Espartxo
Fernandok familiarena den Espartxo baserriari buruz galdetu du Estibausen eta horrek aukera eman digu interesgarria den etxe honi gure arreta eskaintzeko. Espartxo Ametzagainaren hego magalean dago, Urumea ibaiaren eskuineko ertzean, Ubarako bidearen eta zubiaren ondoan. Historian zehar Altzaren mugapean egon da eta bere ondoan Altza eta Donostiaren arteko 4. mugarria aurkitzen da.Dokumentuetan aurkitzen dugun etxe honen lehen aipamena 1719. urtekoa da, Berwickeko dukearen setioaren ondorioz kaltetutako jabetzen zerrendan, eta bertan Vicenta Pasola ageri da etxeko jabe gisa.
Urte batzuk beranduago, 1736. urtean, Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean dagoen dokumentu batean aurkituko dugu Espartxo, oraingoan Miguel de Arrago eta Jose de Gaiztarroren arteko auzi batean, baserriaren banaketa zela eta.
Data horietatik aurrera, Espartxo Altzako etxe zerrenda guztietan agertuko da, -San Martzialen eliztarrak, Urumeako zilegi mendien etekinen banaketa, izendegietan…- , gaur egun arte.
Dokumentuetan jasotzen den etxearen izena “Esparcho” izaten da, batzuetan “Esparchu” bezala ere idatzi da eta behin bakarrik “Esparta”. Ez dakigu izena nondik datorren.
Etxaurrean figura nabarmen bat dago, armarri moduan kokaturik, atentzioa deitzen duena. Felix Elejaldek dio san Kristobal irudikatzen duela eta Txomin auzoan bizi izan zen Jose Lopetegi eskultoreak egina dela, baina, Lopetegi 1896. urtean jaio zenez eta 1912. urtea (Espartxoko zubiaren eraikuntzaren data) baino lehenagoko argazki batean figura bertan ikusten denez, zalantzan jarri behar da baieztapen hori eta bai irudiaren jatorria eta baita zer irudikatzen duen ere ezezaguna izaten jarraitzen du.
Gorago aipatu den bezala, Altza eta Donostiaren arteko laugarren mugarria etxe ondoan kokatuta dago. Mugaketa hori, orain arte egin den azkena, 1939. urtekoa da, baina, dagoeneko 1818. urtean, Altzak Diputazioaren aurrean independentzia eskatzeko idatzitako eskabidean Espartxo aipatu zuen bere lurraldearen mugetako bat bezala.
Espartxo, bestalde, ontziraleku txiki bat zeukan, beste gauzen artean ibaiertzaren alde batetik bestera igarotzea erraztuko lukeena, zubia eraiki arte. Zubia 1912ko irailaren 15ean zabaldu zen, Mesedetako Amaren Erietxearekin batera eta honi zerbitzua emateko.
2010. urtean Donostiako Udalak ordura arte Plan Orokorrean zeukan babesa kendu zion Espartxori.
Erreferentziak:
- Espartxo Altzako Tokiko Bilduman: https://altza.info/multzoa/?z=Espartxo
- Felix Elejalde: Behin batean Loiolan. Pasado, presente y futuro de Loiola. 1998 (https://loiola.weebly.com/behin-batean-loiolan.html )
- Josu Tellabide, Asier Agirresarobe: 101 bazter Donostiako. Alberdania, 2007
- Iñigo Landa: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, Altza, Hautsa Kenduz XII (2013)
2016, Urtarrilak 21
Buenas tardes, tengo serias dudas que la figura de la facha sea del escultor José Lopetegui ya que este nació en 1896, y hay fotografias del caserio anteriores a su nacimiento en el que aparece la citada figura.
Por otro lado nos gustaria saber si es posible recuperar la proteccion que le quitó el ayuntamiento en 2010, y que haría falta para recuperarla.
Tambien indicar que dentro del caserio se encuentra un mojón que lo hemos mantenido hasta la actualidad.
Esperando contestación.
Saludos y gracias por la información.
Fernando.
2016, Urtarrilak 22
Hola Fernando: Félix Elejalde en su libro sobre Loiola así lo afirma, pero vista la foto antigua de Espartxo que es a la que creo te refieres (la hemos añadido a la entrada), tus dudas están más que justificadas, pues se aprecia claramente que para esas fechas, anterior a la construcción del puente en 1912, la imagen ya figura en la fachada de la casa. Modificaremos la redacción.
Sobre el tema de la protección del patrimonio, nuestra experiencia es desalentadora: los intereses inmobiliarios, la insensibilidad de los responsables políticos… En su momento pedimos al ayuntamiento que Espartxo, junto con otros elementos y conjuntos de nuestro patrimonio, fuera protegio, pero nuestras reclamaciones han sido ignoradas. Podéis contar con nuestro apoyo en las iniciativas que podáis tomar.
Del mojón de que hablas, sólo sabemos lo que apareció en prensa (https://www.diariovasco.com/20080504/san-sebastian/odisea-mojon-20080504.html). Nos gustaría poder verlo de cerca.
Saludos y gracias a tí.
Iñigo