“‘Txirrita’ joan zaigu”

2011, Ekainak 9

El Pueblo Vasco, 1936-06-07

el-pueblo-vasco-txirrita-1936-06-07Berri samiya bertsozaleentzat, Euskaldun artean beste itzik entzuten al da?: “Txirrita il da!! Ainbeste urte buruan gure erriko bazter guziak alaitu dituan bertsolari Jaunak Bereganatu du.
Igande goiza zan. Aberri Eguna ospatzen, Euskadi lurralde orotan. Gure gizona, Lujanbio’tar Joxe Manuel, euskaldun zintzo izanda ezin ba egon eusko berpizte onetan bere alea erein gabe. Bakoitzak bere aal ta neurriz ospatzekko eguna ba’zan, bertsolariak bere abesti ta jakinduriz. Goizueta erriak izango zuan poza “Txrrita”ri entzuteko; baña Jainkoaren asmoetan, gure begiak itxu. Goizueta’n etzan entzun Joxe Manuel’en bertso ederrik. Alaitasunezko aldi ordez, negargarrizko gaixo aldia.
Asteazkenean, kristau zintzoari dagozkion egintzat bete ondoren, Jaunagana igestu zitzaigun. Otoitz, euskaldunok, bere alde.
Askoren ustez “Txirrita” altzatarra gendun; Errenderikoa zala zioten beste batzuk. Erri bi auetan bere biera geiena igaroarren, ernaniarra zan jaiotzez. “Latz” baserri zar-zarrean ludira etorria.
Amasei urte inguru izango zituan Altza’ra agertu zanean. Lujanbio beste bertsolaria, “Zalburu” baserri izenez ezaguna, bere lengusua. Au ta Tellaetxipi gaztexiagoak ba’ziran ere, alkarrekin amaika aldiz jardunak.
Zeñek agertu leku labur onetan bere bertsolaneko berri guziak? Gipuzko osoa bere adiskide zuan. Gaztelu, Xenpelar, Udarregi, Pello Errota, beti berekin leian; baña alkar adiskide. Ezpaizan berealakoan asarretuko gure gizona. Napar euskaldun errietan, emen bezin maite. Bizkaia’k ere bere semetzat zeukan. Eta Bidaso’z aruntzko ibillerak Azken leku auetan “Matxin” zana izan oi zun geienetan aurrez-aurre. Gaur biak zeruan alkarrekin izango al dira…
Urte auetan euskaldun olerkari ta bertsolariekin gerta zaiguna, bai arrigarri. “Lizardi” ta “Bedolla” saritu bezin laxter aldegindakoak ditugu. “Matxin” ta “Txirrita” berdin. Jaunak bere alboan euki idtzala guziak.
“Txirrita” bertsolari ezagunak zenbat millaka bertso egin ote ditu bere bizian. Ezin guziak jaso orde. Alare ba-dira an emen argitalduak. Orain urte gutxi antzutu zitzaigun “Bertsolaria” asterokoan amaika lan polit agertu zizkigun.
Fuerozale purrukatua gure gizona, benetan. Bigarren gudaldia amaitu ondoren gai oni gogor eldu zion. Ona nola mitzaten dan bera ahapaldi batean:

“Gure aurreko guraso zarrak
aspaldi xamar iltzian,
guk ainbat bider faltatu gabe
fede santuko itzian.
Izar tartetik or daude beida
jendia nola bizian.
negar malkuak dakazkitela
Fueruak ofenditzian
zer kontatua izango dute
Josefat’era biltzian.”

Gaur abertzale agertzea gauz erreza da. Ez ain errez arrek bertso auek egin zituan garaian. Euskotasun utsak abertzale kutsua barrenean dula diotenak, onelako agiriei laxter elduko diote, berriz ere. Ara zer dion beste intz-neurtu onetan:

“Zazpi senide aita batenak
egotia emen triste
fortunatu da desgrazi batez;
baña ez genduan uste
maita dutenik etor diranak
besteren gauzaren eske.
Egunen baten asarre xamar
ikusi bear gaituzte,
jakin dezaten ba-gerala gu
izena degun ainbeste.”

Eunka bertso agertu genezazkegu, eusko maitasunak ereinda irten ziztzaiozkionen artean. Baña “Txirrita”ren entzutea zirikatzalle ta jostari aldekoa geiago zan. Oraingo neskatxaren janzkera ta oiturak nabarmendu naiean, bertso sail polita egin zigun. Ona bertako bat:

“Kateak lepuan da
eskumuturretan
jazten dituzte zenbait
famili pobretan.
Aberatsa berdintzen
zalla da obretan;
alabak apainduak
estadu orretan,
eta amak familira
ogia zorretan.”

Irriparrez bizi izandu zan geienean gure bertsolaria. Naskazar ta gazteak ezten zorrotzez zula oi zituan. Aietako bati jarri zizkion bertsoetatik arten degu onoko au:

“Izketan asi giñan
biak gozo-gozo,
ezkontzeko mandatu
egin diot atzo.
Leiotikan ujuka
ama ta bi atso:
-Ez det arrapatuko
uste bezin mantso!

Onelakoa gendun gure ertilaria. Alai ta zorrotza. Gaurko izkera txukuna ezpa’zebilkian ere, euskel joskera egundo galdu gabe. Zer egingo ote zizkigun oraingo euskera jakinduria berekin izan ba’zuan?

Idazki au luze joango zaigunarren, II Bertsolari Eguna zala-ta abestu zizkigun bertso batsuen berri eman gabe ezin lan au amaitu.
Aurtengo txapeldun bera irtenik oroigarritzat gorde leizke.
Bigarren zaio zan. Gudaren aurkako itz-neurtuak bota bear zituzten ta gogor ari ziran gure ertilariak. Amaren negarrak, odol-errekak, erri -erretzeak ta gudaen kalte izugarriak, bizi-bizirik agertzen zizkiguten. “Txirrita”ren txanda iritxi zanean, ona zer entzun-arazi zigun:

“Zenbat errezo egin izan det
nere denboran elizan,
ta pozik nago ikusirikan
pakean nola gabiltza.
Ni naien bezin kobarderikan
iñor ezin leike izan:
semeak gera ez joateatik
multizar gelditu nintzan.”

Ona berak azaldu, ainbeste urte buruan, bere mutilzartzko zegaitia. Baña etzan ori arrigarriena. Bestek asiera emandako bertsotan jarraitzen iaionetakoa gendun. Zirikatzalle agerturik epai-maiekoak galdeera au egin zion:

“Gustutatzen al zaizu
zuri bixigua?
… … … … … … … … …
Bai; ta jan egiteko
ba-det desiua.
Ori da neretzako
mokaru goxua,
gero zurrut eginda
a zer pasiua!”

Zenbat eta zenbat idatzi leike gai oni buruz. Bañan amaitu egin bear. Altza’ko “Gaztelu-ene” etxetik illobiratu duten eusko bertsolari jatorra, illezkor degu Euskadi’n. Alderdi guzietan zar ta gazteak otoizka nabaitzen ditugu bere gogo aldez. Amai dezagun lantxo au berak Zeruko Aitari barkaera eskatuaz asma zituan bertso asierakin:

“Zeruko aita barkka ditzazu
pekatarien pausoak…”

ZUBIMENDI’tar JOSEBA.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean