Azken hogei urteotan, huts egin gabe, data hauetan egutegi berria aurkezteko elkartu izan gara. Hori horrela, pasa den ostiralean izan zen Altza 2019 egutegiaren aurkezpenaren kronika hasi genezake Erdi Aroan eta Modernoan dokumentuen sarreretan ohikoa zen eredua erabiliz: “aiuntados en Tomasene según que lo havemos de uso y constumbre de nos juntar“. Eta are gehiago, aurtengo egutegiaren gaiari erreparatzen badiogu, hau da, “Herria, Udalerria, Barrutia”, udaletxearen atzoko eta gaurko bi irudi ere badituela. Argazki zaharra “Album gráfico-descriptivo del País Vascongado” liburutik hartuta dago, 1915ean Rafael Picavea politikari eta industrialak argitaratua. (gehiago…) »
Udal teknikariek jakinarazi digutenez, hilabete batzuetako atzerapena izango dute kiroldegiaren eraikuntza lanek. Ezin izan dute zehaztu zenbat atzeratuko den, Jaurlaritzak egin beharreko izapide batzuen mende baitago.
Atzerapen honen jatorrian dago berriz agertu izana amiantoa, oraingoan, kiroldegiaren orubearen inguruan. Lanak geldiarazi ditu horrek, azterketa berriak eginarazi eta lur horiek estaltzeko moduak bilatzea eragin baitu. (gehiago…) »
Datorren abenduaren 14an, ostirala, arratsaldeko 7etan, 2019 urteko egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen. Urtean zehar, egunez egun, egutegiak gure alboan edukitzen ditugu, denboraren igarotzearen lekuko.Aurkezpenaren eguna, egutegi berriaren gaiarekin bat eginez, lekukotza horri eskainiko diogu eta, denbora igarotze horretan, Altzan gertatutako historiako eta gaur egungo hainbat egintza erregistratu eta nabarmenaraziko ditugu. Administrazio alorrean, adibidez, bi mugarrik bat egin dute 2018. urtean: batetik, orain dela berrehun urte altzatarrek Donostiatik independizatzeko erabakia hartu zuten, 1821. urtean gauzatuko dena; eta, bestetik, aurten, parte hartzeari eta deszentralizatzeari bidea ireki behar dion Barrutia bezalako erakundeak lehen urratsak eman ditu. Aurkezpenaren egunean, historia, egungo gertaerak eta ezagutu ditugun eraldaketak berraztertuz eta berrikusiz, urte berriari begira dauzkagun itxaropenak eta aukerak elkarrekin partekatu ahal izango ditugu. 14an, Tomasenen, espero zaituztegu.
Orain dela hilabete batzuk, Mª Angeles Aranburu eta Alberto San Sebastián gurekin harremanetan jarri ziren Super-8 sistemarekin grabaturiko pelikula bat Altzako Tokiko Bildumaren ardurapean uzteko. Pelikulak hiru minutuko iraupena dauka eta San Luis eliza eraisteko lanak erakusten ditu, eta, azken zatian, atzealdean eliza dutela, neska-mutil talde baten sekuentzia ere ikus daiteke. Irudietan, beraien hiru alaba, Maria Angeles, Koro eta Ana, Arantza Etxeberria eta Ana de Castro neskeekin, eta Javier Larrarte mutikoarekin agertzen dira.
Un año más no podemos menos que admirar la Behobia-Donostia cuando llega a Herrera. Los preparativos empiezan antes de las 8 de la mañana con la llegada de la DYA, invadiendo la explanada, el bidegorri, las aceras, con sus risas y buen humor: es la Behobia y todos estamos dispuestos a colaborar.
La primera carrera sale puntualmente. Es la de los y las deportistas más jóvenes. Empieza en Herrera y caldea el ambiente. A partir de ahí, un público volcado, unos corredores que quieren ganar y la gran mayoría que buscan disfrutar participando. (gehiago…) »
Pasa den urriaren 24an egin genuen Debako txangoarekin aurtengo ibilaldien egitaraua burutu dugu. Oro har, oso pozik gaude egindakoarekin. Zorionekoak gara Angel Calvo eta Rafa Altube bezalako lagunak ondoan edukitzeagatik eta urtean zehar Plus 55 egitasmoaren barruan antolatutako ibilaldiak gidatzeko, edota, azken txangoan bezala, Javi Castro bezalako gidari bat edukitzeagatik Itziar, Lastur eta Deban barrena murgiltzeko.
Santu Guztien egun honetaz baliatuko gara Altzako hilerrian lurperaturik dagoen euskal idazle baten hilobia bisitatzeko, Jose de Arteche Aramburu (Azpeitia, 1906 - Donostia, 1971), eta, bidenabar, bere bizitzaren hainbat pasarte eta lanak berreskuratu. Idazle autodidakta, pertsona eta pentsalari gisa oso estimatua izan zen bera ezagutu zuten intelektualen artean. Ikuspegi erlijioso sakona zuen eta bere burua liberaltzat ikusten zuen.
Besteak beste, Arantzazuko proiektuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen eta Jorge Oteizaren oso adiskide. Miguel Pelay Orozkok kontatzen duenez, elkartzen zirenean bere burua behin eta birritan liberal gisa azaltzen zuen eta bere bi aitonez hitz egiten zien, liberala bata eta karlista bestea. Berak aitona liberalaren esanak goraipatzen zituen solasaldi eta eztabaidetan, baina, behin batean, Arantzazun, 1969. urtean, elkarrekin bazkaltzen ari zirela, Oteizak esan omen zion: “-Pero tú no terminarás de conocerte a ti mismo. Estás dando la matraca con tu abuelo liberal. Y, ¿dónde dejas el abuelo carlista? ¿No ves que lo bueno que hay en ti procede de tu abuelo carlista, de ese que estás olvidando siempre? Fíjate lo que te digo, Joshé: ningún abuelo liberal sirve para nada. Los que nos sirven a los vascos de hoy son nuestros abuelos carlistas.” (gehiago…) »
Datorren urriaren 31tik azaroaren 17ra arte, Garbera merkatal zentroarekin batera prestatu dugun Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da. Erakusketa korridorean egongo da kokatuta, haur parkearen ondoan. Hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean… gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu. (gehiago…) »
Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera.
Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
Mariano Pérez de la Cruz (2025, Maiatzak 1) «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
Ricardo Maritxalar (2025, Apirilak 27) «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»