Artxiboak 2024, Abenduak 29

Eusebia Arruti Peñagaricano

2024, Abenduak 29

1960-1965-l19526

Sukaldari Buenavistan (1963)

María eta Karlos Solana Arruti

Eusebia Arruti Peñagaricano (”Señora Eusebia” deitzen zioten garai hartan) Donostian jaio zen 1923ko martxoaren 5ean. Juana tolosarraren eta Antonio arrasatearren alaba zen. Lehendabizikoa Miss Tolosa izendatu zuten 1800. urte amaiera aldera; Antonio, berriz, gizon zintzoa eta langile nekaezina zen. 12 seme-alaba izan zituzten, eta Eusebia 10.a zen.

Vic-en (Bartzelona) igaro zituen Gerra Zibilaren azken bi urteak, eta hara joan zen ama, alabekin batera, semeekin elkartu nahian.

Donostiako Loiola auzoan kokatu zen familia gerra hartatik bueltan, gerran galdutako seme-alaba horietako batzuk bakarrik aurkitu ondoren.   (gehiago…)  »  

Jarduerak Herrreran Gabon jaietan

2024, Abenduak 24

gaiztarro

Herripe auzo elkartea

Herrerako herri mugimenduek Gabonetako jaietan gure auzoari jai-kutsua emateko konpromisoa hartu dute, Altzan bizi ditugun joera ezberdinak barne hartzen dituen jai-kutsua. Jaiotza tradizionaletik hasi (Gaiarro-Bidebieta1), beste urte batez auzokoek eta merkatariek eraikia, eta urtarrilaren 5ean El Nido tabernan emango den kontzertura arte.   (gehiago…)  »  

Olentzero eta Mari Domingi Tomasenen

2024, Abenduak 23

olentzero-mari-domingi-2024-12-23-d

Bizarrain euskara elkartea

Altzako haurrek Olentzero eta Mari Domingi gertu izan dituzte aurten ere. Abenduaren 23an, astelehenean Tomasenera  etorri eta etxeko txikienek haiekin egoteko eta gutunak emateko aukera izan dute. Olentzero eta Mari Domingi arratsaldeko 17:30ean etorri ziren eta gure artean izan ziren 19:00ak arte.
Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileak eta trikitilari eta pandero jole gazteen laguntzaz emozio eta urduritasunez betetako arratsaldea pasa zoragarria izan genuen goraino betetako Tomaseneko artetoan.   (gehiago…)  »  

Altzako Santomasak

2024, Abenduak 17

santomasak-larratxon

Osteguna Auzo Elkartea

Joan den larunbatean, 2024ko abenduaren 13an, Altzak San Tomas jaia ospatu du Larratxon. Hitzordu hau urtetik urtera sendotzen doan topaketa bihurtu da eta 80ko hamarkadan hasi zen Txalakaren eskutik. Ondoren, herri-ekimen baten esku geratu zen, Osteguna auzo-elkartearen babesarekin, eta bere garaian Altzan jai hori astebete aurreratzeko erabakia hartu zuen, ez baitzuen inolako zentzurik Donostiako jaiarekin lehiatzeak, guztiontzat duen errotze ukaezina dela eta. Neurri horri esker, auzotarrek historiari eusteko konpromisoa sendotu zuten, gaur egunera arte, Altzania eta Bizarrainen eskutik, eta Altzako biztanle guztiak puntu bakar batean, Larratxon, bilduko dituen topaketa bat diseinatzea lortu zuten.   (gehiago…)  »  

Donostiako Plan Orokorrarren Aurrerakin honi, ez!

2024, Abenduak 11

konzentrazioa-abenduak-15

Ekialdeko Barrutiko elkarteak

Hurrengo 15 urteetarako gure etorkizuna jokoan dago. Ekialdeko Barrutiko elkarteek, bakoitzak jarduten duen arlo eta eremutik, dauden gabeziak eta irtenbideak aztertu ditu (txostenak deskargatzeko hemen) eta, denen artean, Donostiako Plan Orokorraren aurrerakinari behean irakur dezakezuen iradokizuna egin dio, Ekialdeko Barrutirako desorekatua eta jasanezina delako.

Iradokizunak hogei elkarteen sinadura darama, eta auzokideei sinadura biltzeko deialdia egiten dizuegu. Sinatzeko klik egin hemen.

Horrekin batera, igande honetarako, abenduak 15, 12:30ean, Harria parkean konzentrazio bat egingo da Plan Orokorraren Aurrerakin horri ez! esateko.   (gehiago…)  »  

Altza 2025 egutegiaren eta altza.info webgune berrituaren aurkezpena

2024, Abenduak 6

gonbidapena2025

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu datorren abenduaren 20an, ostirala, 19: 00etan, Tomasenen, Altza 2025 egutegiaren eta Altzako Tokiko Bildumaren web orri berrituaren (www.altza.info) aurkezpenera parte hartzera. Horrekin batera, arratsaldean zehar, 6etatik 8etara, Bilduman berriki sartutako dokumentuekin prestatu dugun erakusketa txiki bat ikusi ahal izango duzue, “Aldaketen garaiak (70eko eta 80ko hamarkadak)” izenburupean.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean