Zabarkeria Ermita bidean

2016, Apirilak 20

Iñigo Landa

20160416_100612

Bide bat mozten denean bide horren beharra duten erabiltzaileak kaltetzen dira bete-betean. Eta hori gertatzea beti larria izanik, are larriagoa da erantzulea udala bezalako erakunde publiko bat denean. Ermita bideaz ari gara. Antzina Donostia eta Errenteria lotzeko ibilbidean sortua, gaur egun ezinbesteko bidea Altzagaina eta Herreraren artean joan etorrian oinez ibiltzen diren bizilagunentzat. Harrobiaren eremuan eraikitako dorretzar berri baten obrak bidea moztu egin du eta agerian utzi du hirigintza planak egiten dituztenen arduradunen erabateko axolagabekeria auzokideekiko, inprobisazioa izanik sortzen diren arazoei aurre egiteko jokabide nagusia.

Oso aldapatsua da Ermita bidea, eraikuntza materiala eskasez egina eta oso gutxi zaindua, baina hala ere oinezkoentzako bide bakarra izan da orain arte, zuzenena, eskailerarik gabekoa, mota guztietako jendea erabiltzen zuena -bai, honezkero lehenaldian hitz behar dugu-, umeekin, aulkiekin, erosketako karroekin, bizikletarekin… Etorkizunean, gure beharrak balioarazteko gauza ez bagara, bide bat baino oztopo pista bat izango da Ermita bidea, sorpresaz betea, denbora pasa ahala gure gainera etorri eta sufrituko ditugunak. Gezurra dirudi, 2016. urtean gaude eta orain dela 40 urte bezala planifikatzen dute. Ondo agirian dago Donostiako udalak hiri honetan errotuak dauden tradizioen zaindari sutsua dela, danborradarena, gastronomiarena… eta, gure zoritxarrerako, Altzarekiko zabarkeriarena.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »

etiketak


Sarean