Orain dela hilabete batzuk, Mª Angeles Aranburu eta Alberto San Sebastián gurekin harremanetan jarri ziren Super-8 sistemarekin grabaturiko pelikula bat Altzako Tokiko Bildumaren ardurapean uzteko. Pelikulak hiru minutuko iraupena dauka eta San Luis eliza eraisteko lanak erakusten ditu, eta, azken zatian, atzealdean eliza dutela, neska-mutil talde baten sekuentzia ere ikus daiteke. Irudietan, beraien hiru alaba, Maria Angeles, Koro eta Ana, Arantza Etxeberria eta Ana de Castro neskeekin, eta Javier Larrarte mutikoarekin agertzen dira.
Un año más no podemos menos que admirar la Behobia-Donostia cuando llega a Herrera. Los preparativos empiezan antes de las 8 de la mañana con la llegada de la DYA, invadiendo la explanada, el bidegorri, las aceras, con sus risas y buen humor: es la Behobia y todos estamos dispuestos a colaborar.
La primera carrera sale puntualmente. Es la de los y las deportistas más jóvenes. Empieza en Herrera y caldea el ambiente. A partir de ahí, un público volcado, unos corredores que quieren ganar y la gran mayoría que buscan disfrutar participando. (gehiago…) »
Pasa den urriaren 24an egin genuen Debako txangoarekin aurtengo ibilaldien egitaraua burutu dugu. Oro har, oso pozik gaude egindakoarekin. Zorionekoak gara Angel Calvo eta Rafa Altube bezalako lagunak ondoan edukitzeagatik eta urtean zehar Plus 55 egitasmoaren barruan antolatutako ibilaldiak gidatzeko, edota, azken txangoan bezala, Javi Castro bezalako gidari bat edukitzeagatik Itziar, Lastur eta Deban barrena murgiltzeko.
Santu Guztien egun honetaz baliatuko gara Altzako hilerrian lurperaturik dagoen euskal idazle baten hilobia bisitatzeko, Jose de Arteche Aramburu (Azpeitia, 1906 - Donostia, 1971), eta, bidenabar, bere bizitzaren hainbat pasarte eta lanak berreskuratu. Idazle autodidakta, pertsona eta pentsalari gisa oso estimatua izan zen bera ezagutu zuten intelektualen artean. Ikuspegi erlijioso sakona zuen eta bere burua liberaltzat ikusten zuen.
Besteak beste, Arantzazuko proiektuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen eta Jorge Oteizaren oso adiskide. Miguel Pelay Orozkok kontatzen duenez, elkartzen zirenean bere burua behin eta birritan liberal gisa azaltzen zuen eta bere bi aitonez hitz egiten zien, liberala bata eta karlista bestea. Berak aitona liberalaren esanak goraipatzen zituen solasaldi eta eztabaidetan, baina, behin batean, Arantzazun, 1969. urtean, elkarrekin bazkaltzen ari zirela, Oteizak esan omen zion: “-Pero tú no terminarás de conocerte a ti mismo. Estás dando la matraca con tu abuelo liberal. Y, ¿dónde dejas el abuelo carlista? ¿No ves que lo bueno que hay en ti procede de tu abuelo carlista, de ese que estás olvidando siempre? Fíjate lo que te digo, Joshé: ningún abuelo liberal sirve para nada. Los que nos sirven a los vascos de hoy son nuestros abuelos carlistas.” (gehiago…) »
Datorren urriaren 31tik azaroaren 17ra arte, Garbera merkatal zentroarekin batera prestatu dugun Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da. Erakusketa korridorean egongo da kokatuta, haur parkearen ondoan. Hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean… gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu. (gehiago…) »
Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera.
Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.
Datorren urriaren 27an, larunbata, Deba ezagutzera joango gara gure adiskide, bazkide eta Aranzadiko kidea den Javi Castroren eskutik.
