“Album altzatarra 1953-1978″ liburuaren aurkezpena

2011, Ekainak 16

gonbidapena-liburuaAlbum altzatarra 1953-1978 argazki-liburua aurkeztuko du Altzako Historia Mintegiak, ekainaren 30ean, osteguna, 7:30ean Euskal Giroa elkartean (Herrera).

AHMren 25.urteurrena ospatzeko asmoz argitaraturiko albuma, hainbat pertsonen eta elkarteen ekarpenen bidez hornitzen ari garen Altzako Tokiko Bildumako 99 argazkiez osaturik dago. 1953-1978 urte bitarteko irudi hauek, Altzaren hazkundearen eta eraldaketa fisiko zein sozialen oroimena dira, estiloen, erritmoen eta ohituren aldaketena. Argazkien bitartez, garai zail hartako komunitate altzatarra islatu nahi izan da, pertsonen eta elkarrekin bizitutakoen lekukotasuna nabarmenduz.

Albuma zerbait bizia dela kontsideratzen dugu eta argitara eman ondoren, bertan azaltzen diren argazkien gaineko informazioa; agertzen diren pertsona, leku edota urteei buruzkoa, handitu eta osatzen jarraitu nahi genuke jendeak eskainitako datuen bidez. Halaber, Altzako Tokiko Bildumaren webgunean, www.altza.info, plazaratuko dira edonor eskuratu ahal izateko.

Datorren ekainaren 30ean, osteguna, 7:30ean, Euskal Giroa elkartean liburua banatu eta aurkezteaz gainera, solasaldirako tartea izateko luntxa eskainiko da. Honen bitartez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Argazki-liburua aurkezpen egunetik aurrera Casares Kultur Etxean salgai jarriko da 10 euroko salneurrian.

azala-album-1953-1978

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean