Estibeaux
Altzako Estibaus izena, gure inguruetako beste izen asko bezala, Gaskoinian dauka bere jatorria, Landetako departamentuan gaur egun Estibeaux idazkerarekin ezagutzen den herrian, hain zuzen ere. Estibeaux, Estivaus gaskoineraz, Dax-etik Orthez-era doan errepide ondoan dago, albo batean dagoen 95 metroko muino baten gainean. Muino horri La Motte deitzen diote, muino natural bat batzuen iritziz, beste batzuen ustez Akitaniako antzinako maisuek eraikia. Bertatik dagoen ikuspegia oso zabala da eta Chalosseko gainontzeko mendixkak ikus daitezke. (gehiago…) »

Orain dela hamabi urte Paco Lasarengana joan ginen Altzako argazki eta bestelako dokumentuen eske. Bere etxeko egongelan hartu gintuen eta orduz geroztik etxeko ateak zabalik izan ditugu harekin egoteko eta hitz egiteko, beti atsegin eta eskuzabal. Bere familiaren albuma, gaztaroko pasadizoak, itsasontzien kontuak, haren idatziak… herrian errotutako gizon bat ezagutu genuen. Mila esker Paco.
