Artxiboak 2025, Otsailak 25

Gaur 40 urte ireki ziren Altzako anbulatorio berriko instalazioak

2025, Otsailak 25

anbulategia02

Antxon Alfaro

1966 urtean, Altzako ekialdean biztanle-kopurua handitzen ari zenez, behin-behineko anbulatorioa ireki zen Erroteta auzoko etxabe batean.

Hasieratik lokal horrek ez zituen osasun-zentro izateko baldintza onenak betetzen. Urteak igaro ahala, hondatu egin zen. 1981ean, SIADECOk txosten bat egin zuen Donostiako Udalarentzat Altzako udal-barruti zaharraren osasun beharrei buruz, eta honako hau adierazten zuen: “el estado actual de las instalaciones es de deterioro y miseria. (… ) Tras 14 años de uso, su aspecto es lamentable y hacen dudar a cualquiera sobre sus condiciones higiénicas.” [1]   (gehiago…)  »  

XXXIX. Mus Txapelketa

2025, Otsailak 15

mus-euskal-giroa

Euskal Giroa Elkartea

Euskal Giroak mus usaina du aurten ere eta oraingoan 39. edizioa du. Otsailaren 24an, astelehena, hasiko da Euskal Giroko lokaletan, arratsaldeko 8etan, eta inauguraziotik aurrera beti izan den bezala, deialdi irekia egiten dugu inguruko guztiarentzat. Zortzi Errege eta irabazitako hiru txikoren bi partida jokatuko dira, bakoitza egun berean kanporaketak markatuko dituena. Orain arte ikusi dugunarekin, ziur gaude sari interesgarriak eskuratzeko arituko diren zaleen erantzuna oso ona izango dugula.   (gehiago…)  »  

Santa Ageda abesbatzak eta Kaldereroak Herreran

2025, Otsailak 11

kaldereroak-9

Herripe Auzo Elkartea

Aspalditik ari ginen ikusten, halako tristura batez, nola gainbehera zetozen jarduera horiek, behin eta berriz saiatzen zen sektore konprometitu baten ahaleginak gorabehera. Baina irribarre egin dezakegu. Ekinaren ekinez, belaunaldi berrien indarraren zain aurrera jarraitzeari esker, gertatu egin da. Bulkada, borondatea eta komunikatzeko ahalmena dute. Jarduera baten antolaketaren atzean lanordu eta dedikazio asko daude eta jendeak eskertu egiten du.   (gehiago…)  »  

“Altza 1931-1937: ilusio galduen kronika”

2025, Otsailak 7

azala

Ekialde Barrutiko Memoria eta Historia Lantaldea

Datorren otsailaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etan, Nao Etxea Jubilatu eta Pentsionisten Elkartearen egoitzan, Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egingo dugu. Dokumental labur bat da, Ekialdeko Barrutiko Historia eta Memoria lantaldearen ekimenez egina, 2021eko irailaren 11n, Altzako udaletxe zaharrean, eta Bigarren Errepublika ekarri zuten udal hauteskundeetatik aurrera eratutako udalbatzari eskaini zitzaion aitortzaren egitarauaren barruan dago. Dokumentala euskaraz egina dago eta gaztelaniazko azpitituluak dauzka.

Dokumental laburra egiteaz gain, Gerra Zibileko biktima altzatarrei buruzko txostena egiteko enkargua eman zitzaion Aranzadi Zientzia Elkarteari, eta altzatarren udaletxeko osoko bilkuren aretoko altzariak zaharberritzearekin amaitu zen.   (gehiago…)  »  

Notas, conclusiones, debates y comentarios

2025, Otsailak 6

enrique-de-rosa

Osteguna Auzo Elkartea

El pasado 23 de enero, en Tomasene, el doctor en Geografía Enrique de Rosa presentó, ante un público compuesto por treinta personas, la investigación llevada a cabo para su tesis doctoral que lleva por título “Conflicto, gobernanza y paisaje en la Bahía de Pasaia”. Altzako Historia Mintegia ha preparado este encuentro a propuesta de Enrique de Rosa, que cuando preparó su tesis contactó con AHM y pasados 8 años de trabajo, nos ha querido presentar el resultado de sus investigaciones.

A continuación, vamos a recoger unas breves notas de lo expuesto en la charla y las conclusiones a las que ha llegado el ponente. Después recogeremos los temas que se propusieron y debatieron desde el público; y, al final, haremos unos comentarios.   (gehiago…)  »  

Otsaila Herreran

2025, Otsailak 2

img-20250131-wa0009

Herripe Auzo Elkartea

Garai batean pentsatzen genuen otsaila hilabete lasaia zela, baina hori lehen, behintzat Herreran.

Urtarrilaren 31n, ostiralean, Kantujirarako talde handia bildu ondoren eta Kandelaria ospatu eta gero, -kandelak bedeinkatzeko ohitura kristaua, garai bateko jai eguna-, hilaren 3ari ekingo diogu, San Blas, izen bereko opilarekin. Ohiturari jarraitzeko eta eraginkorra izateko opila bedeinkatua izan behar du, beste edozein jaki edo gozagarrirekin batera, gure eztarriak edozein gaitzetatik babesteko.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt   mar »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»

etiketak


Sarean