Partekatuz ospatzeko gonbidapena

2025, Azaroak 15

azala-1953-1978Abenduaren 12an, 19:00etan, Tomasenen elkartuko gara aurten ere, 2026ko egutegia eta urte berrirako pentsatuta ditugun proiektu guztiak zuekin partekatzeko.Urte berezia AHMrentzat, 40 urte bete ditugulako elkarte gisa osatu ginenetik, eta lanean eta elkartzen hasi ginelako, Altzatarren ondarea zaindu, hautsak kendu eta kontserbatzeko eta Altzaren orainaren parte izateko.

Urtemuga hau ospatzen hasteko, hilaren 12rako prestatu nahi dugun proposamen batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu: 40 urte hauetan bildu ditugun eta album altzatarretan argitaratu ditugun argazkietatik bat aukeratu. Esanahi berezia duen argazki bat, leku batena, zerbait pertsonala edo kolektiboa gogorarazten duena, eta abar.

Klikatu irudien gainean Bildumako argazkiekin osatutako albumak ikusteko:

azala
azala-1953-19781

azala-intxaurrondo
azala1

image003

Aukeratutako argazkia Whatsapp bidez gure telefonora 649 496607 helaraz diezagukezue gaurtik azaroaren 28ra arte.

Era berean, argazkia aukeratzera eta horren esanahia audio bidez komentatzera edo idaztera gonbidatzen zaituztegu.

Gure asmoa da aukeratutako irudiak aurkeztea eta abenduaren 12an bertaratutako guztien artean partekatzea. Elkar ikustea eta agurtzea espero dugu.

Album gehiago Pdf formatuan hemen:

Argazki guztiak ikusteko eta bilatzeko: Altzako Tokiko Bilduma

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean