Altza Hadi batzordea
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 11tik abenduaren 1a bitartean “ALTZA HADI 21 EGUN EUSKARAZ” ekimena egingo dela Altzan.
Helburua da euskaraz hitz egiteko aukera, babesa eta onarpen soziala handitzea Altzan. Aurreiritziak, ajeak edo beldurrak gainditzea. Erronka bat da. Horretarako, 515 altzatarrek adieraziko dute, nahi duenak haiekin euskaraz aritzeko aukera duela, belarria prest dutela euskara entzuteko eta beste 212k lehen hitza euskaraz egingo dute, Ahoa bizia dutela.
Honela bada, zu ere esperientzia honen partaide egin nahi zaitugu. Zure euskararen ezagutza edozein mailakoa dela ere, lagun dezakezu eta partaide izan guztiokin batera. Lehen hitza euskaraz egingo dizunaren jarrera onartzearekin soilik parte hartzen ari zara. Euskararekiko jarrera ona duzula ikusteko modua da, eta honek, ondokoari euskaraz egiten lagunduko dio, ziur.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
La Voz de Guipúzcoa, 1922-09-14

Desde Alza
Fiestas en Miracruz
Con motivo de la festividad de la Santa Cruz, la simpática Sociedad de recreo “Arzak-Ortzeok”, con la eficaz ayuda de la Comisión de Vecinos de Miracruz, y cooperación del Ilustre Ayuntamiento, ha organizado diversos festejos que tendrán lugar los días 14 al 17 del actual.
Entre las diversas fiestas que figuran en el programa, hoy se celebrarán las siguientes:
A las seis de la mañana diana por los tamborileros y dulzaineros.
A las diez, solemne misa en el convento de Miracruz, en sufragio de los fallecidos en el barrio durante el año.
A las doce, partido de desafío, á mano, entre dos competentes y renombradas parejas de aficionados del barrio. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Arg.: Francisco Armendáriz
Oñatiko Protokoloen Artxiboan gordetako dokumentu batek gure arreta biziki erakarri du. Dokumentua 1650. urtekoa da eta Mercader oinetxearen berreraikuntzaren xehetasunak eskaintzen ditu, baita plano bat ere.
Mercader oinetxea, -gaur egun Merkear aldaera moztuarekin ere ezaguna-, Lau Haizeta aldean zegoen, gaur egungo Larratxoko parkearen goiko sarreraren aurrean. Tamaina handiko zuhaitz multzo bat, desagertutako baserriari bere garaian itzala eta babesa eman ziotenak, baserriaren jatorrizko kokapenaren lekukoak dira.(1)
Etxearen izena Altzaren historiari lotua dago altzatar komunitatearen hasiera-hasieratik, baina Arzak, Aduriz, Berra eta antzeko beste etxeak bezain nabarmena izatera heldu gabe. Abizenak bide laburra egin zuen zeren XVI. mende hasieran, arazo ekonomikoak izan zirela medio, jabetzak saldu behar izan zituzten eta horrela abizena eta oinetxearen arteko lotura hautsi egin ziren.(2) (gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Euskal Giroa Elkartea
Euskal Giroa Elkartea sortu zenean, ia 40 urte, jende mordo bat bildu ginen zerbait berri egin nahian, asmo berri baten inguruan. Horien artean jende heldu xamarra eta Jabitxu “gure mutikoa” gazteena bera bait zen.
Garai hartan bera Herrerako “Itzala” gazte elkarteko kide zen eta halare denbora izaten zuen bi elkarteetan parte hartu ahal izateko. Soldadutzan zegoela permiso ematen ziotenean Elkarte berria prestatzeko lanean ziharduen buru belarri.
Berak Herrera zuen maite, eta nahikoa zen edozeinek eskatuz gero bere laguntza eskaintzeko. Langile porrokatua, geldi egon ezin horietakoa, lanerako beti prest, sutsua eta bere ingurunearekin oso konprometitua.
Euskal Giroa Elkarteko lehendakari izana, egun lehendakari ordea eta pilota saileko arduraduna. Zaila izango zaigu berak egin dituen gauza guztiak nolanahi ahaztutzea. Ezinbestekoa dugu, une honetan, geure esker ona nabarmentzea.
Bihotz bihotzez eta merezimendu osoz!!!! (gehiago…) »
2 iruzkin »

Arg.: Kutxateka
Maria Kristina Koloniaren lehen harria jarriz Etxe Merkeen proiektua abiatu zen orain dela ehun urte. Ekitaldia 1917ko abuztuaren 1ean izan zen eta Maria Kristina “Erregiña Zarra” berak parte hartu zuen. Bai ekitaldi horrek baita hiru urte beranduago egin zen inaugurazioak ere oihartzun zabala izan zuen garaiko prentsan. Proiektua gauzatzea, ordea, ez zen batere erraza izan, materialen prezioak nabarmen garestitu baitziren Gerra Handiaren eraginez eta, ondorioz, hasieran proiektuan aurreikusitako 52 etxeetatik 28ra jaitsi behar izan zen eta, azkenean, bakarrik 13 egin ziren. Inaugurazioaren egunean, 1921eko urriaren 16ean, zortzi etxe zeuden bukatuak eta gainontzekoak obretan. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Sergio Balchada Outerial
Á altura de 1932 Altza contaba con 4.050 habitantes (Anuario, 1932). Entre éstes hai que suliñar a presenza dun importante colectivo de galegos emigrados á antedita vila na procura dun porvir mellor ao que podían aspirar na súa terra.
A importante emigración galega que comeza a espallarse polas vilas costeiras gipuzkoarras debe a súa razón de ser ao nacemento en 1926 na vila aledaña de Pasaia da PYSBE (Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España). Trátase principalmente de mariñeiros atraídos pola propia empresa para cobrer as prazas vacantes nos bacaladeiros, prazas que os pescadores locais non conseguen copar polo que é preciso acoller man de obra foránea traballadora e especializada nas artes da captura do bacallau. As rías galegas resultan ser un excelente caladoiro. (Orejas, 1995) (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Arg: Gorka Queralt (2001)
Altzako etxeak eta auzuneak historikoki lurraldearen luze-zabalean sakabanatuak egon dira, baina sakabanaketa horren erdian gune txiki bat aurkitzen da, Altzako alde zaharra, non komunitatearen bizitzaren askotariko alderdiek bat egiten duten -historikoak, politikoak, erlijiosoak, kulturalak eta sinbolikoak-, Altza bere osotasunean irudikatuz. Alde zaharra osatzen duten eraikin eta elementuak une honetan nolabaiteko babesa daukaten bi eraikinen inguruan antolatuak daude, Altzako udaletxearen eta San Martzial elizaren inguruan. Bi eraikin horiek udalak une honetan elementu soil gisa babestuak ditu nolabait, baina egiaz bi eraikin horiek jatorriz elkarri estuki lotuak daude eta haien inguruan eraiki eta sortu diren elementuekin batera gune berezi bat osatzen dute; eta osorik hartuta babestea merezi du. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Miravalles armarria
Iñigo Landa
Egun batetik bestera, ezkutuan, inolako azalpenik eman gabe, Miraballes baserria, Milles eraitsi dute. Altzako zaharrenen artean dago. Etxea 1465. urtean dokumentatuta dago eta XVI. eta XVII. mendeetan abizena eman zuen. Fatxada nagusian, armarri gisa jarria, zizelatutako ikur bat zeukan, duen formagatik, seguruenik, jatorrian ezagutu dugun eraikinaren aurretik zegoenaren ate nagusiko arkuaren giltzarria izango zen. Zergatik eraitsi dute modu honetan? Zer egin dute armarriarekin? Bertan lanean ari ziren langileei galdetuta, arkeologo batzuen esku utzi behar omen zuten, baina arkeologo horiek zeintzuk ziren ez zekiten. Galderak udalari luzatu dizkiogu, baina ohi dutenez, nagusikeriaz, erantzunik ez. Hitzetik hortzera aitatzen duten udal gardentasunaren arrastorik ez eta tai gabe suntsitzen jarraitzen dute. (gehiago…) »
2 iruzkin »

Pilar Lázaro
“2016an gune honetan 3 istripu izan ziren. Semafororik gabeko oinezkoen pasabidean lehentasuna daukazu gurutzatzeko. Hala eta guztiz ere, gogoratu autoek bira egin dezaketela Herrerako ibiltokitik. (#Badagozersaihestu - donostia.eus/salbamendumapa)
Ze sentsibilizazio kanpaina da hau biktimak errudun bihurtzen dituena?
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Arg.: Miren Mendarte Casares
Orain dela sei hilabete “Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren funtsarekin osatutako argazki sorta ederra bildu zuten, askotariko gaiekin: Donostiako Belle Époque, gertaerak, kirola, Marokoko gerra… Eta argazki horien artean batek atentzioa deitu zigun oso gertukoa zelako eta aspalditik jakin-mina kilikatu zigulako. Argazkiaren fitxan honela zioen: “Irteera zeremoniotsua Alarderuntz, 1924″, eta irudian gizon armatu talde bat ikus zitekeen, ilaretan Altzako udaletxetik ateratzen, atzealdean Casanao baserriaren fatxada nagusia ikusten delarik. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »