Uliako haztegiak eta ur-deposituak ezagutu

2015, Otsailak 8

buskando_urbiltegia_ulia_donostia_lumina_nocteUliako Auzo Elkarteak jardunaldi paregabea antolatu du datorren iganderako, hilak 15, udal haztegiak izan zirenak eta ur-deposituak ezagutzeko. Ulia mendirako errepidea hasten den lekuan kokatuak daude, ezkerraldean, eremu itxi batean. Bertan egon ziren Donostiako udal haztegiak 2007. urtera arte, handik Lau Haizetako Audariz baserriaren orubera eraman baitzituzten. Leku berean aurkituko ditugu XIX. mendeko ur-biltegiak, Soroborda eta Buskandoko ur-biltegiak, Mendiolako iturrietatik Donostiara ura eramateko azpiegituren lur azpiko zati ikusgarri bezain ezkutuak.

Horrez gain, leku honetan bertan dagoen Donostia eta Altzaren arteko 22. mugarria ikusi ahal izango du bisitariak, etxe nagusiko paretaren ondoan. Horrela agertzen da mugarri hau deskribatuta 1939. urteko mugarritze-agirian: “Hito de hormigón. Situación: en el paraje denominado “Viveros Municipales”, en la esquina NE. de la casa de Depósito de Aguas de Buscando y en terreno del jardín de los Viveros Municipales del Ayuntamiento de San Sebastián. Observación: al S. los caseríos de Lizardi y Zarategui. Línea de término: AR.”

Deialdian azaltzen dutenez, bisitarekin batera “Uliako Lore-Baratzak” proiektua aurkeztuko dute, gune hori parke bizi bat bilakatzeko asmoz.

Ur-biltegiak bisitatzeko 15 pertsonako 4 talde antolatuko dituzte ─9:30, 10:30, 11: 30 eta 12:30ean─ eta joan aurretik izena eman behar da formulario hau betez.

Uliako Auzo Elkarteari esker, igandekoa aukera aparta izango da Uliako bazter berezi honetara hurbiltzeko, hain gertu eta hain ezagungabe aldi berean.

ulia-mugarria

Etiketak: , ,

Iruzkin 1

  1. Nekane Beloki

    Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: “hain hurbil eta ezezaguna” dugulako.
    Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin bada, 12:30etan, bi lagun. Eskerrik asko.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean