Artxiboak 2025, Urtarrilak 27

“Felix Iranzo” argazki-funtsa handitzen ari da

2025, Urtarrilak 27

l23503

(1962)

Antxon Alfaro

Felix Iranzo argazkilari altzatarrak Altzako jendea, giroa eta eraikinak islatu zituen bere kameraren bidez 50eko hamarkadaren erdialdetik 70eko hamarkadara arte. Argazki horietako asko Altzako Tokiko Bilduman zeuden jada, partikularren dohaintzari esker. Baina iaz, bere seme Manolo Iranzok oraindik familiak gordetzen zituen 6×6 formatuko negatibo fotografiko ugari eman zizkigun. Felixek bere argazki-lanak antolatzeko zuen sistemak aukera ematen digu baieztatzeko, zati handi bat berreskuratu den arren, bere argazki-ekoizpenaren erdia baino gehiago galdu egin dela.   (gehiago…)  »  

Ondare historikoa eta Plan Orokor berria: Gabeziak eta irtenbideak

2025, Urtarrilak 17

ikuspegiaOrain arteko Plan Orokorrek, eta honi lotutako dokumentuek, bat bestearen segidan Altzaren ondare historikoaren etenik gabeko degradazioa eta desagerpena ekarri dute. Ondare historikoa herrien eta auzoen identitatearen ezinbesteko osagaiak dira, Planak egin dituztenek badakite hori, “Kultura-ondarea, hiri honi nortasuna emanten dion elementua da” eta “gizarte-lotura zein gizarte-kohesioko loturak sendotzeko gaitasuna du” diote, baina Altzari buruz planeatzen dutenean haren historiaz edo nortasunaz hitz egiten duen edozein elementu zokoratu eta eraikitzeko lursailak baino ez dituzte ikusten. Ez da balio-judizioa, egitate bat egiaztatzea baizik.

Gabeziak

Ikus dezagun Plan Orokorraren aurrerapenak jasotzen duena:

  (gehiago…)  »  

Gabonak, Urte Amaiera eta 2025eko etapa berriaren hasiera

2025, Urtarrilak 9

anti-errege-sound3

Herripe auzo elkartea

2024ko amaierako eta 2025eko hasierako aldi horrek agerian utzi digu zerbait indartzen ari dela Herreran, eta hainbeste behar dugun auzo-kontzientzia hori baino ez da - ezta gutxiago ere -. Giro bizia eta builosoa izan da, jaien ohikoa, baina, datak direla-eta, asko esan nahi dute. Eguneroko zailtasunak hor egon arren, jaietan ere alde batera utzi behar ez direnak, adin guztietako jendea ikusi dugu, alaia, batua, errekonozitua.   (gehiago…)  »  

Gatazka, gobernantza eta paisaia Pasaiako badian

2025, Urtarrilak 7

ricobarcosOrain dela zortzi urte, Enrique De Rosak, garai hartan doktoregoko ikaslea zenak, Pasaiako badiako mapak biltzen zituelarik, Interneten aurkitu zuen Altzako Tokiko Bilduman bildutako funtsa, eta gurekin harremanetan jarri zen. Hortik aurrera, haren ikerketan lan egiten zuen bitartean, bi urte baino gehiago iraun zuen trukea hasi zen, mapak eginez, bizi-istorioak bilatuz, inkesta irekiak eginez. Inkesta horiek baliagarriak izan zitzaizkion diagnostikoa aztertzeko eta, ondoren, Badiaren hiri-berroneratzearekin lotutako gertakariei irtenbidea emateko. Enrique AHMko liburutegia eta Bilduma Lokaleko funtsak kontsultatzen aritu zen, bereziki XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako hemeroteka. Azkenik, doktore-tesia defendatu zuen 2022an, izenburu honekin: “Conflicto, Gobernanza y Paisaje en la Bahía de Pasaia (Gipuzkoa). Dinámicas territoriales de evolución y cambio de usos”.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»

etiketak


Sarean