Hilabete asko igaro ondoren, uda honetan Altzanet webgunea berriro martxan jartzea lortu dugu.
Ez da prozesu erraza izan, baina aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu dugu. Hona hemen esanguratsuenak:
- Domeinu-aldaketa egin dugu, euskal kultur komunitateko kide izatea azpimarratzeko, baina altzatar nortasun-ezaugarriak mantenduz. Web orriaren helbide berria www.altzanet.eus da, baina, aldi batez, aurreko helbidetik web orrian sartu ahal izango da.
- Diseinua ere aldatu egin dugu, baina ahal den neurrian aurreko gunearen antzeko edukien egitura mantentzen saiatu gara.
- Era berean, sare sozialei bultzada handiagoa eman nahi izan diegu.
Azken puntu honi dagokionez, aipatzekoa da uda honetan Altzako emakume-elkarteen (Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar) jardueren 17 ordu baino gehiago digitalizatu ditugula, argitaratu ondoren Altzako Tokiko Bilduman katalogatu ditugunak eta Altzanet youtube kanalean ikus daitezkeenak. Elkarte horiek 90eko hamarkadan egindako jardueren 32 bideo daude.
Une honetan, web gunea martxan jarri ondoren, lanean ari gara eduki berriak eskaintzeko eta lehendik daudenak osatzeko.
Iruzkinik ez »
Eguzki
Asteartean isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean (ikus 1. eta 2. argazkiak). Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza (ikus 3. argazkia).
Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Plazandreok, AHM, Herripe, IZBE, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, Osteguna
2018. urteko erdi aldera martxan ipini zen Ekialde Barrutiko juntaren osaketak (Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta), ahalbideratu du gune hauetan modu berezian islatzen diren hirigintza eta sozial arazo jakin batzuk hobeto azaleratzea. Egoera hauek modu partzialean eta era intuitiboan ezagunak ziren baina kontrastatzerakoan garbi azaltzen dute udal politikak gune hauetan bizi garen emakume eta gizonen beharrei modu eraginkor eta berezian erantzuten duten diseinua behar dutela.
Barrutiak Donostiako biztanleen ia %25ren osatzen du 44.725 pertsona), eta hauetatik %51 emakumeak dira. Biztanle kopuru handia osatzen dugu, Errenteria udaleko kopuruaren hantzekoa. Gipuzkoako udalerrien barruan bakarrik Irunek biltzen ditu Barrutiak baino biztanle gehiago. Kasu batzuetan bikoiztu eta besteetan erraz gainditzen ditu lurralde historikoko herri jendetsuenak: Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Hernani, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz…1 (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Reconocen enfermedad profesional después de morir con mesotelioma pleural por trabajar un año de mecánico de Toschi-Ibérica, tras rechazarle en vida el origen de la enfermedad por diagnóstico de EPOC.
ASVIAMIE llama a quienes trabajaron en Toschi-Ibérica a inscribirse en el listado del amianto, para posibilitar la detección precoz y diagnóstico de las enfermedades del amianto.
ASVIAMIE-Asociación vasca de victimas del amianto
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Pasa den abuztuaren 22an Lucía zendu zen, gure laguna eta Altzako Historia Mintegiko bazkidea. Gertutik lan egin zuen gurekin, Lekukoak proiektuan parte hartuz eta Hautsa Kenduz liburu-sortarako “Recuerdos de mis vivencias” artikulu idatziz, lanbrotsu zegoenez paseatzera atera ez zen egun batean. Haren hitzak irakurriz bere izaera eta nortasuna nolakoa ziren antzeman daiteke. Lucía hain berezia egiten zuen izaera sendoa eta bizitasuna, Lucía hain berezia egiten zutenak, agerian geratzen dira bere kontatzeko moduan. AHMren 25. urteurrenean Poza de la Sal, bere sorterria ezagutzeko gonbitea egin zigun. Gaztelura igoz, herriko txokoak erakutsiz, bere poemak irakurriz, Burebako zelaietako neskatoa bilakatu zen; egun ahaztezina igaro genuen. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Felisa Martín Bravo (Donostia, 1898 - Madril, 1979) emakume aitzindaria izan zen Fisika eta Meteorologia arloetan: Espainian Fisikan doktoratu zen lehen emakumea izan zen (1926) eta baita Espainiako Meteorologia Zerbitzuan sartzea lortu zuen lehen emakumea (1933). Lehena ere izan zen Espainiako Meteorologia Elkarteko lehendakaria izaten (1973-74). Horrez gain, 1937 eta 1940 bitartean, Igeldoko zentro meteorologikoko lehen emakume zuzendaria izan zen, zerbitzugintzaren militarizazioa zela eta utzi behar izan zuena. Bere merezimenduak aintzat hartuta, 2017. urtean Udalak erabaki zuen Txomin berrian kale bat hari eskaintzea.
Jose Miguel Aranjuelok, Felisa Martín Bravoren biografian interesa duen meteorologo erretiratuak Altzako Tokiko Bilduman egindako kontsulta baten bitartez jakin dugu Felisa Martín Bravo Altzan erroldatuta egon zela, Mirakruz Gainako Villa Iñaki etxean hain justu. Helbidearen kokaleku zehatza zalantzazkoa zen, Altzan ez baitago izen hori duen etxerik, baina bai Villa Ignacio izenekoa (gaur egun Luis Pradera, 10), eta, udal artxiboan 1937. urteko Altza Hiriko udal errolda kontsultatu ondoren, zalantzak argitu dira.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Arantzaren lagunak
Duela egun batzuk albiste lazgarri bat jaso genuen Altzan: Gure lagun eta adiskide Arantza Hernandez Ezeiza hilzorian zegoen bapatean bihotzeko latz baten ondorioz. Handik egun batzuetara, nahiz eta Donostiako Erresidentziako medikuek haren burua salbatzeko ahalegin guztiak egin zituzten, Arantzak utzi egin gintuen, uztailak 26an hain juxtuan. Biharamonean dozenaka lagunek haren senideekin batera azken agur hunkigarria eman genion Polloeko Beilatokian. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Udako egun argitsu hauek hara eta hona ibiltzeko gonbidapena dira, eta baita bidaia-liburuak irakurtzeko ere, Emilia Menassade-k idatzitako “A travers le Guipuzcoa: Impressions” (Bordele-Paris, 1897) bezalako liburu bat, adibidez. Belle Époque garaiko frantziar udatiarrei begira idatzitako gida turistiko moduko honetan, besteak beste, Altzari eskainitako kapitulu bat ere aurkituko dugu.
Emilia Aline Menassade eta Baluze (Paris, 1850/10/1 - Madrid,?) frantziar jatorriko margolaria izan zen. Gazte zenean, familiarekin Donostiara aldatu zen bizitzera, izan ere aitak, Frantziako armadako ofizial ohia izanik eta 1870ean Bigarren Inperioaren erorketaren ondorioz, Frantziatik alde egitea erabaki baitzuen. Azken guda karlista hasi zenean familia Donostiatik Madrilera aldatu zen. Emiliak eta bere ahizpa Anak irakaskuntzan jardungo dute, marrazketa eta pintura arloan lehenak, eta frantsesa erakusten bigarrena. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Pasa den ekainaren 10ean 30 urte bete dira Villa Lolita eraitsi zenetik, Altzako txakurtegia bezala ezagunagoa.
1963 urtean, “Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa” elkarteak Villa Lolita erosi zien Franco anaiei aterpetxe gisa egokitzeko eta, etxe horretan etxeko animaliak, txakurrak eta katuak batez ere biltzeko. Hurrengo urtean, horrela hasi zen funtzionatzen. 1969 urtean, 126 txakur eta 30 katu bildu zituzten, Auñamendi Entziklopedian jasota dagoen arabera.
60ko eta 70eko hamarkadetan Villa Lolita inguruan hazkunde handia egon zen eta elkartearen kudeatzaileek etxea saltzeko erabakia hartu eta inguruan biztanle gutxiago zituen beste eremu bat erostea erabaki zuten. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Prentsaren berri baten bitartez jakin dugu Donostiako Udalaren asmoa dela Molinaoko hiltegi zaharra eraistea. Eraikin hau, udal jabetzakoa, Molinao errekaren eta zubiaren ondoan dago eta ehun urte baino gehiago dauzka. Udalak erakutsi digu gure auzoetako iraganeko aztarna guztiak desagerrarazi nahi dituela, eta orain Molinaori egokitu zaiola dirudi. Adituek, ordea, aspaldi ohartarazi zuten eraikin honen balioaz eta zutik eta bizirik irautea aldarrikatzen dugu. (gehiago…) »
3 iruzkin »