Bizarrain Euskara Elkartea
Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta horren inguruan jarduera ugari prestatu ditugu Altzan.
Aurten, Altza Hadi! ospatuko da berriro, azaroaren 20tik abenduaren 3ra. Informazio guztia hemen. Erronkan parte hartzeko Altzan jaio, bizi edo lan egitea da. eta 16 urtetik gorakoa izatea. Ahobizi bezala izena emateko klik hemen, eta Belarriprest bezala hemen.
Dagoeneko zure txapa jaso dezakezu Casares Kultur Etxean.
Bestetik, Joan Mari Irigoien altzatar idazleari aitortza ekitaldia eskainiko diogu. Altzagainan izango da, Altzako udaletxean, abenduaren 2an. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Joan Mari Irigoienen Babilonia liburuaren irakurketa publikoa egingo da Altzako udaletxean eta denok gonbidatuak zaudete irakurketan parte hartzea. Horretarako gurekin harremanetan jarri bizarrain@altza.net helbidean edo galdetegi hau bete dezakezue. Jarraian, aitortza ekitaldia egingo da San Martzial plazan eta inguruko txoko batean bi zuhaitz landatuko ditugu. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Datorren azaroaren 25ean egingo dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, bost auzo-elkarteen aldetik eta beste bost arloko entitateen aldetik.
Udalean erregistratuta dauden eta egoitza barrutian duten elkarte guztiek hautagaiak aurkeztu eta bozketan parte har dezakete. Elkarteek hilaren 15era arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko, gaur arte, alegia. Behin betiko zerrenda 22an argitaratuko da, eta 25ean izango dira hauteskundeak. Bertan, elkarte guztiek eman ahal izango dute botoa, auzo-elkarteek alde batetik, eta sektore-elkarteek, bestetik, lehendakariaren bidez, edo haren ordezko baten bidez. Bozketa Ijentea kalean egingo da, ez barrutiaren egoitzan, elkarteek eskatu bezala. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa, Patxi Lazcano
Julimasene Herreraren eta Intxaurrondoko goialdearen artean zeuden baserrien artean geratzen den bakarra da, eta hori, inolako babesik izan ez badu ere.
Bere ibilbide dokumentala duela seiehun urte hasi zen, 1512an, La Floresta izenarekin. Hori izango da baserriaren izena 1688 inguruan [1] Julian Mas izeneko batek baserria erosi eta La Floresta izenarekin batera Julian Masen etxea edo Julimasene deitzen hasi arte, izen horrekin iritsi baita guregana.
Nor zen Julian Mas? Pertsonaia horrek, zuzenean edo zeharka, auzi askotan parte hartu zuenez, Gipuzkoako Artxibo Historikoetan gordetako dokumentazioaren bidez jarraitu ahal izan diogu arrastoari [2]. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Jardunaldien barruan, datorren azaroaren 10ean “Ganbara bilduma: Altzako etxe batera bidaia 60ko hamarkadan” liburua aurkeztuko dugu etnografia saileko kideekin batera. Ekitaldia San Telmo Museoan izango da, 19: 00etan.
Duela urtebete iragarri genuen bezala, 1998an AHMren baitan sortu zen Ganbara Bilduma Aranzadiko “Objektuen memoria” proiektuaren parte izatera pasa zen, eta horrela bildumaren etorkizuna bermatuta geratu zen. Hogeita bost urte igaro dira, Javier Canterak gidatuta, XX. mendeko erdialdeko hamarkadetan industrialki ekoiztutako etxeko objektuen bidez altzatar etxe baten eguneroko bizitzarako bidaia hasi genuenetik, eta orain bidaia horrek bere bidea egiten jarraituko du, Aranzadiko Etnografia Saileko kide gazteek zuzendutako proiektu handi baten parte izanik, pozez betetzen gaituena. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Altza XXI Herri Ekimena
1.- El planeamiento general de Donostia y el parque de viviendas.
Los primeros planes generales proceden de la década de los años sesenta. Los planes generales de aquella época fueron tremendamente expansionistas. El de Donostia contemplaba una población de más de un cuarto de millón de habitantes en el plazo de 15 años. Posteriormente se entendió que la población no iba a crecer de manera tan repentina. Pero sucedió que el urbanismo se había convertido en una máquina de hacer dinero para todos los agentes, para los constructores, para los promotores e incluso para los propios ayuntamientos, que en virtud de las contraprestaciones a las recalificaciones y de la cesión del aprovechamiento prevista en la legislación podían obtener grandes cantidades de dinero, dinero que ha sido el que ha financiado, en gran parte, las inversiones de los municipios desde las últimas décadas del siglo XX hasta relativamente poco. (gehiago…) »
3 iruzkin »
Altza XXI Herri Ekimena
Donostiako udalaren hirigintza politika eskizofrenikotzat jo liteke. Izan ere, edozein argudio balio du hirirako dituen proiektuak babesteko, zentzu batekoak eta guztiz horren kontrakoak ere.
Adibidez, Zardoya Otiz enpresak Herreran zuen fabrikaren kokalekuan 456 etxebizitza egitea babesten ari da. Horrela defendatu zuen urriaren 4ean Tomasene Kulturetxean 100 bat bizilagunen aurrean hirigintza zinegotziak. 20.000 m²etan horrelako etxe kopuru izugarria justifikatzeko, hirigintza jasangarria egiteko modu bakarra dela esan zigun Arzalluz and.ak, hiri lurraren okupazio intentsiboa landagune eta naturgunea ez inbaditu behar izateko nahia eta agindua betetzeko modu bakarra alegia. (gehiago…) »
3 iruzkin »
"Gazte-Leku" gazte-zentroa
Antxon Alfaro
1969. urtearen hasieran, Centauro gazte-zentroko arduradun ziren Arriberriko San Pablo parrokiako jesuitek Errotetako lokalaren alokairua ordaintzen ez zela jakin zuten. Atzerapenak 32.000 pezetara igotzen zirenez, lokalaren eskualdatzeagatik interesa zuen norbait bilatzea erabaki zuten. Urte horretako martxoan, lokala irakasle talde bati eskualdatzea lortu zuten, akademia bat irekitzeko.
Inguruko gazteak elkartzeko lekurik gabe geratu zirenez, urte hartako urtarrilera arte eliza gisa erabilitzen zen Casares baserriko lokala erabiltzea proposatu zuten. Baina udalak ez zuen onartu baserria hondatuta zegoelako. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea
Gaur egun Ekialdeko Barrutia hartzen duten eremuak sagarrondo ugariz beteta egon dira historikoki.
Bere baserri asko, gaur egun desagertuak, sagardoa ekoizteko tokiak izan dira, familiaren autokontsumorako eta baita salmentarako ere.
Baserri horietako batzuk sagardotegiak izan ziren, non emakumeek ukondoz ukondo lan egiten zuten gizonekin, uzta jaso eta lekuz aldatu, sagardoaren zukua tolarean egin, saldu, zerbitzatu… (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ermita bidea
Ibilaldi honetan, Altzako antzinako bide sarearen zati batzuk zeharkatuko ditugu. Bide historiko horietako asko gaur egungo hiri-bilbeko pasealeku, kale eta bide bihurtu dira, baina oraindik badira bide zaharren ezaugarriei eusten dieten eta beste garai batzuez hitz egiten diguten beste bide batzuk ere.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Trebiñura. Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Armentiako Benta tabernaren aparkalekua izango da, 10:00tan, baina Altzatik joango garenak 8:00etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 19a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko.
Javi Castro
He preparado una excursión suave, de unos 2,5 km de recorrido con un desnivel acumulado de unos 50 metros, con la idea de visitar una cantera molera muy especial, de roca cuarcítica blanca y algunos otros cercanos elementos etnográficos de interés en el amplio municipio de TREVIÑO.
Fecha prevista: sábado 28 de octubre de 2023
Hora de inicio del recorrido: 10:0 h, en el aparcamiento del bar de la Venta de Armentia (Treviño). Recomendable el acceso por la Puebla de Arganzón. Ruta desde Altza: aprox. 1 h 35 minutos.
Coordenadas del aparcamiento de la Venta de Armentia (Treviño). (UTM30N-ETRS89): X: 524623 / Y: 4729992 (gehiago…) »
Iruzkinik ez »