Sagardotegiak Altzan 1931-1933 urteetan

2025, Abenduak 9

pellizar-l16439

XX. mendearen hasieran sagardotegiak modan jarri ziren Altzan eta Urumeako eskualdean. Ordura arte  sagardogintza etengabeko gainbeheran murgilduta zegoen, baina industrializazioarekin batera gizarte eta ohitura aldaketa handiak izan ziren eta, besteak beste, aisialdirako kultura zabaldu zen. Sagardotegiak, etxeko produkzioa saltzearekin batera, toka eta boloak, bertsolaritza edo soinuaren inguruan biltzeko lekuak bilakatu ziren.

Gerra Zibilaren ondoren, ordea, gain-bera etorriko da. Mendeetan Altzako lurrek ematen zuten produktu nagusia izatetik, ia desagertua izatera pasa zen. Ardoak, garagardoak eta edari  gaseosoek  sagardoaren lekua hartu zuten. 50. hamarkadatik aurrera, gainera, auzune berriek, azpiegiturek eta industriaren eraginak landa eremua nabarmen murriztuko dute. Horrela, azken hamarkadetan txotx ohituraren inguruan ezagututako berpizkundetik kanpo geratu zen Altza.

Gerra aurreko garaiari begira jartzen bagara, 1931-1933. urte bitarteko datuak dauzkagu eskuragarri. Tokiko Bilduman gordetzen dugun dokumentu honetan ikus dezakegu: “Relación de la existencia de sidra en la Provincia de Guipúzcoa para el pago del impuesto concertado con la Excma. Diputación“, 1931-1932 eta 1932-1933 denboraldiei dagozkiona.

Sagardoa ekoiztu edota saltzen duten 76 herriak 35 barrutietan antolatuak daude, kopuru handiak dauzkaten herriak berez barruti bat osatuz. Laburpenei erreparatuta Altza hirugarren lekuan agertzen da, Donostia eta Tolosaren ondoren. Hauxe da rankingean lehen hamabi postuetan agertzen direnak:

Barrutia              1931-1932 (litro)     1932-1933 (litro)

Donostia                         2.193.904                           1.349.967

Tolosa                                 410.729                              317.422

Altza                               557.155                           300.567

Astigarraga                        524.278                              237.288

Hondarribia                      308.417                              220.050

Irun                                    429.462                               208.312

Hernani                             423.586                               193.974

Pasai San Pedro               179.977                                  99.399

Pasai Donibane               128.127                                   81.680

Pasai Antxo                      114.594                                    64.915

Errenteria                        435.635                                 140.097

Zarautz                            293.015                                  134.230

DENERA                      8.359.713                               4.427.191

Dokumentu berean, bi denboraldi horietan sagardotegiko jabeak zirenen zerrendak agertzen dira. Bi denboraldietan 22 izen-abizen daude, soilik 1931-1932ean 19, eta soilik 1932-33 zerrendan beste 10. Hona hemen haien izen-abizenak alfabetikoki ordenatuak. Parentesi artean gehitu dugun helbidea 1934. urteko hauteskunde erroldatik hartu dugu:

Bi denboraldietan agertzen direnak:

  • Tomás Aguinagalde (Arteaga)
  • Franciso Anabitarte
  • Juan Arámburu (Aramburu enea)
  • Celestino Atorrasagasti (Mirasun)
  • María Aztarbe
  • José María Elizalde (Churdin)
  • Martín Er[r]andasoro (Artolategui)
  • Juan Galarraga (Mendiola)
  • Nicolás Garbizu
  • José Guruceaga (Iruguruceta)
  • Juan Irastorza (Papin)
  • José Iruretagoyena (Lizardi)
  • Nicolás Labaca (Cillarquiñenea)
  • Andrés Loinaz (Trinquete)
  • José Machain (Juantzeta)
  • José Maiz (Antondegui)
  • Gregorio Mendizábal  (Peruene zar)
  • José Otaño (Zapirain)
  • Antonio Porras (Leku Ona)
  • Ignacio Salaverría (Julimasene)
  • José Ramón Sarriegui (Irazuene)
  • Fidel Tolarechipi (Errota zar)

Soilik 1931-1932 denboraldian:

  • Francisco Altuna (Larracho)
  • Viuda Anabitarte
  • N[icolasa] Arízaga (Arrretenea)
  • José M. Arrieta (Pelegriñene)
  • Pedro Arrieta (Soroburu)
  • Julián Arrieta (Arrieta)
  • Vicente Arrieta (Pelegriñene)
  • Miguel Barandiaran (Iparraguirre)
  • Modesto Berrondo (Molinao)
  • Casares y Salaverría
  • José Esnaola (Goicoechea)
  • José Luis Galardi (Nieves-enea)
  • Viuda Gaztelumendi
  • Juan María Lujambio (Arrillaga)
  • Martin Marichalar (Labeas)
  • José Muguruza (Chisen enea)
  • Marcelino Múrua
  • Ignacio Orbegozo (Ermalidos)
  • Ignacio Zubizarreta (Tolarecho)

Soilik 1932-1933 denboraldian:

  • Victoriano Anabitarte (Parada)
  • Joaquín Arízaga (San Marcos)
  • Juan Beguiristain
  • Serapio Erdocia
  • Pedro Larrañaga
  • José Mª Lazcano (Ochoqui)
  • José Mª Liceaga (Garciategui)
  • José Maiz (Antondegui)
  • Jesús Santos (Arretenea)
  • Santos Zabala

Zerrenda horietatik gaur egun bakarrik Gatziategi baserrian dauden bi sagardotegiek jarraitzen dute eta, horrez gain, guk dakigula, une honetan Artolaetxe baserria da sagardoa egiten duen bakarra. Ongietorriak izango dira sarrera honetan aipatutako datuak osatzen lagun dezaketen informazioak helarazten badizkiguzue, iruzkina hemen idatziz edo elkarteko kontaktu bideen bitartez.

***

l16439

Pellizar sagardotegian (Anabitarte familia, 1935).

Kartelaren ondoan, Jose Iruretagoiena, Pakita Anabitarte, Angeli Anabitarte. Goiko hilaran, ezkerretik eskubira, 2. Juanito Zabaleta, 4. Patxi “Telefónica”. Erdian, ezkerretik eskubira, ¿?, Angel Anabitarte, ¿? Juan Jose Anabitarte, Juan Iraola, Bonifacio Eneterriaga, Santiago Fernández, Vitorio Zabaleta, Mariano Ayerza. Behean, ezkerretik eskubira, Norberto Berregi, Jose Mari Ibarzabal, Celedonio Elkano, Mauricio Elkano, Vitoriano Anabitarte eta azkena Paco Zabaleta.

c203c-018

Errotazar/Txingurri sagardotegiari omenaldia egiteko bildutako herreratarrak (Pauli Tolaretxipi , 1926-10-17).

Besteak beste, aurrean, erdian diplomarekin Fidel Tolaretxipi “Txingurri”, sagardotegiko jabea; bigarrena ezkerrera, Juan Ansa; hirugarrena eskuinera, Valentin Extremo; eta laugarrena Juan Aranburu. Bigarren ilaran, lehenengoa ezkerretik Emerita Tolaretxipi; haren atzean, Santiago Ijurko. Goian, lehenengoa eskuinetik Jose Antonio Lasa; hirugarrena eskuinetik Patxi Eguzkiza. Manolo Eguzkiza soinuarekin; ilara berean, hirugarrena, Lete; eta seigarrena, bibotearekin, Ignacio Lasconateguy.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2025
A A A O O L I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»

etiketak


Sarean