Herrerako auzoarentzat opari bat
HERRIPE Auzo Elkartea
Joan den 19an, ostiralean, Herrerako auzotarrok bilketa bat gehiago egin genuen Bulevarrean. 350 lagun inguru gure karpara hurbildu ziren eta gure protestaren oinarriaren hirigintza baldintzak, bideo eta argazkietan ikusteko aukera izan zuten. Topaketak San Tomas jai giroa izan zuen. Horrela, txistorra pintxoak dastatu ahal izan genituen Herrerako Otxoteak kantatutako bertso aldarrikatsuen fondoa geneukala. Ekitaldia auzoko neska-mutilek eskainitako dantzaldiarekin amaitu zen.