Atala: ‘Notiziak’

Argitalpenak

2007, Irailak 21

2ª edición del “Album altzatarra”

El libro de fotografías “Album altzatarra” que presentamos en diciembre pasado con motivo del 20º aniversario de Casares y de AHM se agotó en muy poco tiempo.

Al haberse quedado mucha gente interesada sin un ejemplar hemos realizado diversas gestiones para hacer posible una reedición del libro. Como la Casa de Cultura no cuenta con un presupuesto para poder sufragar la nueva edición, en AHM hemos decidido recurrir a la autofinanciación confiando en poder recuperar el gasto con la venta de la nueva tirada. La nueva edición estará preparada para diciembre.

Altza Hautsa Kenduz IX prest

Ohiturari jarraituz, bi urtean behin gutxi gorabehera, Altza Hautsa Kenduz berri bat edukitzen dugu prest altzatarren esku uzteko.

Bederatzigarrena bidean dago eta abenduko erdialdean aurkeztuko dugu. Aurreko zenbakien ildotik, ale honetan ere historiako gaiak izango dira nagusi, baina ez dira faltako besteetan bezala Altzako elkarteen bizitza jasoko duten orriak ezta altzatarrek idatzitako idazlanak ere. Jakina, Altzako auzo bati eskainitako aspaldiko argazkien bilduma bat ere egongo da.

Opariekin gertatzen bezala, zehazki zer ekarriko duen jakiteko irrika egongo da bat baino gehiago, baina azken momentura arte itxaron behako Hautsa Kenduz berri honentzako bildu ditugun edukiak zeintzuk diren jakiteko.

Estibeaux

2006, Irailak 21

Altzako Estibaus izena, gure inguruetako beste izen asko bezala, Gaskoinian dauka bere jatorria, Landetako departamentuan gaur egun Estibeaux idazkerarekin ezagutzen den herrian, hain zuzen ere. Estibeaux, Estivaus gaskoineraz, Dax-etik Orthez-era doan errepide ondoan dago, albo batean dagoen 95 metroko muino baten gainean. Muino horri La Motte deitzen diote, muino natural bat batzuen iritziz, beste batzuen ustez Akitaniako antzinako maisuek eraikia. Bertatik dagoen ikuspegia oso zabala da eta Chalosseko gainontzeko mendixkak ikus daitezke.   (gehiago…)  »  

“Album altzatarra” argazki-liburua abendurako prest

2006, Irailak 21

Aurten gure hogeigarren urteurrena bete dugu. Gure buruari hasieran jarri genion helburuetako bat fototeka bat osatzea izan zen. Bi hamarkada hauetan, lagun askok eskainitako argazkiei esker, sorta eder bat biltzeko modua izan dugu. Horietako argazki batzuk gure argitalpenen bitartez ezagutzera eman ditugu, baina bada garaia, uste dugu, argazkiez soilik osatutako liburu bat argitara emateko. Eta horretan ari gara.

Abendurako “Album altzatarra” liburuxka prest izan nahi dugu. Bertan, ehun bat argazkien bitartez, argazki zaharrenetik Casares kultur etxea eta AHM sortu bitarteko ehun urteko denboraldiari errepasoa egingo diogu. Hortaz, abendura arte.

AHM cumple 20 años

2005, Abenduak 21

Volver la vista atrás, algo que se empieza a hacer cuando avanza la edad. Pero es que nosotros vamos a cumplir ya veinte años. En 1986 surgió Altzako Historia Mintegia. ¿Qué pretendíamos? No lo sabíamos muy bien. Veíamos la necesidad de crear algo. Nuestra historia, la historia de Altza, se desperdigaba y se diluía entre los archivos. Queríamos recoger lo que se perdía y dejarlo para futuras generaciones.   (gehiago…)  »  

Altza Herriak 10 urte bete ditu Interneten. 2005ean Altzako web guneak 35.000 bisita izan ditu

2005, Abenduak 21

Hasiberria den urte honetan Altzako Historia Mintegian urtemuga batzuk beteko ditugu. Hasteko, aurten 20 urte betetzen ditu Elkarteak. Orain dela 20 urte, 1986ko ekainean hain zuzen, Casares Kultur Etxea inauguratzeko Altzako argazki zaharrekin erakusketa bat prestatu genuen eta honekin hasi ginen egindako bide luzea eta emankorra.   (gehiago…)  »  

MALOBRA - Altzatar Hiztegia

2005, Abenduak 21

Malobra hiztegia www.altza.net web orrian kontsulta dezakezu. Eta, bide batez, bidali zeure hitzetako bat ahm@altza.net helbidera.

PITERA : Altzako zenbait auzotan emigratzaileen artean erabilitako hitza, buruan jasandako kolpeak eta zauriak definitzeko.

* * *

Puedes consultar Malobra en www.altza.net y anímate a compartir tu vocabulario enviándonos una palabra a ahm@altza.net

PITERA : Palabra usada en algunos barrios de Altza entre la población emigrante para definir los golpes y heridas sufridos en la cabeza.

2006. urteko egutegia

2005, Abenduak 21

Aurreko urteetan bezala, urte berriarekin batera egutegia argitaratu dugu. Orain arte egutegia egiteko argazkietan oinarritu izan gara, baina aurtengoa ezberdina egin nahi izan dugu eta, horretarako, Txokolarte kolektibo altzatarrarengana jo dugu berria egiteko. Ezagunak dira Txokolartek grafikagintzan egin dituzten esperientzia artistikoak (paisaia horizontalak, grabatu-dantza…) eta, oraingoan, egutegi hau eskaini digute, espaloiaren ideiatik abiatuz, urtean zehar egingo dugun bidean gure laguna izan dadin. Oraindik ez baduzue egutegia eskuratu, bazkideentzako eta interesa duen ororentzat ale batzuk gorde ditugu Casares kultur etxean, handiak zein txikiak, bertan jaso ahal izateko.   (gehiago…)  »  

Altza, hautsa kenduz - VIII liburuaren aurkezpena

2005, Abenduak 21

Tomasene, 2006-2-10

Digitalizado el fondo de publicaciones de AHM

2005, Abenduak 21

A lo largo del presente año, y con el fin de ofrecer a través de Internet para su consulta o lectura todo el fondo de publicaciones de Altzako Historia Mintegia, nos hemos dedicado a la digitalización de todos los artículos publicados en los 7 números que hasta la actualidad conforman la colección “Altza, hautsa kenduz”.

La totalidad de los artículos publicados en esta colección, 115 en total, algunos de cuyos números se encontraban además agotados hace ya unos cuantos años, pueden ser consultados en formato PDF en la siguiente dirección: www.altza.net/ahm/hautsa_kenduz.htm.

Además de los artículos citados también se pueden consultar en formato digital los 5 volúmenes de la Colección Artiga (www.altza.net/ahm/artiga_bilduma.htm), así como todos los boletines que bajo el epígrafe “Estibaus” hemos ido publicando trimestralmente desde el año 1996 (www.altza.net/ahm/estibaus.htm).

Argitalpenak

2005, Ekainak 1

Xanti Zapirain Altzan jaio zen 1953. urtean, eta hogei urterekin Hendaiara ihes egin zuen. Orduz gero, errefuxiatu politiko gisa bizi izan da eta, GALen garairik gogorrenetan, hamar urte luzez kalera atera gabe eman behar izan zituen. Denbora honetan, idaztea izan zen bizirik zegoela sentitzeko modua. Bizipen horiek jasoak geratu dira liburu honetan, garai eta kolektibo baten lekukotasun gisa. Orain dela lau urte, Hautsa Kenduz VI liburuan, berak idatzitako bertso sorta bat jaso genuen, “Urruti eta era berean, gertu” izenburukoa.

“Pasaia 1805-2005, 200 urteko batasuna”. David Zapirain

Pasaia bere 200. urteurrena ospatzen ari da eta, honen kariaz, udalak Aranzadi Elkarteari bi mende hauen historia egitea enkargatu zion. Gure bazkidea den David Zapirain trintxerpearrak ikerketa historikoa burutu du eta, bertan jasotzen den mugaketaren inguruko sententziaren bat dela medio, zer hitz egin handia eman du, baita argitaratu aurretik ere. Liburuaren aurkezpena, Pasaiko lau barrutietan egingo da, ekainaren 27tik uztailaren 5era bitartean.

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean