‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (I)

2015, Ekainak 3

Iñigo Landa

plaza-del-concejo

Orain dela sei urte Altzako udaletxearen etxaurrean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” eta horren azpian ezustean agertu zen “Plaza del Concejo” plakak kendu zituen Donostiako udalak, eta San Telmon gorde. Plaka berriro bere lekuan uztea eskatu genion orduko udal gobernuari, -alferrik-, eta 2011n eskaera berriro egin genion hauteskundetatik sortutako udal gobernu berriari. Lau urte ondoren plaka udaletxeko etxaurrera itzuli da. Alabaina, itxuraz, zegoen lekuan uztea nahikoa ez, eta kokapen berri bat bilatu diote eta azpian udaletxeari buruzko informazio-taula jarri dute, lau hizkuntzatan idatzita. Euskarazko testua irakurrita, kokapen berria ez ezik, badirudi esanahi berria eman nahi izan diotela plakari, non “Kontzeju” eta “Altzako Hiria/Herria” hitzak, -plakek jasotzen dituzten gako-hitzak, hain justu-, baztertu dituzten. Horiek ez dira, ez, hitz hutsalak, eta duten esanahiaren gaurkotasuna aldarrikatu dugu hemen.

Aurretik, ‘Kontzeju’ hitzarekin hasiko gara eta ‘Hiria’-rekin hurrengo batean jarraituko dugu.

Kontzejua erakunde politikoa da, herritarren interesak aztertzeko eta defendatzeko osatua. Zinegotzi taldeak osatzen du. Kontzeju hitz bera udaletxea izendatzeko erabiltzen da. Altzak kontzejua izan du Erdi Arotik frankismoaren garaipenera arte; eta frankismoaren ondoko gobernu donostiarrek inposaketa hura mantendu dute, Altza eskumenik gabeko auzo moztukatuaren izaera egonkortuz.

Kontzeju altzatarraren sorrera ederki aztertu zuten Juan Carlos Mora eta David Zapirain historialariek “Altza. De los cubilares al concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra” ikerketan eta beste behin irakurtzea merezi duena. Hemen, dokumentuetatik hartutako erakusgai batzuk gogoratu baino ez dugu egingo:

  • 1390. urtean, Estibaus izeneko zelaian, -egungo San Martzial plazan, alegia-, eliza eraikitzeko erabakia hartzeko bildu ziren. Honela dio agiriak: “aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar“.
  • 1552. urtean, eliz ondoko hilerrian bildu zen kontzejua: “aiuntados en nuestro conçejo e aiuntamiento en el cimenterio de la Iglessia de señor San Marçal.
  • 1620. urtean, “bazarre” euskal aldaera agertzen zaigu kontzejuaren esanahiarekin: “en nuestro bazarre y aiuntamiento“.
  • 1764. urtean Kontzejuaren etxearen aipamena aurkituko dugu, “Casa Concejil“.
  • 1844. urtean udaletxearen beste aipamena, honela idatzita: “Casa Consistorial de la Población de Alza“.
  • 2009. urtean, udaletxearen etxaurrea txukuntzen ari zirela, eguzki-erlojuaren behealdean zegoen “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” esaten zuen plakaren azpian, “Plaza del Concejo” jartzen zuen beste plaka bat aurkitu zuten. Biak kendu zituzten eta udaletxea plakarik gabe egon da martxora arte, ezagutzen genuen plaka etxaurrean jarri duten arte. Kontzejua aipatzen duena, San Telmon jasoa geratu da. Egungo udaletxearen eraikuntzaren data zehatzik oraingoz ez daukagu, baina burdinazko balkoian jartzen duen datari kasu egiten badiogu, eraikina 1889. urtekoa litzateke eta agian urte hartan jarri zuten plaka eguzki-erlojuaren behealdean.

Data horietan guztietan, Donostiako jurisdikziopean egonda ere, altzatarrek ahalmena eta tresna juridiko-politikoa izan dute bere interesak defendatzeko eta erabakiak hartzeko. Garai horietan guztietan altzatarrek motiboak bazeuzkaten beraien administrazioa aldarrikatzeko; eta egungo altzatarrek ere bai. Kontzeju hitzak gure egungo aldarrikapena Historian errotzen du.

Etiketak: , ,

2 iruzkin

  1. Joan Mari irigoien

    Iñigo:

    Eutsi hitzen esanahi zehatzari, eta eutsi goiari!

    joan mari irigoien

  2. Estibaus » ‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (eta II)

    [...] (‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena, I) .gallery { margin: auto; } .gallery-item { float: left; margin-top: 10px; text-align: center; width: 50%; } .gallery img { border: 2px solid #cfcfcf; } .gallery-caption { margin-left: 0; } [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »

etiketak


Sarean