Donostiako III. Boilur Azoka

2018, Ekainak 14

iii-boilur-azoka-kartela

Euskal Giroa Elkartea

Datorren igandean, ekainak 17, Donostiako III. Boilur Azoka ospatuko da Herreran, goizeko 10:30etik 15:00ak arte. Azokan gazta, olioa, perretxikoak,  gatza, arroza, boilurrari buruzko liburuak eta abar aurkituko ditu bisitariak. Aldi berean, Donostiako boilurrez ondutako II. Gazta Txapelketa ospatuko da. Azokan parte hartuko duten ekoizleak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Iparraide, Burgos. Rioja, Teruel, Huesca, Soria, Zamora, eta Landetatik etorriko dira. Antolatzailea Euskal Giroa Elkartea da, Herrera K.E. eta Herrerako Jai Batzordearen babesarekin.   (gehiago…)  »  

“Txingurri hor dago / Destapando Txingurri”.

2018, Ekainak 7

1-20180501_123204Datorren larunbaterako, hilak 16, Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores Gaztelekuarekin elkarlanean, paseo bat prestatu dugu Herreran barrena, “Txingurri hor dago / Destapando Txingurri” izenburupean.  Protagonista Herrerako erreka izango da, beraz.

Erreka, azken ehun eta berrogeita hamar urteetan garatutako industrializazioaren ondorioz, ia bere osotasunean bideratuta eta lurperatuta geratu da.  Bakarrik bi zatitan ikus ahal izango dugu ura mugimenduan. Bata Teran lantegiaren ondoan, jabetza pribatuko 80 metroko zati txiki batean, eta, bestea, Larratxo errekaren goialdean, gaur egungo parkearen barruan.

Erreka estalirik, ez ikustearekin batera ahaztea dator eta hauxe da, hain zuzen, egingo dugun paseotxoaren asmoa, hau da, Txingurri estalgabetu eta, bere inguruan bizi zirenen lekukotzaren bitartez, zegoen bizitza hura argitara ekarri.

Ibilbidean zehar, iragana gogoratzeaz gain, egungo eta etorkizuneko  bizimoduan urak duen garrantzia ere nabarmendu nahi dugu, harekiko arduratsu eta eginbidetsu joka dezagun.

Goizeko 10etan abiatuko gara, Kontadoresetik, eta izena aurretik eman behar da (943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus).

4-c202a-004

Naturaldiaren erreportajeak

2018, Ekainak 2

20180601_181705Joan den maiatzaren 25ean Tomasenen egindako Rallyaren sari banaketarekin amaitu zen aurtengo Naturaldia.

Hona hemen egindako hainbat jardueren argazki erreportajeak:

  (gehiago…)  »  

XVIII. Altzako Bertso Aroa (2018)

2018, Maiatzak 22

Luismari Ralla Arruti

Arte motarik gehienetan, bi une guztiz bereziak eta ezberdinak daude: Sortu eta interpretatu. Bertsolariak bi une hauek batera egiten ditu, bere-berea du, eta gainera persona multzo baten aurrean.
Aurtengo Altzako edizioan hiru atal ezberdinetan gauzatutako ekitaldiak gozatzeko aukera eman digu.
Batetik, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek Nido tabernan aurkeztu ziguten “Erradikalak gara” emanaldia erraitetatik eta umorez beterik iritsi zitzaigun.
Bestetik, Tomasenen, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Maddalen Arzalluz, Onintza Enbeitia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe bertsolariek entzuteko aukera eskeini ziguten. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre aritu zen Araitz Bizkaia eta Gari Arizmendi musikarien laguntzarekin. Umorea, jolasa, gogoeta eta emakumeen arteko konplizitatea ez ziren faltatu, saio borobila.   (gehiago…)  »  

Ekialde Barrutiko Batzordea osatzeko hauteskundeak

2018, Maiatzak 17

IZBE, HERRIPE, INTXAURDI, OSTEGUNA, AUZOA, AHM

Prozesu honetan parte hartzeko erabakia urte askotan elkarte anitzek elkarrekin egindako lanaren emaitza da.

2005. urterako, elkarte multzo batek adierazi genuen Altza izan zeneko auzo kopuru handi bat elkartzen duen hiriaren Ekialdeko barruti bat osatzeko beharra. Une horretan Donostiako Udalak baztertu egin zuen eskaera hori.

2014. urteko apirilean, gaur egun Barrutiko Batzordean gure partaidetzaren ardatzak finkatzen dituen adierazpena atal eta barrutiko eremu ezberdinetako 19 elkarteek sinatu eta publiko egin genuen.

Guztiok abiapuntutzat hartzen dugu gure partaidetzak, bai hauteskunde prozesuan eta baita ere Barruti Batzordean, barrutia osatzen duen lurralde osoko ikuspegi orokor bat dela, eta ez bakarrik gure elkartearen helburu edo eremu zehatzera murgiltzen den ikuspegi eta ibilbide bat.

Ikuspegi hau gureganatuz, Barruti Batzordean gure oinarrizko lan helburu hauek gauzatzera bideratuko dira :

1/ Elkarteen arteko ehuntzea sustatzea

2/ Herri partaidetza sustatzea

3/ Auzo eta herri merkataritza sustatzea (hitzaldiak, difusioa….)

4/Auzo ezberdinetako eremu bereko Elkarteen arteko lana sustatzea (Auzo elkarteak, euskara, emakumeen elkarteak, kirol taldeak, …).

5/Barrutiko beharrei buruzko ikerketak gauzatzea: etxebizitza, gizarte ekipamenduak, genero ezberdintasunak, hizkuntza erabilera, kultura, ondare historikoa….