Egitasmoa hauxe da:
Itziar: Parrokia eliza eta bere historiaren zertzelada batzuk.
Lastur auzoa: Bailararen bisita, Ugarteberri kobazuloa eta Arbizkoako errekaren antzinako ibilgua. Erroten eta burdinolen hainbat aztarnen bisita. Ur hornikuntzarako antzinako ubidearen zatitxo batean zehar ibiliko gara. Arbil kobazuloa. Muga toponimikoak.
Sasiola aldea: Urozagako iturria eta zubia.
Debako hirigunearen bisita. Pasealdi bat Erdi Aroko kaleetan zehar.
El arrendamiento ha sido durante siglos la fórmula más común y rentable utilizada por los propietarios para la explotación de los caseríos y sus tierras. En Altza, si en 1818 había 147 casas y caseríos, no llegaban a veinte los que eran habitados y explotados directamente por sus propietarios. Esa desproporción tan grande entre el número de propietarios y de inquilinos venía creciendo progresivamente desde décadas anteriores como consecuencia de la crisis del comercio y de la industria ferrona. La tierra volvía a ser refugio de los inversores que en ella la forma de aumentar su rentabilidad a costa de empeorar las condiciones de vida de los baserritarras. La gran demanda de una población creciente, necesitada de vivienda y trabajo, y que vivía en los límites de la miseria, obligaba a los inquilinos a aceptar contratos de arrendamiento en unas condiciones muy desfavorables para ellos.
Como botón de muestra, recuperamos del archivo de Oñati el contrato de arrendamiento del caserío Sagastieder, firmado en Donostia el 18 de diciembre de 1814, otorgado por José Elías de Legarda, en representación de Ildefonso María de Castejón, en favor de Pedro de Salaberria, quien tiene a José Bernardo Arzac Parada como su fiador. (gehiago…) »
Herrerako ibarbiatarren artean murgildurik, etxeko txikienarekin topo egin genuen, Marzial Ibarbia Anabitarte, Aita Akilino karmeldarrarekin (1908-?), eta hark idatzitako euskarazko hainbat idatziekin. Haren lehen datuak Aita Onaindiak eskaini zizkigun Euskal Literatura V liburuan, Estibausen “Ibarbia” artikuluan jaso genituena, eta datozen lerroetan informazio hori zabaltzera eta euskal literaturari egindako ekarpena, oso txikia bada ere, ezagutzera gatoz.
Aita Akilinori buruz Onaindiak emandako informazioari bi datu biografiko gehituko dizkiogu, 1933. urtekoa lehenengoa eta 1938koa bigarrena.
Lehenengoa La Salleko Anaiei Herreran 1933ko uztailaren 30ean egindako omenaldiaren kronikan egiten den aipamena da. Honela dio kronikak: “Herrera-Altza. ERMANUARI OMENALDIA.- (…) Itzaldi sermoia egin zun Aita Akilino karmeldarrak, au ere emengoa eta eskola ortan izana; lendabiziko agurketa euskeraz egin ondoren, jarraitu zun erderaz, eta ondo garbi azaldu zun bere ta erreratar danon esker sutsuak, urte oyek danetan, emengo irakasle izan diranari, eta zenbait añeko kaltia izango dan danontzat geyago berak ezin jarraitzia orain arte ain ondo bete duten lanari; eta ori galerazten dutenentzako ere izan zitun itz egizko batzuek; bukatu zun adieraziyaz gurasoari beren betebiarrak beren umetxoak bihar bezelako katoliko jaungoiko zaliak izateko, batez ere oraingo ekaitz aldi ontan.(…)” (1) (gehiago…) »
Iñaki (2025, Otsailak 26) «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
MARISA AMESTOY (2025, Otsailak 25) «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
Emma Berra (2025, Otsailak 6) «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
Natalia berra (2025, Urtarrilak 21) «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
Carmen Perez (2024, Abenduak 30) «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»