Sagardoa Altzan (1)
Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
Andrés de Arzacek, XVII. mendean, adierazi zuen sagardoa zela lur jabeen salmenten ardatz nagusia [1]. Eta hala zen, Erdi Arotik aurrera, sagarra izan zen Altzako lurraldearen fruiturik garrantzitsuena, eta landatutako azalera handi bat sagarrondoz beteta egon da. Biztanleria gehienak, zuzenean edo zeharka, sagardoaren bidez bizi zen: sagarrondoak landu, sagardotegian lan egin, kupelak eta barrikak fabrikatu, garraiatu… Bere garrantzia honetan zetzan: sagardoa, edaria izateaz gain, biztanleriaren eguneroko dietaren oinarrizko elikagaia zen, eta itsasora abiatzen ziren ontzien hornidura ezinbestekoa.
Altzako sagardoaren gaia lau ataletan landuko dugu:
1. Sagardoa Erdi Aroko dokumentazioan: Erdi Aroan ezartzen dira hurrengo mendeetan sagardoaren ekoizpena eta merkaturatzea arautuko dituzten oinarri legalak. Dokumentu nagusia 1450ean Altza eta Donostia artean lortutako adostasuna jasotzen duen gutun zatitua izango da. (gehiago…) »



