Atala: ‘Iritziak’

Egoerari aurre egiteko sare komunitario bat

2020, Maiatzak 1

p1077520

ElkarteakBAI (Asociaciones de Bidebieta, Altza e Intxaurrondo)

Ekialdeko barrutiko hainbat elkartek, nahiz eta egoera berezi honetan murgilduta egon arren, telematikoki biltzen jarraitzen dugu, eta idazki bat (honekin batera bidaltzen dizuegu) prestatu dugu, barrutiko gainerako elkarte eta kolektiboekin partekatu nahi duguna. Aldi berean, animatu zaitezte guztion artean sare komunitario sendo eta indartsu bat sortzera, bizi dugun osasun- eta ekonomia-krisi larriari aurre egiteko.

Zuen elkarteak parte hartu/lagundu nahi badu, idatzi mesedez posta helbide honetara elkarteakbai@altza.net. Eskerrik asko.

Covid19ak gure bizitzak zeharkatu ditu, bat-batean, abisurik gabe; modu azkar eta bortitzean. Egun bizi dugun krisi sanitarioak aurretiaz bizitzen ari ginen beste krisi batzuk azalerazi eta larritu ditu: prekarietatea, eskubideen urraketa, zerbitzu publikoen ahulezia… Zer esanik ez Ekialdeko Barrutia den gure ingurunean: Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon.

Janari-dendak Herreran

2020, Apirilak 29

Herripe Auzo Elkartea

1

Egoera hau zerbait irakasten ari bazaigu, hurbilekoa baloratzea da. Aste zailak bizitzen ari gara. Pazientzia, obedientzia, eta ezer gutxi gehiago. Gertatzen ari dena oso ondo ulertu gabe. Ziurtatuta zegoela uste genuenetik asko nola kolokan jartzen den ikusita. Gure egunerokotasuna berreskuratu arte, orain eutsi besterik ez dugula egin behar oso onartuta daukagu, jasotzen ditugun jarraibideak barneratu eta albisteak eztabaida handirik gabe onartzen ditugun bitartean. Gure mugimenduak, beraz, oso mugatuak ditugu. Ibilbideak farmazia, medikua eta biziraupeneko produktuen erosketa dira.

  (gehiago…)  »  

Adinekoen egoitzak

2020, Apirilak 18

Osteguna Auzo Elkartea

Ezohiko egoera bati aurre egiten ari gara, ez bakarrik birusagatik, baita hartu diren erabakiengatik ere, mundu guztiak obedientzia itsuz men egin baitiogu.

Derrigorrezko erretiroak kontuan hartzen ez genituen baina hor zeuden egoera gogorren aurrean jartzen gaituzte. Lotsagarrienetako bat da egiaztatzea nola portatzen garen gizarte gisa, talde gisa, adineko pertsonekin, pertsona ahulekin eta mendekoekin, egoitza batean sartu behar ditugunean.   (gehiago…)  »  

80 urteko anexioa: Antonio Silva

2020, Apirilak 6

antonio-silvaGaurko sarrera, apirilaren 6koa, anexioaren 80. urteurrena, bera protagonizatu zuten figuretako bati eskainiko diogu, Antonio Silva de Herrera alkateari, itzaletik sortu eta itzalera itzuli zen pertsonaiari, “udalerrien handitzeari” bere zerbitzu pertsonala eman ondoren. Ondoko lerroak alderdi biografiko eta ideologikoetara bideratuko ditugu, udal-kudeaketari eta anexioari buruzkoak aurrerago utzita.

1932. eta 1936. urteetako Altzako udal-erroldek Silvaren lehen datu biografikoak ematen dizkigute. Sevillako Villanueva herrian jaio zen 1896ko apirilaren 1ean, eta 1929an etorri zen Altzara bizitzera, bere emazte Elvira Rodriguez Gonzalezekin batera, 1880. urtean Ausejon (Errioxa) jaioa. Bikotea emaztearen anaiarekin bizi zen, Alberto, 1874an Elviraren herri berean jaioa, ezkongabea. Albertok 1928an Villa Sevilla eraiki zuen, Julimaseneko bidean, Silvaren bizilekua Altzan bizi izan zen bitartean.   (gehiago…)  »  

80 urteko anexioa: erantzukizun saihestezina

2020, Martxoak 20

01-corporacion-1931

Aizkora bat izan bazen duela laurogei urte Donostiako udalak Altzaren anexioa sinbolizatzeko aukeratu zuen objektua, hondeamakina baten irudiak, era berean, oso ondo adieraz lezake Altzaren patua zer izan den anexioko laurogei urte ondoren, alderdi bakarreko berrogei urteren eta alderdi anitzeko beste hainbaten ondoren.   (gehiago…)  »  

80 urteko anexioa: aizkorakada

2020, Martxoak 5

28-irudia1940ko martxoaren 9ko Ministroen Kontseiluan “Se aprueban los expedientes de anexión de Alza a San Sebastián“, Altza Herriaren independentziari amaiera emanez. Erabaki hori Altzako egungo errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da. Aurreko anexio saiakera guztietan bezala, ekimena Donostiako Udaletik abiatu zen, baina oraingo honetan bere helburua azkar eta modu eraginkorrean lortu ahal izan zuen Gerra Zibilean Errepublikaren porrotaren ondoren sortutako erregimen frankista bertikal eta autoritario berriaren babesari esker. Donostiako Udalaren aspaldiko asmoa, altzatarren udal-mugartea berenganatu eta nahi bezala erabiltzeko asmo zaharra, bete egin zen azkenean.   (gehiago…)  »  

Mercader du izena

2020, Otsailak 14

Donostiako Udalak Altzaren ondare historiko eta kulturalekin zerikusia duen guztiaren degradazio sistematikoarekin jarraitzen du. Orain Mercader izenari tokatzen zaio, kirol azpiegitura eraikiko duten lekuaren izena, haiek Merkear bezala “normalizatu” nahi dutena. Merkear, Mercaderren ahozko forma laburtua da, oinetxeren izen eta familia abizen altzatarra, Erdi Aroaren amaieratik gaur egun arte dokumentatua eta, honezkero, hemen, Estibausen aipatu duguna.

Baina haiek ezjakinarena egin nahi dute, eta ahal duten guztia egiten dute altzatarrak ezjakinak izan daitezen. Izen historiko hori lurperatu nahi dute, baserriaren lurrak AP-8ko hondakinen zabortegiaren azpian lurperatuta geratu diren bezalaxe. Udal horren ohiko praktika da. Bi adibide baino ez. Arriaga oinetxearen lurren gainean, Harria parkea eraiki zuen; Aduriz oinetxearen lurren gainean, Auditz-Akularren garapen urbanistikoa du proiektatuta. Mercader, Arriaga, Aduriz… ordez Merkear, Harria, Auditz… normalizatuz, Altzaren nortasun historikoari beste lur-palada bat ematen diote.

Hiru urtez Altzan kiroldegirik gabe

2019, Azaroak 26

Kiroldegia

MªJesús Botana Costoya

2016 urteko bukaeran hasi zen Altzako kiroldegiaren eraispena. Urte bete beranduago, Donostiako Udalak esan digu altzatarroi ezin izango dutela bukatu 2020 edo 2021 arte.

On Kixotek esango lukeen bezala:

“Zinez eta minez diotsut, Santxo, politikariek euren hitza betetzen dutela”.

“Lasai, nagusi, lan zaila da-eta: amiantoz kutsatutako lurrak estali, kiroldegi berria eraiki, kanpoko igerilekua egin, eta behar adina aparkaleku eskaini ingurunean bizi direnentzat”. Emaiezu denbora!

“Zure ezjakintasuna hain da haundia Santxo, ezen ez baituzu ezertxo ere ulertzen. Hiri-erdigunerantz begiratzen dute beti politikariek, ikusgarritasuna duen lekurantz; beste guztia hiri-bazterrak dira, ez besterik, nahiz eta zabalak eta jendetsuak izan. Ez baitabil turistarik auzoetan”.   (gehiago…)  »  

Hauteskundeak Barrutiko Batzarrera

2019, Urriak 22

batzarra20180629Larunbat honetan, urriaren 26an, Ekialdeko barrutian erregistratutako elkarteek Barrutiko Batzarrerako gure ordezkariak aukeratuko ditugu. Oraingoan AHMk ez du bere hautagaitza aurkeztu. Gure mugek eta lehentasunek, pertsonalak zein elkartearenak, hori eragozten digute, baina gure erabakiak ez du esan nahi barrutia partaidetza-organo gisa garatzeko dugun konpromisoa alde batera utziko dugunik. Orain arte bezala jarraituko dugu kulturaren esparrutik gure auzoetako bizi-kalitatea hobetuko duten eta gure ondare historiko eta kulturala zainduko duten proposamenak lantzen.   (gehiago…)  »  

Ekialde Barrutia: Itxuratik haratago, zer?

2019, Urriak 7

HERRIPE - INTXAURDI - IZBE - OSTEGUNA / AHM - EMANHAR - PLAZANDREOK
(Barrutiko Batzarraren elkarteak)

2015eko apirilak 13an, Donostiako Udalak hirian osatu nahi zituen lau barrutiak arautzen zituen araudi organikoa argitaratu zuen, barne Ekialde Barrutia[1]. Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako zenbait elkarteek ia bi hamarkada bilera eta aldarrikapenetan pasa eta gero. 2018ko ekainean hauteskunde prozesua bete eta gero Ekialde Barrutiko junta martxan jartzen da. Argitaratutako araudiak dionez batzorde hauek kontsultarako besterik ez dira ,  ez dituzte elkarteek eskatzen zituzten eskumenak eta ez dira erabakigarriak Barrutiarentzat erabakitzen den aurrekontuari buruz, horrela hasieratik ez ziren betetzen elkarteen eskakizunak.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean