Altzako XVIII. Bertso Aroa
Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!
Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!
“Pasajes y la industria guipuzcoana” Rafael Guerra Clementek bere kasa editatutako liburua da, 1936 urte aldera. Liburuaren helburua Pasaiako portuaren sustapena zen, eta hori Gipuzkoako industriaren bultzadarekin lotu nahi zuen. Portuaren historia eta deskribapena egiteaz gain, Gipuzkoako enpresa nagusien bana-banako historia eta azalpen zehatzak eskaintzen ditu. Orrialde guztiak gehien bat argazkiekin ilustratuak daude eta baita iragarki askorekin ere, batez ere liburuaren bigarren erdialdean. Horietatik guztietatik Altzarekin zerikusirik dauzkatenak hartu ditugu. Tartean argazkiren bat badago eta orain arte Bilduman ez genituen ikuspegiak eskaintzen dizkigu.
Luis Gulín Iglesias
Ribadavia é a capital da comarca ourensá do Ribeiro e un dos seus puntos de recreo é un parque chamado Os Xardinillos que está a escasos metros da zona monumental do Convento de Santo Domingo.
A idea dos Xardinillos en Ribadavia xurdiu na primavera de 1930 cando se eliminou o Salón Teatro, que proxectaba películas e ocupaba un gran espazo diante do Castelo medieval dos Sarmiento. Jesús Sánchez, o propietario do antigo espectáculo, presentou un proxecto de zona verde e recreativa que abarcaba a zona ao redor do Castelo pero non prosperou. A idea retomouseao finalizar a Guerra Civil pero na súa localización actual, sendo construídos os Xardinillos no ano 1940 por Gudarís, soldados vascos prisioneiros da guerra civil, acomodados daquela nunha escola da Fundación Martínez Vázquez (hoxe Museo Etnolóxico de Ribadavia). (gehiago…) »
80. hamarkadan, heroinaren trafikoak eta kontsumoak kalte izugarriak eragin zituzten gazte eta familia askoren baitan, eta, halaber, auzoetako elkarbizitzan. Kasu askotan, lapurretak ziren droga kontsumitzeko behar zen dirua eskuratzeko modu nagusia. Soilik banku lapurretan, adibidez, Espainian 1984. urtean eman zen inoizko kopururik altuena, 6.234 lapurreta, batez beste 17 egunean; 2016. urtean, konparatzearren, 118 izan ziren. Urte hartako martxoaren 29an, lapurreta horietako bat Herrerako Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalean gertatu zen, tragikoki bukatu zuena gainera. Biharamunean, El País egunkariak José Luis Barbería kazetariak idatzitako kronika zehatza argitaratu zuen non, kronikarekin batera, besteak beste, lapur gazteak, dosi baten beharraz jota, inguratuta zeukaten poliziekin izan zuen elkarrizketa transkribatzen duen. Kronikaren izenburuak honela zioen: “Un heroinómano de 22 años se suicida en San Sebastián tras retener a 10 rehenes en un banco durante dos dramáticas horas“; eta hauxe dira lehen lerroak: “Un joven heroinómano, Fausto Galende Villanueva, de 22 años, se suicidó ayer de un disparo en la tráquea después de herir a dos policías nacionales y mantener atemorizados durante dos horas a diez clientes y empleados de la sucursal de la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa en el barrio donostiarra de Herrera. Galende había intentado atracar la sucursal bancaria, armado con una escopeta recortada, en compañía de un muchacho de 17 años, Albino Lauzón Vázquez, que se encuentra detenido.”
Sarrera honekin batera doan bideoan, La Sexta telebista katean pasa den urtarrilaren 25ean emititua, sukurtsalaren kanpoaldean zegoen tentsioaren irudiak ikus daitezke.
Jarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:
Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.
Elkarte baten bizitza eta ekina bere kideen babesa eta elkarlanean sostengatzen da. Atzo Casaresen ospatu genuen urteko Batzarrean hori egiaztatu ahal izan genuen eta, halaber, bazkideek AHMren proiektuen alde pozez eta gogoz bultzatzen dutela agerian geratu zen. Gustura 2017. urtean egindakoarekin, aurten esku artean daukagun egitasmoari heldu genion. Ideiak eta gogoak baditugu eta datozen egunetan udaberrirako prestatzen ari garen jarduera planen berri zehatza eskainiko dugu.
Batzarrean aurtengo Estibaus buletina banatu genuen. Bere orrialdetan pasa den urtean blogean argitaratutako mezuak eta elkartearen 2017ko memoria jasotzen dira; nahi duenak hemen deskarga dezake.
Euskal Giroa / Herrera
Buen ambiente en la final de la 34ª edición del Campeonato de Mus de Euskal Giroa. 67 parejas inscritas que desde el 12 del pasado febrero, en encuentros de lunes a jueves, han puesto a prueba su complicidad, su buen hacer y su conocimiento del juego hasta que los hermanos Juan y Jesús López Amigo han demostrado ser los mejores, quedándose con el primer puesto.
Gurutz Mujika, Pello Berho y Aurelio Cabañas con los ganadores y Javier Estébanez de Gastrokontu uno de los patrocinadores. (Paco del Valle está detrás de la cámara)
Iñigo Landa Ijurko
Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.
Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegia