Altzako maiak
Iñigo Landa
Maiatza amaitzear dagoela gogora ekarriko dugu hilabete honekin erlazionaturik dagoen antzinako ospakizun bat: maia-festa. (gehiago…) »
Iñigo Landa
Maiatza amaitzear dagoela gogora ekarriko dugu hilabete honekin erlazionaturik dagoen antzinako ospakizun bat: maia-festa. (gehiago…) »
Pili Lázaro
Urtero bezala enarak heldu dira. Zoragarria da ikustea nola aurkitzen duten bere betiko habiak Altzara itzultzen direnean.
Zenbat urte bizi dira? Nola aurkitzen dute Altzarako bidea? Non pasa dute neguan?
Gure etxe-teilapean habiak egin izan dituzte. Wikipedian esaten dute bere habiak baserrietan egiten dituztela, baina gure kasuan bost pisuko etxe batean bizi gara eta bueltaka eta txioka ibiltzen dira gure leihoen aurrean.
Haiek etortzen direnean badakigu udaberria benetan heldu dela. (gehiago…) »
Ángel Calvo
Aurtengo denboraldian gure Herriko hainbat txoko ezagutuko ditugu eta inguruetako herrietako museoak eta inguru naturalak ere bisitatuko ditugu.
Denera bederatzi ibilaldi izango dira. Aurreneko biak honez gero egin ditugu eta hirugarrena datorren ostegunean izango da, hilak 24, Ubako ermitara. Hona hemen 2012 urteko egitaraua.
Antxo eta emakumeak dira aurreko hilabeteetan gure arreta merezi izan duten bi liburuen gai nagusiak.
Lehenengoa Antxoren sorrerari buruzkoa da, “Antxo, lasalatarren asmo - Antxo, proyecto de los Lasala“, Txema Ruiz Echeverríak idatzia eta Antxotarrok Historia Mintegiak argitaratua. Liburuan bi zati bereizten dira. Aurrena Fermin Lasala aitari eta izen bereko semeari eskainia dago eta Antxoren sorrera eta bilakaera aztertzen ditu. Aitak 1847. urtean inauguratu zen errepide nagusia eraiki eta Molinaoko padurak lehortzeko eta nekazal lurrak bihurtzeko kontzesioa lortu zuen. Semea, Mandaseko dukea, areago joan zen eta Antxoren hiri eta industria garapenak bultzatu zituen. Bigarren zatian, Txema Ruizek Antxoko kaleak ditu hizpide, haien aspaldiko izenak eta bizitza gogoratuz. Liburuaren ezkerreko orrialde bakoitzeko irudi bana jarri dute irakurketaren lagungarri. Elkarteak bere kontu ordaindu du liburua eta salgai jarri du liburu denda hauetan: Trintxerpeko Lema, eta Antxoko Urdin, Maritxalar, Beni, Ros, Pasajes eta Rubén.
“Mujer pasaitarra en el pasado siglo XX. Recreación de vivencias e imaginarios” da ekarri dugun bigarren liburuaren izenburua eta Rosa Garcia-Orellan antropologoa da azterlan interesgarri honen egilea. Pasaiako portuaren jarduerari loturiko emakumeen testigantzetan oinarriturik, joan den mendeko hogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarkaden arteko historian murgiltzen da. Argazki sorta handi baten laguntzaz, jendearen, gizartearen eta ekonomiaren bilakaera erakusten du emakumeen bizipenen ikuspegitik.
Liburua doan jaitsi daiteke Interneteko helbide honetatik: https://www.bubok.es/libros/211538/Mujer-Pasaitarra-Siglo-XX
Joan den urteko ekainean Txirritaren heriotzaren 75. urteurrena gogoratu genuen. Jose Ignazio Ansorenak Txirrita ekarri zuen kontzertura haren hiru bertso egitarauan txertatuz. Bertsoak ”Txirritaren agurra” izenburupean bilduak daude eta bizitzaren azken hilabeteetan kantatutakoen artean aukeratuak dira. Lehenengoa Kursaalen ospatutako Bertsolarien Txapelketatik hartua da eta beste biak Errenterian hil aurreko hilabetean egin zioten omenaldian botatakoak.
Elkartearen azken batzarrean estatutuak egungo legedira egokitu behar eta, bidenabar, helburuak ere berridatzi genituen, oinarrian ezer gutxi aldatuz. Azken finean, modu batean edo bestean adierazita, ezagutza eta hedapena dira hogeita bost urteetan zehar elkartearen jarduera gidatu duten helburu nagusiak, eta bai bata eta bai bestea bultzatzeko beharrezkoa izan da elkarlana eta harremanak saregile moduan ehuntzea. Hona hemen sare horren hainbat datu, neurri batean AHM zertan den erakusten digutena. (gehiago…) »
Joan den ostiralean AHMren urteko Batzar Orokorra egin genuen. Bilera horretan, formalitateak betetzeaz gain, amaiera bikaina eman genion 2011. urteari, gure elkartearen 25. urteurrena ospatu dugun ezin ahaztuzko urte horri. Oso pozik gaude urtean zehar burututako jarduera asko eta askotarikoarekin. Egitasmoa gauzatu ahal izan da lagun askok parte hartu duelako gustuz eta kemenez jardueren antolaketan eta prestaketan, eta hori ederra izan da. Hogeita bost urte ondoren jarraitzen dugu Altzari buruz gero eta gehiago ezagutzen, jende gehiagorengana heltzen, eta egiteko dugun lanarekin gogoberotuak.
Teresa
La Semana de la Mujer, entorno al 8 de marzo, Día Internacional de la Mujer, la venimos celebrando en Alza desde hace 27 años y está organizada por las tres asociaciones de mujeres del barrio, que somos: Uztai-Belar, Elkartea-Berri y Ostadar, junto a la Casa de Cultura Casares.
Es una semana que pretende dar una imagen lúdica, pero también de contenidos relacionados con la mujer, que tiene una buena acogida y asistencia por parte de la gente (sobre todo mujeres) del barrio de Alza.
Antonio Dávila
Que suerte tienen algunos
cómo les trata la vida,
como si fueran tribunos
de la Roma revivida.
En colegios elitistas
estudiaron desde niños,
se hicieron economistas
con masteres en lampiño. (gehiago…) »
Iñigo
Moebius joan da, Arzak geratu da. Arzak zelataria jaio zenean Arzak sukaldariak bere lehen Michelin izarra eskuratu zuen. Arzak, Arzach, Harzak, Harzack edo Harzach, izen aldakorra izan du Moebiusen pertsonaiak, haren ametsetatik sortua, fikzioaren munduan hegalari. Elkarrizketa batean zioenez, “Arte aplikatuetan”,- “les Arsap“-, inspiratu zen izena jartzeko orduan. Gero, halabeharrez etorri dira kointzidentziak.
Altzako Historia Mintegia