Orain, prozesu luze hau hasi genuenean bezala, garbi dugu eremu territorial honek iragan partekatua izateaz gain, gaur egun osatzen duela elkarbizitza eta elkarte bizitasun eredu den giza eremu  bat, hirian izaera propio duena.

Datorren maiatzaren 19an, zuen bozka gauzatzera animatzen zaituztegu.

Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko hauteskundeak

2018, Maiatzak 13

AHM

"Orain da garaia" 2005. urtea

"Orain da garaia" 2005. urtea

Datorren larunbatean, hilak 19, Altzako udalerria neurri batean bere baitan hartzen duen Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko lehen hauteskundeak egingo dira. AHM - Altzako Historia Mintegiak Batzarrean parte hartzeko hautagaitza aurkeztuko du. Jakina denez, Batzarra 15 ordezkariz osaturik egongo da. Horietako 7 udal talde politikoenak izango dira, eta gainontzeko 8ak elkarteen ordezkariak, bi multzotan banaturik, 4 auzo elkarteena, eta beste 4ak arloko entitateenak (emakume, kultura, kirola, e.a.). AHM azken multzo honen barruan dago.

Gure elkarteak aurkeztuko duen ordezkaria Antxon Alfaro Sagasti izango da, eta haren lehen ordezkoa Maribel Manzano Herce izango da, eta bigarrena Iñigo Landa Ijurko.

Hauteskunde hauetan parte hartzeko erabakia, AHMk beste elkarte batzuekin batera urte luzeetan egindako hausnarketa eta lan baten ondorioa da. Lan horren emaitza, 2014. urtean barrutiaren auzo guztietako 19 elkarteen babesa jaso zuen adierazpen publikoa izan zen. Lau urte pasa ondoren, adierazpen horrek indarrean jarraitzen du eta AHMk Barrutiaren Batzarrera eramango duen iritziaren oinarria izango da.

  (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak

2018, Maiatzak 10

plus-txipres

Hauxe da 2018. urterako ibilaldien egitasmoa. Gure herriko hainbat txoko ezagutu dugu eta inguruko beste herrietako museoak eta inguru naturalak ere bisitatuko ditugu. Ibilaldien egitarauan, datan, ordutegian, zein jardueran, aldaketaren bat balego garaiz jakinaraziko da.

Apirilak 26: CASARES-MOLINAO-TXIPRES-KUTARRO-BIZARAIN-GARBERA.
Paseoa bat Altzako aldean dagoen San Marko mendiaren inguruan.
09:00etan Casares Kultur Etxean.
(Ibilaldiaren argazkiak ikusi)

Maiatzak 10: LEZO - ARROKAUNDIETA - MITXINTXOLA - PASAIA.
Pasaiako badiaren goialdeko ibilbidea.
09:05ean, Herreran, E-01 (Lezo-Donibane) autobusa.

Maiatzak 17: LUBERRI. OIARTZUNGO GEOLOGI MUSEOA.
Bisita gidatua. Altzako VI. Naturaldiaren egitarauaren barnean, Oiartzungo bailararen historia geologikoa ezagutuz.
09:30ean, Casaresen, 10:00etan Herrerako bus geltokian, E-02 (Iturriotz arte) autobusa. Hortik Ergoieneraino paseoan.

  (gehiago…)  »  

Altzabasoa, altzatarren ondarea

2018, Maiatzak 3

038-07-folio-03-porciones-de-montazgosLarunbat honetan Altzabasoa bisitatuko dugu. Gordetzen dituen edertasun naturalaz gozatzeaz gain, mugarriz mugarri mendialde altzatar hau inguratzen duen ertzetatik ibiliko gara. Mugarri horiek, altzatarrentzat Altzabasoa suposatu duen ondare ekonomikoaren zein historikoaren lekukoak dira. 1939. urtean egindako Altzako Udal Ondarearen Inbentarioan, anexioaren aurretik egindako azkena, Altzabasoa, -edo “Monte Oberán”,  dokumentuan agertzen den bezala-, Altzako Udalak zuen ondarerik baliotsuena zen: 122 hektarea mendi, 180.000 pezetetan balioztatuta (Udal ondarea denera 1.298.184,86 pezetetan balioztatuta zegoen). (1) Mendiaren balio eta garrantzia basoaren ustiaketari estuki lotuak zeuden, udal kutxara horrek ekartzen zuen diruagatik. Aurreko mendeetan diru hori auzokide eta bizilagun eskubidedunen artean zuzenean banatzen zen. Horri buruzko dokumentazioa ugaria da eta honez gero Juan Carlos Morak (2) eta Angel Calvok (3) aztertu dute.   (gehiago…)  »  

Azken jardueren argazkiak

2018, Apirilak 30

20180421-042-visita-al-colegio-de-la-asuncion-iglesia-de-la-santa-cruz-asun-eduardo-y-mc2aa-eugenia-dando-explicaciones1

Ángel Calvo

Beheko esteka hauetan aurreko egunetan egin ditugun txangoen argazkiak ikus daitezke:

20180426-004-55-paseo-por-bizarain-junto-al-caserio-txipres-con-los-alumnos-de-la-anunciata

Altzako VI. Naturaldia

2018, Apirilak 25

altzako-vi-naturaldia

Aurki abiatuko da Altzako Naturaldiaren seigarren edizioa. Aurtengoa maiatzaren 5etik 25era luzatuko da eta Geologiari eskainiko zaio. Antolaketan Donostia Kultura, Aranzadi Zientzia Elkartea, Luberri Fundazioa, Gipuzkoako Argazkigintza Elkartea, Plus 55 eta Altzako Historia Mintegiak lan egin dugu elkarrekin. Hauxe da egitasmoa:   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2025
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»

etiketak


Sarean