Etiketaren izena: Bidebieta

Contadores fabrikaren memoria Irati Gorostidi zinemagilearen eskutik

2024, Otsailak 8

2023-contadoresDatorren otsailaren 17an, larunbata, Irati Gorostidi zinemagilearekin Contadores fabrikaren memoriaren inguruan ekitaldi bat antolatu du Bidebietako Kontadores zentroak.

Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da, eta Kontadores zentrotik paseo bat emanez Contadores fabrika zegoen tokiraino joango da, Iratik, Fernando eta Koro langileek eta Altzako Historia Mintegiko kideek gidatuta. Paseoa fabrikaren historia berrosatzeko saioa bat izango da, irudiak, datuak eta esperientziak partekatuz.

Zentrora itzuli ondoren, 7etan, Irati Gorostidiren “Contadores” film laburra proiektatuko da eta, segidan, fabrikako langile ohiekin tertulia bat egongo da.   (gehiago…)  »  

Jane’s Walk Bidebieta

2023, Apirilak 30

janes-walk-2023-kartelaMaiatzeko lehen asteburuan, Jane Jacobs (1916-2006) hirigile eta intelektualaren jaiotzarekin batera eta bere pentsamenduan oinarrituta, 500 ibilaldi baino gehiago antolatzen dira mundu osoan zehar. Jane ’s Walk Donostiak hamaika urte daramatza hirian zehar ibilaldi hauek antolatzen, eta 2014an haiekin elkarlanean aritu ginen Altzan zehar ibilaldi bat egiteko. Aurten ere beste bat egingo dugu, oraingo honetan Bidebieta auzoan barrena. Denok zaudete gonbidatuta.   (gehiago…)  »  

Mendiola baserriko lehen berriak

2022, Urriak 7
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz.   (gehiago…)  »  

Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Bidebietan

2021, Azaroak 30

gonbidapena-irudia2

Datorren abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, Altza 2022 egutegiaren aurkezpena izango da Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Oraingo honetan, urte berrian zehar gure ondoan edukiko ditugun hormako eta poltsikoko egutegiek Bidebieta auzoko 60ko eta 70eko hamarkadetako irudiak eramango dituzte.

  (gehiago…)  »  

Dokumentuen transkripzioak

2020, Ekainak 5

bentagoya-bentabea

Herrerrako hondartza (1860)

Dokumentu historikoak transkribatzeak kaligrafia bakoitzaren berezitasunen atzean ezkutatuta diruditen datuen irakurketa eta prozesamendua errazten du. Ezinbesteko lana da azterketari eta ezagutzari ateak irekitzeko. Altzako baserrien azterketa historikoaren kasu zehatzari dagokionez, Patxi Lazcano Sorzabal dokumentuak bilatzen eta transkribatzen egiten ari den lanarekin kontatzen dugu gure artean. Orain arte laurogei dokumentu baino gehiago transkribatu ditu, eta dagoeneko eskuragarri daude Altzako Tokiko Bilduman, originalekin batera.   (gehiago…)  »  

Bidebietako janari-denden mapa bat

2017, Abenduak 31

captura-de-pantalla-2017-12-12-193736
Udaberri aldean Mapa alimentario izeneko aktibitatean parte hartu genuen. Tabakalerako hezkuntza sailak bultzatuta, elikagaien ekoizpena eta banaketa mapa historikoen eta egungoen laguntzaz gure inguruan ezagutu duten bilakaerari buruz hausnartzea zen helburu nagusia. Jorratutako arloetako bat sektore horren denda txikiei buruzkoa izan zen, gure auzoen bizitzan hain garrantzi handia eduki zuen eta oraindik daukan sektorea.

XX. mende erdialdean hirigintzak ezagututako garapen handia baino lehenagoko garaia dokumentatzeko Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun merkataritza urtekariak erabili ditugu, Altza bere osotasunean zehaztasun handiz informazioa lortuz. Garai gertuagoak dokumentatzeko, ordea, zailtasunak handitzen dira. Izan ere, 60. hamarkadan eta segidakoetan auzoak ugaritu eta handitu egin dira hazkunde demografikoarekin batera, eta, horregatik, soilik auzo bat, Bidebieta, gertutik ezagutzeko erabakia hartu genuen, auzo honen berezko nortasun eta ezaugarriak ez baitira oztopo gure inguruko gainontzeko auzoetara estrapolatzeko.   (gehiago…)  »  

Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 21

bidebietabaju

Ulia-Mendiolapean finkaturik dagoen auzoan zehar ibilaldia egitea erakargarria delakoan gaude. Horri gehitu behar zaio Pasaiako portuarekin muga egiten duen auzoa dela, Altzako herrian bere sustraiak dituen eremua dela, eta iraganean baserri eremu adierazgarria izan zela. Gainera, Kontadores Gazte Zentroak eta Altzako Historia Mintegiak 2017ko maiatzaren 20rako antolatu duten ibilaldian, auzoan bizitako jendearekin berriketan aritzeko aukera eta euren oroitzapenak entzuteko tartea izango dugula ere aipatu nahi dugu; ibilaldian zehazturik ageri diren geldiuneetan horiek esanahiez beteko dituzten pertsonekin hitz egiteko tartea izango dugu. Beraz, atzera bota ezin duzun gonbidapen baten aurrean zaude.   (gehiago…)  »  

Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 8

kartelabidebietaibilaldiaona-1

Datorren maiatzaren 20an, larunbata, pasealdi bat egingo dugu Bidebietan barrena. Auzoko lehengo eta oraingo bizilagunez lagundurik bidean aurkituko ditugun interesguneak haien oroipenez eta bizipenez jantziko dira. Kontadores Gaztelekua eta Altzako Historia Mintegiaren proposamen bat da eta Olatu Talka egitarauaren barnean dago. Bide ugari daude Bidebietan, eta guk bat aukeratu dugu. Hurrengo sarrera batean zehaztasun handiagoz azalduko dizuegu; bitartean, hauek dira interesguneen zerrenda: 1. Kontadores, 2. Portua, 3. Gomistegi baserria, 4. Mogambo, 5. ur-biltegiak, 6. “Ikastetxe Horia”, 7.  12 Blokea, 8. Guardaplata, 9. “autobuseroen etxebizitzak”, 10. aurreneko parrokia, 11. “Tiro Nazionala”, 12. tunela, 13. 4 Blokea,  14. Bidebieta Elkartea, 15. parkea, 16. Moneta baserria, 17. “bankarien etxebizitzak”, 18. merkatalguneak, 19. Erretiratuen Elkartea, 20. Contadoresko urbanizazioa, 21. La Asunción Ikastetxea, 22. Gaiztarro, 23. guardaren etxea, 24. antzinako untziralekua.   (gehiago…)  »  

Portuko ur-hornikuntza

2015, Irailak 15

Argazkia: Patxi Lazkano

Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal

Iñigo Landa

Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.

Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941″ oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.

Abastecimiento de aguas   (gehiago…)  »  

Ibilaldia Mendiola aldean

2014, Otsailak 23

mendiola-ibilaldiaAltzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»

etiketak


Sarean