Lekukoak: Centauro eta Gazte-Leku

2022, Abenduak 29

Centauro errugbi taldearen jokalariak (1968)

Centauro errugbi taldearen jokalariak (1968)

Antxon Alfaro

Lekukoak” proiektuaren helburuetako bat joan den XX. mendean zehar altzatarren komunitatean gertatu ziren prozesu sozialak berreskuratzea, gordetzea eta zabaltzea da. 2021 urtean, Los Boscos auzunearen jatorrian, sorreran, eraikuntzan eta garapenean jarri genuen arreta. Pasa den 2022an, 60 eta 70eko hamarkadetako gazte mugimenduaren historia landu dugu, Santa Barbara eta Roteta auzoen inguruan.

l21449

Gazte-Leku elkarteko txangoa (1970)

Prozesu hura bizi izan zutenei egindako 40 elkarrizketa baino gehiagoren bidez landu da historia txiki hau. Santa Barbarako jesuiten etxebizitzan (gaur egun La Palmera taberna) izandako lehen topaketetatik hasita, Erroteta auzoan Centauro klubarekin jarraituz, Santa Barbarako Gazte-Leku elkartearekin amaitzeko. Era berean, urte horietan garatu zituzten jarduera ugariak (eskubaloia, mendizaletasuna, euskal dantzak, atletismoa, futbola, errugbia,…) dokumentatu dira. Lan horren emaitza 2023an zehar argitaratuko da Estibaus aldizkari digitalean.

l20843

Gazte-Leku euskal dantza taldea (1972)

Aipatutako jarduerekin lotutako hainbat argazki eta dokumentu bildu dira, baita auzo horietan urte haietan izandako bizimoduarekin lotutakoak ere. Argazki multzoaren zati handi bat Felix Iranzok eta Roberto Mendigurenek egindakoa da. Azken hau, garai hartan Arriberriko San Pablo parrokiako apaiza zen. Material hori guztia digitalizatuta eta katalogatuta dago, eta Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daiteke.

l17874

Gazte-Leku emakumezkoen eskubaloi taldea (1975)

Bestalde, ahal izan dugun neurrian, bideo-grabazioekin jarraitu dugu. Joan den udan, Santiago Leoz 96 urteko altzatarra elkarrizketatu genuen. Urtean zehar, Tina Ariasi eta Santiago Leozi egindako elkarrizketak editatu eta kodetu ditugu, ondoren web orrian jarriz.[/lang_eu

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean