Altzako Herriko Etxea: iragana, oraina… eta ETORKIZUNA???

2025, Uztailak 18

img-20250222-wa00001Joan den maiatzaren 26an Ekialdeko Barrutiko Batzarra bildu zen eta, besteak beste, Historia eta Memoria lantaldeak aurkeztutako Altzako udaletxeari beste erabilera bat emateko erabaki-proposamena onartu zen.

Hona hemen onartutako proposamenaren testua:

Altzako udaletxearen eraikina hutsa eta erabilerarik gabe dago duela urtebete baino lehenagotik. Iaz ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk eraikinaren erabilera finkatze aldera parte hartze prozesu bat burutzeko ideaia plazaratu zuen. Ideia hori bertan behera geratu zen Udal gobernuaren ezezkoa medio. Irisgarritasun arazoak medio, eraikinaren erabilera oso mugatua dagoela izan zen argudioa.

Urtebete baino gehiago igaro da, eta oraindik ez dago eraikinari erabilera emateko planteamendurik Udal gobernuaren aldetik.

Aurrekontu parte hartzaileen proposamenen artean, ELKARTASUNA auzo elkarteak Udaletxeari erabilera emateko proposamena aurkeztu du. Aldi berean, AHM-k ere bere proposamena luzatu du.

Eraikinaren egoera ez zen ona bertan UDALINFO bulegoak zeudenean, bereziki estalkipeko solairuan, hezetasunak eta itoginak baitzeuden. Eraikina itxita egoteak hondatze prozesua azkartu besterik ez du egingo.

Ikusirik Udal gobernuak ez duela planteamenturik egin, barrutiko batzar honek honako eskatzen dio Udal gobernuari:

1.- Adierazi dezala zein den Altzako Udaletxearen eraikinerako duen asmoa, halakorik badu.

2.- Sustatu dezala parte hartze prozesu bat Altzako herritarrekin eta auzo elkarteekin, eraikinaren erabilera finkatzeko asmoarekin.

3.- Jaso dezala hurrengo urteko aurrekontuetan eraikinaren birgaitze osoa egiteko partida bat, parte hartze prozesuan ateraratako emaitzak egikaritu ahal izateko.

Udal gobernua osatzen duten bi alderdien ordezkariek aurkako botoa eman zuten: Martin Ibabe eta Ana López (EAJ-PNV), Carlos García eta Juan Marrero (PSE-EE). Parte hartu zuten gainontzeko  batzarkide guztiek alde: udal talde politikoen aldetik, Albino Machado (PP), eta, Mikel Osinalde, Zigor Etxeburua eta Garbiñe Alkiza (EH BILDU); auzo elkarteen aldetik, Harritokieta Larrañaga (IZBE), Mari Mar Martínez (Elkartasuna), Eugenio Rojo (Oleta), José Ángel Apaolaza (Herripe), eta Diego Morán (Buenavista); eta arloko elkarteen aldetik, Manex Ralla (Altzania), Miguel Ángel Díez (Sporting de Herrera), Izko Lekuona (Bizarrain Euskara Elkartea), eta Mercedes Fernández (Plazandreok).

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean