Luis Mari Flórez Arabaolaza
San Telmo museoaren argazki funtsean arakatuz harribitxi interesgarri batzuekin topatu gara. Argazkien egileak ezezagunak dira eta denak baserrien argazkiak dira: Ernabido, Moneda, Casares, Arantzuriene eta Intxaurrondo-aundi, lehenengo biak 1935. urtean eginak eta beste hirurenak 1953an.

Ernabido / Arnaobidao
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Centauro errugbi taldearen jokalariak (1968)
Antxon Alfaro
“Lekukoak” proiektuaren helburuetako bat joan den XX. mendean zehar altzatarren komunitatean gertatu ziren prozesu sozialak berreskuratzea, gordetzea eta zabaltzea da. 2021 urtean, Los Boscos auzunearen jatorrian, sorreran, eraikuntzan eta garapenean jarri genuen arreta. Pasa den 2022an, 60 eta 70eko hamarkadetako gazte mugimenduaren historia landu dugu, Santa Barbara eta Roteta auzoen inguruan. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Deia, 1988-12-16
“Jon Landau”
“La banda gasteiztarra «Hertzainak» se presenta hoy por la noche en el frontón de Altza, dentro de la semana cultural juvenil organizada por el patronato municipal de bibliotecas y casas de cultura.
La juventud del citado barrio ya ha disfrutado durante los pasados días de la oferta musical que con video-clips, teatro y cine, en la casa de cultura Casares proyectaban. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Bideoa
A25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Ekialde Barrutiko Jabekuntza Eskolaren baitan, Berdintasun Taldeak indarkeria matxistak salatzeko ekitaldi artistiko bat antolatu zuen joan den azaroaren 18an, Harria parkean, bigarren urtez jarraian.
Aurten Intxaurrondo Berri Elkarteak “Hitz egin dezagun indarkeriaz” hitzaldia antolatu zuen, hilaren 24an, Intxaurrondoko Kultur Etxean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

(Arg.: Txema Loinaz)
Prest ditugu honez gero datorren urteko egutegiak, paretakoa eta poltsikokoa. Honekin 25 izango dira orain arte etenik gabe argitaratutakoak. Oraingo honetan, urte berrian zehar lagun izango ditugun argazkiak Sarrueta-Martutenekoak izango dira, eta, horregatik, aurkezpena Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean (Elenategi kalea, 2) egingo da, abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 6: 30ean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Fiestas de Roteta (1969)
Miguel Angel Olivas Ródenas
1964. urtearen hasieran, Juan Mª Elorza, Francisco Hernández, Juan Mª Bautista Eizagirre eta Alfredo Montoya Martínez “Txolo” Erroteta auzoan elkarte gastronomiko bat martxan jartzen saiatzeko bildu ziren. Erregistrora joatean, proposatzen zuten eskemarekin elkarte gastronomiko bat eratzea ezinezkoa zela esan zieten. Orduan, “Luis Otaño” Errenteriako txirrindulariaren izena zuen lagunarte bat antolatzea pentsatzen zuten, oso txirrindularitza zaleak baitziren. Baina izen bereko beste lagunarte bat zegoenez, ezin izan zuten inskribatu. Zezenak ere oso gustuko zituzten. Horregatik, Juan Mª Elorzak “Serranito” izena proposatu zien, alternatiba hartu berri zuen nobilero batena. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa, Patxi Lazcano
Herrerako Arrobitxulo parkea dagoen tokian harrobi bat egon zen bere garaian, ikusgarri dauden harriek eta izenak berak gogoratzen duten bezala. Harrobiaren jatorria ezagutzeko, XIX. mendeko erdialdera jo behar dugu. Ordura arte, txoko horretan Garro baserri ondotik Txingurrira jaisten zen erreka bat zegoen, eta, Norteko trenbidea eraikitzeko proiektua egin zutenean, erreka horren ibarra aukeratu zuten, hain justu, Mirakruz eta Garroren arteko gaina alde batetik bestera gurutzatzeko. Trenbidea eraikitzeko desjabetzak eta obrak 1859 eta 1869 urte bitartean egin zituzten.
Arrobitxulo 1970. urte aldera (Arg.: Paisajes Españoles)
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Aurtengo Euskaraldia dela-eta “Altza euskaraz” erakusketa egongo da ikusgai Tomasene liburutegiko sarrera nagusian. “Hitzez ekiteko garaia” leloarekin bat eginik, erakusketak aurreko hamarkadetan Altzan euskararen erabilera bultzatzeko egindako ekimen batzuen irudiak berreskuratu nahi izan ditu. Collage baten moduan antolatuta, argazkiak, kartelak eta prentsako kronikak dira erakusten diren dokumentuak, Bizarrain Euskara Elkarteko, Casares-Tomasene kultur etxeko eta Altzako Tokiko Bildumako artxiboetatik hartuak. Erakusketa azaroaren 14tik abenduaren 31 arte egongo da ikusgai.

Iruzkinik ez »
Aurten zortzi ibilaldi egin ditugu Plus 55 programaren barruan, denak oso giro onarekin eta parte hartzearekin. Honako hauek dira:
Apirilaren 28an, Andoaindik Tolosarako tartea egin genuen, Gipuzkoako barnealdetik doan Donejakue Bideari dagokiona. Ibilaldiaren argazkiak hemen:

(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Suberri, Jon eta Maite
Aro berri bati eman zaio hasiera uda honetan Ganbara Bildumaren ibilbidean, objektuak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskualdatuta.
1998az geroztik, AHMk 350 objektu zahar inguru bildu ditu Ganbaran, etxean erabiltzekoak eta industria-jatorrikoak; horietatik 245 katalogatuta zeuden eta Altzaneten ikus daitezke. Gehienak partikularren ekarpen desinteresatuak izan dira eta Larratxoko kultur etxean gordeta egon dira.
Ganbara lehen urratsak ematen hasi zen Javier Cantera gure taldekidearen eskutik. Proiektuaren inguruan eta bere gidaritzapean, Jon Serrano, Joaquín Garrido, Miguel Ángel Padrones, Ángel Almeida eta Kepa Amondarainek osatutako taldea elkartu zen, eta, beste lan batzuez gain, bost erakusketa antolatu zituzten 2004 eta 2012 artean. Hemen, Estibausen, 2002tik Ganbararen bizitza eta Javierrek idatzitako artikuluak ezagutu daitezke, eta ondoko esteka honetan Ganbarko bideoak Youtuben ikus daitezke. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »