Portugalgo errepublikako lehen presidentea eta Harria

2022, Otsailak 22

arriaga

Iñigo Landa

Manuel de Arriaga Portugalgo Errepublikako lehen presidentea izan zen 1911 eta 1915 artean. 1840an jaio zen Horta-ko (Azoreak, Portugal) familia aristokratiko batean, eta 1917an hil zen Santos-o-Velhon (Lisboa), presidente kargua utzi eta gutxira.

Familiaren zuhaitz genealogikoak Altzako Arriaga oinetxearen eta, zehazki, 1625ean jaiotako Salvador de Arriagaren ondorengo zuzena egiten dio. Salvador de Arriaga Baionara joan zen bizitzera, eta han Maria de Iribarrenekin ezkondu zen. Senar-emazte horiengandik Juan de Arriaga jaio zen 1652an, eta Faial uhartera (Azores, Portugal) joan zen kontsul frantziar gisa. Han Catarina de Brum da Silveirarekin ezkondu zen, uharteko lehen kolono flandestarren (Brujas) ondorengo familia baten alaba.

Arriaga oinetxea Altzako zaharrenetako bat zen eta gaur egungo Harria parkean zegoen. Parkean ikus daitekeen leinuaren armarriak kaparetasunaren testigantza ematen du. Harriz landua, 1987an baserria erre ondoren auzokideek egindako esku-hartze bati esker atera zuten hondakinen artetik. Bere noblezia aitortzen duen eta armak erakusteko eskubidea ematen dion errege ziurtagiria 1678an eskuratu zuen Joseph de Berrak, Maria Esteban de Arriagaren oinordekoak.

María Esteban de Arriaga, 1630ean San Joan de Berrarekin ezkondua, Portugalgo presidentearen arbaso zaharrenaren, Salvador de Arriabaren garaikidea izan zen, eta Arriaga abizena zuen oinetxearen azken jabea. Bere ondoren, Berratarrak, Larrachaotarrak eta, azkenik, Rotetatarrak izango ziren Arriagako jabeak.

Abizenaren eta etxearen arteko lotura hautsita, orubean eraikitako parkeak (1989-1992) Harria izen desitxuratua hartu zuen, Arriya izenaren ahozko eta herri aldaeraren forma ortografiko eguneratua. Horrela, Azore uharte urrunetan seme ospetsuaren oroimena Casa Miguel de Arriaga museoaren izenarekin gordetzen duten bitartean, hemen gure ondare historikoko etxeetako bat gogoratu beharko lukeen parkea Arriaga Parkea ez deitzea paradoxikoa dirudi.

Etiketak: , ,

5 iruzkin

  1. Luma

    Oso interesgarria.
    Nork esango zuen?
    Udaletxekoek irakurriko dute?

  2. Iñaki Ezama

    Aupa Iñigo. Beti bezala. Oso ona!!
    Aurrera!!

  3. Mikel

    oso interesgarria, lan ederra

  4. Laura Martínez

    Interesgarria. Jakiteko nondik dator gure historia. Mila esker

  5. Joxerra

    Oso artikulu interesgarria. Batzuk hor ibili ginen armarria jaso eta gordetzeko.

    Zorionak artikuluagatik, Iñigo.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean