurkitu dituzten errotarri harrobiak erakutsi zizkigun, eta, eguna borobiltzeko, arratsaldez, Yurrita errota (Oiartzun) ezagutzera eraman gintuen, gaur egun ere artoa ehotzen jarraitzen duen errota.

Alex Roteta etxeko semeak errotaren xehetasun historikoak eta errotaren funtzionamendua ederki erakutsi zizkigun eta, bisitariak altzatarrak ginenez, haren aitak, Alejandro Roteta Yarzak Yurritako pentsua Altzako baserrietara eramaten zuela aitatu zigun. Aitarekin hitz egingo zuela eta zehaztasunak emango zizkigula agindu zigun, baita hitza bete ere.

Azaldu digunez, pandemiaren baldintzak hobetu orduko, kotxea hartu eta aita-semea elkarrekin Altzan barrena ibili dira pasa den mendeko 60. hamarkadaren hasieran isokarroan pentsuarekin egiten zuen ibilbidea eginez.

yurrita_1973Yurrita errotak XX. mendea bukatu arte Altzako hainbat baserri hornitu zituen. Ziurrenik baserri gehiago izango ziren, esan digu, baina hauek dira Alexek aitarekin egindako ibilbidean apuntatu dituenak: Marrus, Txipres, Miraballes, Etxeberri, Audariz, Pelegriñene, Garbera, Zilarregine, Gazteluene, Txurdiñene, Amueder, Casares, Tomasene, Politene, Irasmoene, Borda-Arzak, Alamoria, Amoreder, Martitegi, Mercader, Illarregi, Garbera, Kataliñene, Akular, Arzak, Kastillun, Molinao, Sius, Mirasun, Miranda, Txapiñene. Oiartzundik Altzara, normalean, Buenavistatik joaten omen zen aita.

Aitak, gazte zela, astoarekin pentsua Lezo, Oiartzun eta Errenteriako baserrietara banatzen zuen. Goizean goiz lehen banaketa egin, etxera itzuli, taloa edo artoa gosaldu, eta eskolara!

Telefonoa iritsi aurretik, aita eta izeba Iñaxi bizikletaz joaten omen ziren baserriz baserri Altzara pedidoak jasotzera.

Banaketak egiteko:

  • Astoa: inguruko baserritara (Lezo, Oiartzun eta Errenteria)
  • Isokarroa: zaku gutxiko (400 - 500 Kg) entregak. Pasai Antxoko merkatura pentsua eramaten zuten bertara jaisten ziren (esnearekin eta barazkiekin) Altzako baserritarrentzat (Akular, Zillargiñene…).
  • Astigarragako Arrobitxulo almazenekoek (Felipe eta Joxe Mari sozioenak) zuten Chevrolet kamioi zaharrean (2000 - 3000 Kg) bi astez behin egiten ziren entregak (Joxe Mari txofer eta aita laguntzaile) Altzako baserrietara.
  • Land Rover berria etxera ekarri zenean, aitak bakarrik egiten zituen bidaiak Altzara.

Ulian kokaturik zeuden baserritara ere joaten omen zen aita pentsuarekin. Mendioala zuen gogoan bakarrik, baina besterik ere bazen.

Mila esker, Alex, zuen ondarea geurea egiteagatik.

errota_3

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean