San Martzialak. Altzako jaiak

2025, Ekainak 24

kartela-altzako-jaiak

Altzako jai batzordea

“Aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar!”. Egungo San Martzial plazan, hain zuzen, altzatarrek San Martzial eliza eraikitzea erabaki zuten 1390. urtean, eta orduz gero San Martzial da altzatar guztion zaindaria.

Urte asko pasa dira altzatarrek zaindaria aukeratu zutenetik, eta Altzak aldaketa asko jasan ditu historian zehar, baina argi dago altzatar guztiok berdez markatutako jaiak izaten jarraitzen dutela San Martzialak. Iragana eta gure kultura ahaztu gabe, Altzaren orainari eta etorkizunari begiratzen diogu altzatarrok eta, aurten ere,  Altzako jaietan  komunitatean gozatzen jarraitzeko aukera ederra dugu.

Jai batzordeko kideok egitarau oparoa prestatzen saiatu gara denon gozagarri. Haur, gazte eta helduak; aspaldikoak eta etorri berriak; denok osatzen dugu Altza eta San Martzial jaiak denon jaiak dira. Gure kultura eta ohiturekin lotura duten hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dugu; eta, noski, gure aniztasuna islatzen duten ekintzak ere izango ditugu.

Gurea ospatzea, gure espazioa eta gure ahotsa aldarrikatzea, elkartasunean bizitzea, hori da gure indarra. Eta hori da Altza.

Beraz, atera kalera, parte hartu, babestu ingurukoak eta ospa dezagun Altza dena eta izan daitekeena. Herri bizia gara. Eta elkarrekin, gehiago gara.

2025eko San Martzial jaietan parte hartzera animatzen zaituztegu eta jaiez gozatzea espero dugu.

Gora San Martzialak!!

Sanmartzialak 2025 jai egitaraua deskargatu Pdf formatuan

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2026
A A A O O L I
« abu    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean