Gaurko sarrera, apirilaren 6koa, anexioaren 80. urteurrena, bera protagonizatu zuten figuretako bati eskainiko diogu, Antonio Silva de Herrera alkateari, itzaletik sortu eta itzalera itzuli zen pertsonaiari, “udalerrien handitzeari” bere zerbitzu pertsonala eman ondoren. Ondoko lerroak alderdi biografiko eta ideologikoetara bideratuko ditugu, udal-kudeaketari eta anexioari buruzkoak aurrerago utzita.
1932. eta 1936. urteetako Altzako udal-erroldek Silvaren lehen datu biografikoak ematen dizkigute. Sevillako Villanueva herrian jaio zen 1896ko apirilaren 1ean, eta 1929an etorri zen Altzara bizitzera, bere emazte Elvira Rodriguez Gonzalezekin batera, 1880. urtean Ausejon (Errioxa) jaioa. Bikotea emaztearen anaiarekin bizi zen, Alberto, 1874an Elviraren herri berean jaioa, ezkongabea. Albertok 1928an Villa Sevilla eraiki zuen, Julimaseneko bidean, Silvaren bizilekua Altzan bizi izan zen bitartean. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Altzanet webgunea berriro martxan jartzearekin batera Lekukoak proiektuaren barruan egindako grabazioen edukiak modu egituratu batean eskaintzen hasi gara. Edukien edizio eta kodifikazio prozesu baten ondoren, une honetan honako hauei egindako elkarrizketak kontsulta daitezke: Alfonso Cañamero, Antonio Dávila, Dionisio Etxauri, Juan Sánchez, Lucia Saiz, Luis de la Torre, Nieves Irisarri, Pakita Anabitarte, Pako Muñoa eta Pepita Sarriegi. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Bizarrain Euskara Taldea
Hemen da bertsozaleontzako urtero Bizarrainek eskaintzen duen aukera.
Ba al dago modu hobeagorik itxialdiari aurre egiteko?
Hartu tarte bat eta idatzi zenbait bertso, epemuga: APIRILAREN 30a. Animooo!
Baldintzak hemen.
Iruzkinik ez »

Pandemia eta konfinamendua gorabehera, bizitzaren alde ona distiratzen jarraitzen du, bai alderdi transzendentaletan eta baita xumeenetan ere. Haurtzaroko ibilbideetako gure lagunak gogoratzean zabaltzen dugun irribarrea bezala. Egun hauetan, adibidez, Jesús Cajaravillek Herrerako Sportingek Tokiko Bilduman dituen fitxetan zenbait datu zuzentzeko eta gehitzeko idatzi digu, eta, bide batez, bere klaseko argazki bat bidali digu, Herrerako San Luis-la Salle Ikastetxekoa, gaztetxoa zenekoa. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Hoy en día en la sociedad en la que nos movemos, el estereotipo es una persona dinámica, atractiva, líder y con éxito. Pero luego nos surgen personas como Patxi.

Patxi eta anaia Luis
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Aizkora bat izan bazen duela laurogei urte Donostiako udalak Altzaren anexioa sinbolizatzeko aukeratu zuen objektua, hondeamakina baten irudiak, era berean, oso ondo adieraz lezake Altzaren patua zer izan den anexioko laurogei urte ondoren, alderdi bakarreko berrogei urteren eta alderdi anitzeko beste hainbaten ondoren. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Con un estupendo ambiente Euskal Giroa ha celebrado estas últimas semanas el Campeonato de Mus en su 36 edición. Se apuntaron 68 parejas que han dejado un reguero de anécdotas, de buen humor y de discusiones en diferentes tonos.

(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurrean daukagun osasun-egoera hau eta haren ondorioak ikusita, atzo erabaki genuen hilaren 26rako aurreikusita genuen AHMren urteko batzarra atzeratzea, bai eta hilaren 27rako programatuta zegoen Altza durante la guerra civil española liburuaren aurkezpena ere. Bizitzen ari garen ezohiko egoera hau aldatzen denean finkatuko ditugu data berriak. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Herrera, K.E. - Euskal Giroa, K.E.
Gaur bola-jokoaren mundua doluz dago Gipuzkoan. Oraindik Pedrok bolatoki asko zituen egiteko, baina Ama Naturak agintzen du. Pedro ez zen bolari ona bakarrik. Bere meritu pertsonalak bere jaurtiketa egokiak baino askoz handiagoak ziren. Altzan oro har, eta Herreran bereziki, asko zor diogu lagun honi. Duela hamarkada batzuk, gure bi elkarte hauek boloen mundu itxian sartzera ausartu ziren, hogeita hamar bat haur eta hainbat emakumerekin. Garai latzak izan ziren, eta Pedro hasiera-hasieratik izan genuen lagun. Bere aita Patxiren laguntzarekin, oso bide gorabeheratsuetan ibili ginen. Gaur egun berdintasunaz hitz egiten da, eta espazio publikoak defendatzen dira kirolean, kulturan, baina hori ez da oraingoa. Hainbat pertsonak, hala nola Pedrok, bere sinpletasunarekin, bere egiten jakitearekin, Herrerako gaztetxoen edozein tirada aldrebesa txalotzeko ironia fin horrekin, bere pazientziarekin, teknika egokia erakusten zigularik, hain zaila den eskumuturreko biraketa horrekin, une baxuetan gu, emakume bolariok animatzen gintuen. Ez zion aukerarik husten amore emateari; jarraitu beharra zegoen, eta hala egin genuen. Guk finkatu genituen helburuetatik pixka bat urrunago begiratzen zuen.
Iruzkinik ez »
1940ko martxoaren 9ko Ministroen Kontseiluan “Se aprueban los expedientes de anexión de Alza a San Sebastián“, Altza Herriaren independentziari amaiera emanez. Erabaki hori Altzako egungo errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da. Aurreko anexio saiakera guztietan bezala, ekimena Donostiako Udaletik abiatu zen, baina oraingo honetan bere helburua azkar eta modu eraginkorrean lortu ahal izan zuen Gerra Zibilean Errepublikaren porrotaren ondoren sortutako erregimen frankista bertikal eta autoritario berriaren babesari esker. Donostiako Udalaren aspaldiko asmoa, altzatarren udal-mugartea berenganatu eta nahi bezala erabiltzeko asmo zaharra, bete egin zen azkenean. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »