Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeak

2023, Azaroak 15

2021-09-11-bDatorren azaroaren 25ean egingo dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, bost auzo-elkarteen aldetik eta beste bost arloko entitateen aldetik.

Udalean erregistratuta dauden eta egoitza barrutian duten elkarte guztiek hautagaiak aurkeztu eta bozketan parte har dezakete. Elkarteek hilaren 15era arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko, gaur arte, alegia. Behin betiko zerrenda 22an argitaratuko da, eta 25ean izango dira hauteskundeak. Bertan, elkarte guztiek eman ahal izango dute botoa, auzo-elkarteek alde batetik, eta sektore-elkarteek, bestetik, lehendakariaren bidez, edo haren ordezko baten bidez. Bozketa Ijentea kalean egingo da, ez barrutiaren egoitzan, elkarteek eskatu bezala.

Udalak Carlos Garcia (PSE) izendatu du Batzarreko Zinegotzi-Presidente eta Martin Ibabe (EAJ) Lehendakariorde. Beste zazpi batzarkide izendatzea falta da, udal-ordezkaritza duten talde politikoek proposatuta.

Udal hauteskundeen aurretik, azken sei urteetan parte hartu duten zortzi auzo-elkartek eta bost arloko entitateek osatutako taldeak, AHM tartean dagoela, idatzi bat argitaratu zuen Barrutiko Batzordean egindako lana zehaztuz eta baloratuz. Idazkian, lorpen garrantzitsuekin batera, Barrutiko Batzarrak kontsulta- eta partaidetza-organo gisa dituen gabezia larriak jasotzen dira. Legegintzaldi berriari begira, udal-kudeaketaren ikuspegi zentralizatuak nagusi izaten jarraitzen duen organo bat zuzentzeko eta hobetzeko proposamenak egiten saiatuko gara, argitaratutako idatzian jasotako kritiken ildotik.

AHMtik Barrutiko lantaldeetan parte hartzen jarraituko du, gainontzeko elkarte eta bizilagunekin batera Barrutiko auzoen bizi-baldintzak hobetzeko proposamenak bultzatzen eta Altza Herriaren ondare historiko material eta immaterialaren ezagutza eta dibulgazioa sustatuko dituzten proiektuak gauzatzen.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean