Centaurotik Gazte-Lekura: beste jarduera batzuk (eta 10)
Antxon Alfaro
Santa Barbara auzunea garbitu eta txukuntzeko antolatu zen auzolanak oroitzapen berezia utzi zuen Gazte-Lekuko gazteengan.
70eko hamarkadaren hasieran, Santa Barbara auzunea, Erroteta auzunea bezala, oraindik urbanizatu gabe zegoen eraiki zenetik, ia 20 urte lehenago. José Ignacio Goñik gogoratzen du Santa Barbarako kaleak oso gaizki zeudela, zuloz beteta, lokatzak ia dena hartzen zuen, sastraka asko zegoen, usain desatseginak sortzen zituen ur geldia eta auzoko sarreran zulo handi bat. (gehiago…) »