Otxoki baserria eta lazkanotarrak
Patxi Lazcano Sorzabal
1871. urtean Otxoki baserrian Sansinenea Larrañaga anaiak bizi ziren, Jose Joaquin eta Jose Mariano, beraien familiekin, “1871, Nómina de casas y habitantes contribuyentes al pago del médico cirujano titular de la población de Altza” dokumentuan jasoa dagoenez.
Juana Josefa eta Francisca Ramona Yribarren Yrizar ahizpekin ezkonduak zeuden, aurrenak bost seme-alaba izan zituen eta bigarrenak lau. Ez dakigu noiztik bizi ziren baserrian, ezta noiz utzi zuten. (1)
Beste artxibo-dokumentu batean, “Sesión extraordinaria para elaborar las listas electorales del Ayto. de Altza, del 1 de febrero de 1889″, Otxoki baserriko Antonio Lazcano Arsuaga agertzen zaigu, 133. zenbakiarekin. Hauxe da lazkanotar bat Otxoki baserriari lotua agertzen zaigun lehena.
Altza udal barrutiko 1894. urteko erroldan, eta kontuan hartuz garai horretan soilik gizonezkoek eta 25 urtetik gorakoek botoa eman zezaketela, Otxoki baserrian erroldatuak hauek agertzen dira: Antonio Lazcano Arsuaga, 62 urtekoa; Joaquin Lazcano Aduriz, 30 urtekoa; eta Ramon Lazcano Aduriz, 27 urtekoa.
Antonio, 1832ko urriaren 21ean Errenterian jaioa, Esteban Francisco Antonio izenarekin, Pedro Antonio Lazcano eta Antonia Arsuagaren semea zen.
Agustina Sarazola Olarria-rekin ezkondu zen Altzan 1863ko ekainaren 1ean, eta ezkontza-agirian Antonio “haurtzarotik Altzan bizi zela” zehazki jasoa agertzen da.
Hauteskunde-erroldan agertzen diren Joaquin eta Ramon, haien semeak ziren.(2)
Antonio Joaquin Lazcano Sarasola Pasaian batailatu zuten, 1864ko martxoaren 30ean, eta Ramon Lacano Sarazola Altzan 1868ko urtarrilaren 30ean.
Antonio 1873. urtean alargundu zen, eta 1876ko maiatzaren 9an berriro ezkondu zen, Altzan jaiotako Ygnacia Antonia Aduriz Orbegozorekin. Bi seme-alaba izan zituzten, Agapita, 1879ko urtarrilaren 2an sortua eta Arruas baserrira ezkondua, eta Jose Maria, 1880ko abenduaren 5ean jaioa Otxoki baserrian bertan geratu zena.(3)
Hauteskunde-erroldan, Joaquin eta Ramon Antonioren bigarren emaztearen abizenarekin agertzen dira amaren abizenaren ordez. Zerrenda horretan Jose Maria ez da agertzen urte horretan 14 urte baitzituen.
Datu horiei kasu eginez, Antonio Lazcano Arsuaga eta bere familia 1876. urtetik aurrera, Antonio bigarren aldiz ezkondu zenean joan ziren Otxoki baserrira bizitzera.
Antonioren aita, Pedro Antonio Lazcano Yturriza Errenterian jaio zen 1800eko azaroaren 28an eta Errenterian bertan ezkondu zen 1830eko uztailaren 19an Antonia Arsuaga Elizondo errenteriarrarekin.(4)
Pedro Antonioren aita, bestetik, Juan Miguel Lazcano Oyanguren zen, Nafarroako Garzain herrian jaioa, eta ama Usurbilgo Ramona Yturriza Beldarrain. Donostian ezkondu ziren 1796ko uztailaren 1ean.(5)
Aitona-amonak aitaren aldetik Nafarroako Garzaingo Miguel Lazcano eta Nafarroako Igantziko Catalina Josefa Oyanguren ziren, eta amaren aldetik Usurbilgo Domingo Yturriza eta Zizurkilgo Luisa Beldarrain.
ERREFERENTZIAK:
(1)
BATAIOA Jose Joaquin, Sansinenea, Larrañaga: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.013//1116/002-01(f.380v,nº13/B,1819-05-11)
BATAIOA Jose Mariano Cruz, Sansinenea, Larrañaga: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.013//1117/001-01(f.14v,nº18/B,1822-06-20).
HERIOTZA José Mariano, Sansinenea, Larrañaga: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.065//4039/002-01(f.22v,nº87/D,1884-07-11).
EZKONTZA Jose Joaquin, Sansinenea, Larrañaga: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.013//1118/001-01(f.160v,nº2/M,1846-02-03).
EZKONTZA Jose Mariano Cruz, Sancinenea, Larrañaga: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.013//1118/001-01(f.160v,nº2/M,1846-02-03).
(2)
BATAIOA Antonio Joaquín Lazcano Sarasola, Pasai San Pedro 1864-03-30: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.136//2832/001-01(f.365v,nº4/B,1864-03-30).
BATAIOA Esteban Francisco Antonio Lazcano Arsuaga, Errenteria 1832-10-21: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.075//2168/001-01(f.39v,nº34/B,1832-10-21).
BATAIOA Ramón Lazcano Sarazola, Altza 1868-01-30: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.013//1120/003-01(f.44r,nº7/B,1868-01-30).
EZKONTZA Estevan Francisco Antonio Lazcano Arsuaga, Altza 1863-06-01: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.013//1123/001-01(f.5r,nº11/M,1863-06-01).
(3)
BATAIOA José María Lazcano Aduriz, Altza 1880-12-05: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.013//1120/003-01(f.179v,nº36/B,1880-12-05).
BATAIOA Josefa Agapita Lazcano Aduriz, Altza 1879-01-02: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.013//1120/003-01(f.154r,nº1/B,1879-01-02).
EZKONTZA Estevan Francisco Antonio Lazcano Arzuaga. Altza 1876-05-09: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.013//1123/001-01(f.27v,nº2/M,1876-05-09).
(4)
BATAIOA Antonia Arsuaga Elizondo, Errenteria 1807-08-03: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
DEAH/F06.075//2167/003-01(f.63r,nº21/B,1807-08-03).
BATAIOA Pedro Antonio Lazcano Yturriza. Errenteria 1800-11-28: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.075//2167/003-01(f.37r,nº18/B,1800-11-28).
EZKONTZA Pedro Antonio Lazcano Belderrain. Errenteria 1830-07-19: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.075//2171/003-01(p.131,nº3/M,1830-07-19).
EZKONTZA Pedro Antonio Lazcano Belderrain:
BAUTISMO Pedro Antonio Lazcano Yturriza:
(5)
BATAIOA María Ramos Yturriza Belderrain, Usurbil 1761-03-15: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.152//3152/001-01(f.89v,nº–/B,1761-03-15).
EZKONTZA Juan Miguel Lazcano Oyanguren, Donostia 1796-01-07: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa DEAH/F06.061//1847/001-01(f.119v,nº–/M,1796-01-07).
2020, Ekainak 5
[...] Ikus Estibausen: “Otxoki baserria eta lazkanotarrak“, “Otxoki baserriaren jabeak eta jabetzak 1854. urtean“, “Más datos sobre [...]