Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Martutenen

2022, Abenduak 5

sarrueta-22-gonbidapena

(Arg.: Txema Loinaz)

Prest ditugu honez gero datorren urteko egutegiak, paretakoa eta poltsikokoa. Honekin 25 izango dira orain arte etenik gabe argitaratutakoak. Oraingo honetan, urte berrian zehar lagun izango ditugun argazkiak Sarrueta-Martutenekoak izango dira, eta, horregatik, aurkezpena Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean (Elenategi kalea, 2) egingo da, abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 6: 30ean.

2012an, Sarroeta Auzo Elkartearekin lankidetzan, “Sarroeta-Martutene txuri beltzez” argazki-liburua argitaratu genuen, Altzako Tokiko Bilduman jasotako ehun bat argazkirekin, eta, hamarkada bat geroago, uda hasieran, auzoko irudiak izan dira protagonista Garberako Sarroeta-Martutene erakusketan. Orain, hori guztia egutegien aurkezpenarekin eta “Sarroeta-Martutene. Irudi partekatuak. Vivencias del barrio” izenburupean egingo dugun topaketarekin biribildu nahi dugu. Bertan, argazkiak utzi dizkiguten pertsona batzuek parte hartuko dute eta, irudiekin batera, euren bizipen eta pasadizoak ere partekatuko dituzte. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Egutegia nahi duten eta bertaratu ezin diren pertsonek argitalpenarekin lagundu dutenen bidez eskura dezakete, -Erdikoa taberna,  Nido eta Zumardi tabernak, Lizarra Kanpina, Txapel Aundi Elkartea, Sarroeta-Martutene Auzo Elkartea, Garbera MZ, Herri Ametsa Ikastola- edo AHMrekin harremanetan jarriz 649496607 telefonoan edo ahm@altza.net posta elekronikoaren bidez.

l10670

(Arg.: F. Armendáriz)

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean