Artxiboak 2026, Ekainak 21

Txistulari Bandaren Araudia 1941ean

2026, Ekainak 21

h-03760-09-musicos-juglares-reglamento-h-03760-09-altzaBehean jasotzen dugun dokumentua “Altza-Buenavista auzoko” Txistulari Bandaren jarduna arautu zuen erregelamendua da, 1941eko abenduaren 15eko udal osoko bilkuran onartua. Testu laburra baina esanguratsua: hamabi artikulutan ezartzen dira bandako bi musikariek -lehenengo txistuak eta atabalak edo danbolinak- zituzten betebeharrak, jasotzen zituzten ordainsariak, gomendatutako errepertorioa eta animatu beharreko auzoetako ekitaldiak.

Alderdi administratiboaz haratago, araudiak garai hartako jai-egutegira hurbiltzen gaitu, gerra zibila amaitu eta bi urtera, eta anexioaren hurrengo urtean. Corpuseko prozesioak, auzoko jaiak Buenavistan, Herreran, Mirakruzen, Intxaurrondon eta Martutenen, auzotarrek eskatutako alboradak…  Arreta eman digu zerrendan San Martzial festa ez aipatzea.   (gehiago…)  »  

“Azpil” euskaltegia: konpromiso kolektibotik sortua

2026, Ekainak 11

l21952

Luismari Ralla, Antxon Alfaro

1970eko hamarkadan, Altzan, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Gau eskolak sortzen hasi ziren; egunez lan egiten edo ikasten zuten helduei euskara irakasteko gaueko eskolak ziren. Ekimen herrikoi eta autogestionatuak ziren, euskara- ren berreskurapenarekin eta defentsarekin konprometitutako boluntario eta militanteek bultzatuak. Klaseak ematen zituztenek modu guztiz altruistan egiten zuten, inolako ordainsari ekonomikorik jaso gabe, kultura- eta hizkuntza-konpromisoaren eraginez soilik. Klaseak parrokiek edo ikastetxeek utzitako lokaletan ematen ziren.

Urteak igaro ahala mugimendua hazten joan zen eta, hurrengo hamarkadaren hasieran, Altzan egun osoan zehar klaseak eskainiko zituen euskaltegi bat sortzeko ideia forma hartzen hasi zen.   (gehiago…)  »  

El mundo del trabajo en el País Vasco liburuaren aurkezpena

2026, Ekainak 7

el_mundo_del_trabajo_en_el_pais_vascoEzaguna da AHMk Altzako Tokiko Bildumaren bidez garatzen duen dokumentazio lana, argazkiak, prentsako albisteak eta abar bilduz, eta Lekukoak proiektuarena, altzatarren bizipen eta bizi esperientzien kontakizunekin elkarrizketak grabatuz. Dokumentu-funts horrek guztiak ikerketa historiko eta soziologikorako informazio baliotsua ematen du. Iturrien eta ikerketaren arteko lotura horrek El mundo del trabajo en el País Vasco liburuarekin lotu gaitu. Liburua hiru egilek aurkeztuko dute datorren ostegunean, hilak 11, 18:00etan, Tomasenen.   (gehiago…)  »  

Pelegriñenera bisita

2026, Ekainak 4

pelegrinene-ehu-1Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatuta, eta Altzako Historia Mintegiarekin (AHM) lankidetzan, joan den ostiralean, maiatzak 29, Pelegriñene baserriko nekazaritza ustiategia bisitatu genuen, tomate ekoizpena ardatz hartuta. 20 laguneko taldea, irakasleek, Altzako Historia Mintegiko kideek eta EHUko arkitekturako graduondoko ikastaroko ikasleek osatua.

Jarduera hau, Ula Iruretagoiena irakaslearen zuzendaritzapean, Marc Badalekin eta Kanpoko Bulegoarekin lankidetzan, arkitektoei zuzendutako “Ingurune naturalarekin lanean” graduondoko ikastaroaren parte da. Baserriaren eguneroko jarduerari eta baserriaren inguruko hiri-errealitatera egokitzeari buruzko pentsamendua sortzea da helburua.   (gehiago…)  »  

Herrerak begirunea eskatzen du

2026, Ekainak 2

herrerak-begirunea-eskatzen-du1

Herripe Auzo Elkartea

Donostiako Udal Gobernuaren begirunea eta arreta eskatzen ditugu herreratarrok pairatzen ari garen arazoei eta ditugun gabeziei irtenbidea emateko lehenbailehen, duintasunez bizitzea merezi dugulako.

  1. Lantegi asko itxi dira, baina orubeak baliatu ordez berrindustrializatzeko eta auzoa berroneratzeko, etxebizitzak eraikitzea besterik ez du proposatu Udalak. 
  2. Ekipamenduak falta ditugu sozioasistentzialak, osasunekoak eta kulturakoak, baita horrelako zerbitzuak ere, eta inguruetakoak urrutiegi daude.
  3. Oso urriak dira eremu berdeak; porlanezko eta zoladurazko paisaia da nagusi.
  4. Irisgarritasun arazo handiak ditugu: trenbidepeko pasabidea, etxarte ugaritako eskailerak (bizilagun asko isolatuta geratzen ari dira), maldak…
  5. Udalaren administrazio banaketa ez dator bat auzoaren identitatearekin.

Horiei gehitu behar zaizkie auzotarron bizitza okertu duten beste hainbat arazo:   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean