Ongietorriak udaberria eta enarak
Pili Lázaro
Urtero bezala enarak heldu dira. Zoragarria da ikustea nola aurkitzen duten bere betiko habiak Altzara itzultzen direnean.
Zenbat urte bizi dira? Nola aurkitzen dute Altzarako bidea? Non pasa dute neguan?
Gure etxe-teilapean habiak egin izan dituzte. Wikipedian esaten dute bere habiak baserrietan egiten dituztela, baina gure kasuan bost pisuko etxe batean bizi gara eta bueltaka eta txioka ibiltzen dira gure leihoen aurrean.
Haiek etortzen direnean badakigu udaberria benetan heldu dela. (gehiago…) »