Euskadiko Justizi Epaitegi Gorenak eman duen epaia entzun ondoren, Altzako Historia Mintegiak 2005. urtean egin zuen deklarazioan esandakoa berretsi egiten du. Era berean, altzatarron eskubideak behingoz errespetatu ditzatela eskatzen die Pasaia eta Donostiako udalei, altzatarrena baita, hiritarrak eta komunitate gisa, bere ondareari buruzko erabakiak hartzeko eskubide osoa. (gehiago…) »
Iñigo
Buenavista guretzat mundu zabalera irekitako ate bat da. Buenavistako kaietan klase eta leku guztietako ontziak amarratu dituzte, mundu osoko marinel xumeak eta pertsonaje nagusiak heldu dira, eta ontzien sotoetan espezie guztietako produktuak.
Gaur egun ere, Buenavistan aurkitzen dugu itsasoaren lilura. Erlojuaren kaian, Oleta eta Buenavistaren artean, amarratu dute 85 metroko eslora duen ontzi handi bat, jostailu itxura duena. (gehiago…) »
Peio Ezkerra / Antxon Alfaro
Urtero bezala, Santa Ageda bezperan Altzako Santa Ageda koroa kalera atera eta baserriz baserri kantari ibili zen: Berratxo, Bodaxar, Alano, Irasuene, Txurdiñene, Gazteluene, Amueder, Pelegriñene, Illarregi, Etxeberri, Mirasun, Artzaka, Kastillun… Los Boscos auzoan bukatuz. Baserrietara eraman zuten alaitasunaren ordainean arrautzak, txorizoa, bakailaoa eta beste hainbat jaki jaso zituzten, ondoren Boskotarrak elkartean afalduz. Aipatutako baserrietan 25. urteurrenaren oroigarri bezala pergamino bat utzi zuten urte hauetan hartu izana eskertzeko. (gehiago…) »
Antxon Alfaro
Urte osoa ikatza egiten eman ondoren, jai egun hauek heltzen direnean, menditik Altzara dator opariak banatzera.
Hurrengo egunetan Altzako haurrak eta helduak kalera aterako dira beraien kantuz ongietorria ematera.
Geuk ere ongietorria emateko 1991 urtean grabatutako Altzako abestalde baten irudiak berreskuratu ditugu.
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intenzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
negua heldu dela
lasterka etorri da
berria ematera.Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago
kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.Olentzero buru handia
entendimentuz gabia
bart arratsean
edan omen du
hamar arrobako zahagia!Ai urde tripa handia,
tragatu baitu,
tragatu baitu,
ai urde tripa handia,
tragatu baitu zahagia.
Iñigo Landa
Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.
Datorren abenduaren 19an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean Tomasenen, AHM-k liburu berri bat aurkeztuko du: “Altza en la prensa del siglo XIX / Altza XIX. mendeko kroniketan“, Artiga Bildumaren seigarrena.
Bere orrialdeetan XIX. mendearen azken laurdeneko 179 kronika zahar bildu dira, azken karlistadatik mende bukaera arte. Garai hau oso garrantzitsua izan da Altzaren historian, hamarkada horietan Altza udalerri bezala jaio eta lehen urratsak eman baitzituen, urbanizazio eta industrializazio prozesuetan erabat murgildurik. (gehiago…) »

Esta semana, Mario Rueda nos ha escrito desde Argentina a través de Altzanet para solicitarnos información sobre el apellido Berra.
Naturalmente, le hemos enviado la información genealógica y de la casa solar de que disponemos, y en el mensaje de agradecimiento que nos ha enviado nos dice: “Igualmente sigo investigando acerca de las raíces italianas del apellido, ya que me dieron datos que los antepasados provienen de la región de Piacenza, en la Emilia Romagna.”
Y así es. Junto al río Po, en la provincia de Ferrara, se encuentra el municipio de Berra, de 5.623 habitantes, compuesto por los barrios de Serravalle, Cologna y Berra. La población de Berra es conocida desde la antigüedad y con el tiempo su nombre ha dado origen al apellido italiano Berra.
Es conocido que algunos de los apellidos altzatarras, como Arzak, Aduriz y el propio Estibaus, hacen referencia a los lugares de procedencia de los primeros portadores, por lo que no hay que descartar el realizar una investigación sobre el posible origen mediterraneo del altzatarra Berra.
Azaroko hirugarren aste hau kultur jardueraz beterik dator, oso interesgarriak:
Horrez gain, Antxotarrok Historia Mintegiak ekitaldi hauek antolatu ditu: (gehiago…) »
| A | A | A | O | O | L | I |
|---|---|---|---|---|---|---|
| « eka | ||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Altzako Historia Mintegia