Duela gutxi, Espainiako Biblioteka Nazionalean eskuragarri dauden industria eta merkataritza urtekariak gehitu ditugu Tokiko Bildumaren datu-basean. Urtekari-saila 1879-1911 urte bitartekoa da eta urte batzuena falta badira ere -1889tik 1894ra, eta 1908. urtekoa-, bildutako sortak aukera paregabea eskainiko digu Altzan garai hartan bizitzen ari zen eraldaketara hurbiltzeko, inguruko herrietan gertatzen ari zen antzean.
Denbora tarte hartan, Altzaren biztanleria nabarmen handitu ze, 1879. urtean 1.230 biztanle edukitzetik 1905. urtean 2.103 biztanle edukitzera pasa zen, 873 biztanle gehiago, alegia. 1935. urtean 4.050 izango dira.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa

Orain dela sei urte Altzako udaletxearen etxaurrean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” eta horren azpian ezustean agertu zen “Plaza del Concejo” plakak kendu zituen Donostiako udalak, eta San Telmon gorde. Plaka berriro bere lekuan uztea eskatu genion orduko udal gobernuari, -alferrik-, eta 2011n eskaera berriro egin genion hauteskundetatik sortutako udal gobernu berriari. Lau urte ondoren plaka udaletxeko etxaurrera itzuli da. Alabaina, itxuraz, zegoen lekuan uztea nahikoa ez, eta kokapen berri bat bilatu diote eta azpian udaletxeari buruzko informazio-taula jarri dute, lau hizkuntzatan idatzita. Euskarazko testua irakurrita, kokapen berria ez ezik, badirudi esanahi berria eman nahi izan diotela plakari, non “Kontzeju” eta “Altzako Hiria/Herria” hitzak, -plakek jasotzen dituzten gako-hitzak, hain justu-, baztertu dituzten. Horiek ez dira, ez, hitz hutsalak, eta duten esanahiaren gaurkotasuna aldarrikatu dugu hemen.
Aurretik, ‘Kontzeju’ hitzarekin hasiko gara eta ‘Hiria’-rekin hurrengo batean jarraituko dugu. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Hoy veo mi barrio con mirada triste, me fijo en su aspecto, más moderno, frio, convencional, impersonal, puede encajar en cualquier lugar, transformado más como zona de paso que como centro de convivencia y me doy cuenta de la dificultad que tienen los recuerdos para encontrar su sitio en esta realidad.
Esta tarde me han dicho que Joxepi Atorrasagasti ha muerto y estos recuerdos se reavivan ante una noticia así-. Joxepi pertenecía a ese tipo de gente solidaria y discreta que no salen en las reseñas ilustres de la ciudad pero que ayudaron a solucionar muchos de los problemas de un vecindario como el de Herrera en esa larga y dura postguerra; problemas que ahora desde la distancia parecen pequeños pero que en su momento fueron muy grandes y sin ninguna duda, insalvables de no ser por el buen hacer de mucha gente que, como Joxepi, ayudaron a reconstruir el barrio y reavivaron la comunidad. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Honez gero abiatu da “+55 Altzatik abiatutako ibilbideak” egitaraua, gure herriko zenbait txoko eta inguruetako museo zein natur guneak ezagutzeko aukera paregabea.
Orain arte bi ibilaldi egin ditugu. Joan den apirilaren 23an izan zen lehenengoa eta Altzako landare inbaditzaileen mundua ezagutu ahal izan genuen. Bigarrena maiatzaren 14an izan da eta Altzagainatik Astigarragaraino joan ginen Urumea ibarrean barrena.
Aurten egiteko prestatu ditugun hurrengo ibilaldiak hauexek dira:
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak ‘Txantxanberde kantaria’ liburua atondu berri du eta datorren maiatzaren 14n, arratsaldeko 7:30ean, Tomasenen egingo du aurkezpena.
Liburua berak editatua da eta altzatarrei eskainia. Horren kariaz Altzako zenbait eragilek, elkarte zein adiskide, liburuaren aurkezpenaz baliatu nahi dugu Joan Mariri gure aitortza eskaintzeko.
Juan Ramon Makuso arduratuko da “Txantxanberde kantaria”ren aurkezpena egiteaz eta, segidan, Koldo Izagirrek eta beste zenbait herrikidek hitza hartuko dute Joan Mariri, adiskide, herrikide eta euskal idazle gisa merezi dituen hitzak entzun ditzan. Imanol anaiak, bestalde, liburu honentzako prestatu dituen azal ezberdinak erakutsiko ditu ekitaldiaren aretoan.
Ekitaldi herrikoia izatea nahi dugu, xumea bezain beroa, eta, horregatik, gonbidatu nahi zaituztegu gurekin batera ekitaldian parte hartzera.
Iruzkin 1 »
Ante un papel en blanco, trato de reflejar la vida de un vecino y amigo, bueno, tranquilo, Enrique Quintans, que acaba de fallecer. Persona de referencia, llena de anécdotas y recuerdos de la vida en Herrera y por extensión en Altza, de los últimos sesenta años. Su afición a la lectura histórica y a las publicaciones de Altzako Historia Mintegia aportó detalles de valor. Muchos de esos recuerdos y anécdotas se los lleva Enrique porque en este presuroso mundo de ahora, no tenemos la suficiente paciencia ni destinamos el tiempo que merece a escuchar a estas personas que tienen tanto que contarnos sobre nuestro pasado inmediato, que nos ayudan a comprender el presente.
Sus orígenes gallegos, a los que siempre ha sido fiel, han armonizado con la vida altzatarra y ha sido un ejemplo de convivencia. Nos deja su mirada interrogante siempre y esa parsimonia que tenía al expresarse. Y a algunos de nosotros nos deja un poco más solos.
Elena Arrieta Yarza/Herrera (Altza)
29 de Abril de 2015

Enrique, primero por la izquierda, en fiestas de Herrera de 1962
2 iruzkin »

Argazkia/Foto: Txema Mendiri
Natur Astea Altzako Historia Mintegiak, Casares- Tomasene Kultur Etxeak eta Plus 55-ek antolatu dute. Aurten, martxoaren 7ko “Altzako Naturan barrena Argazki Rally-an” aurkeztu zirenen artean hautatutako argazkien erakusketa, hitzaldia eta ibilaldia izango ditugu. 2014ko habi-kutxen tailerrari jarraipena emanez, eta Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik, hegaztiak identifikatu eta eraztunak jartzeko haur tailerra izango da, 6 urtetik aurrerako haurrentzat eta heldu baten laguntzaz.
Hona hemen aurtengo egitaraua:
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Batzuen artean / Entre varios
Joan den martxoaren 26an Donostiako udalbatzak behin betiko onarpena eman zion Barrutien Organo Araudiari; PP, EAJ eta PSE alderdiek aldeko botoa eman zioten eta Bilduk kontrakoa. Emango diren lehen urratsak Altzaren Barrutia martxan jartzeko izango dira. Altzaren egiturak, berariazko osaera funtzionala erabat galdu ez duena, lagundu du erabaki hori hartzen. Horrez gain, altzatar batzuen aspaldiko eskaera bat izan dela esan behar da eta Donostiak berak Altza anexionatu zuenean hartu zuen betebeharretako bat. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Azken batzarreko aktan sei bazkideen bajak jaso genituen, seiak pasa den urtean hil direlako: Mikel Arregi, Mariasun Curiel, Isabelina de los Mozos, Agustín Fermín, Ezekiel Rubio eta Martin Zabaleta. Unetxo batez behinik behin haien izenak gogoratu nahi ditugu hemen, izan ere bizirik zeudenean elkartearen lana begikoa izan zuten eta gure bidelagunak izan dira. Gurekin partekatu dituzte beraien argazkiak, idazlanak edo denbora zati bat, eta elkartearen lanari babesa eman diote.
Honekin batera agertzen den irudia Intxaurrondoko Basotxiki baserriaren argazkia da, Martin Zabaletak Altzari buruzko dokumentuen bilketarekin hasi ginenean utzi ziguna. Neguko eguzkiak argiztatzen duen Basotxikiren etxe aurre horren irudia txeraz gorde eta gordeko dugu gure txokoan, beraien oroimen zatiak gurekin partekatzen jarraituko dituzten lagunen izenak bezalaxe, gure artean ez badaude ere.
Iruzkin 1 »

Joan den ostegunean, hilak 26, AHMko hogeita zazpi bazkide bildu ginen elkartearen urteko ohiko batzarra ospatzeko. Ohiko gaiaz gain -joan den urteko memoria eta kontuak onartu, eta abar-, aurtengo batzarraren gai nagusia elkartearen etorkizuna izan da, iazko batzarrean hasitako hausnarketari jarraipena emanez. Pozik gaude orain arte egindako lanarekin, baina alde batetik elkarteak hartu duen neurria eta burutzen dituen jardueren tamaina ikusita eta, bestetik, denbora aurrera doala eta orain arte elkartea gidatu duen taldean erreleborik edo aldaketarik ez dagoela egiaztatuz, etorkizunari begira kezkaturik gaude. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »