Gaur 40 urte ireki ziren Altzako anbulatorio berriko instalazioak
Antxon Alfaro
1966 urtean, Altzako ekialdean biztanle-kopurua handitzen ari zenez, behin-behineko anbulatorioa ireki zen Erroteta auzoko etxabe batean.
Hasieratik lokal horrek ez zituen osasun-zentro izateko baldintza onenak betetzen. Urteak igaro ahala, hondatu egin zen. 1981ean, SIADECOk txosten bat egin zuen Donostiako Udalarentzat Altzako udal-barruti zaharraren osasun beharrei buruz, eta honako hau adierazten zuen: “el estado actual de las instalaciones es de deterioro y miseria. (… ) Tras 14 años de uso, su aspecto es lamentable y hacen dudar a cualquiera sobre sus condiciones higiénicas.” [1] (gehiago…) »