Etiketaren izena: liburua

“Impressions”: Paseo bat Altzan barrena, Emilia Menassade-ren eskutik

2019, Abuztuak 21

menassade-azalaUdako egun argitsu hauek hara eta hona ibiltzeko gonbidapena dira, eta baita bidaia-liburuak irakurtzeko ere, Emilia Menassade-k idatzitako “A travers le Guipuzcoa: Impressions” (Bordele-Paris, 1897) bezalako liburu bat, adibidez. Belle Époque garaiko frantziar udatiarrei begira idatzitako gida turistiko moduko honetan, besteak beste, Altzari eskainitako kapitulu bat ere aurkituko dugu.

Emilia Aline Menassade eta Baluze (Paris, 1850/10/1 - Madrid,?) frantziar jatorriko margolaria izan zen. Gazte zenean, familiarekin Donostiara aldatu zen bizitzera, izan ere aitak, Frantziako armadako ofizial ohia izanik eta 1870ean Bigarren Inperioaren erorketaren ondorioz, Frantziatik alde egitea erabaki baitzuen. Azken guda karlista hasi zenean familia Donostiatik Madrilera aldatu zen. Emiliak eta bere ahizpa Anak irakaskuntzan jardungo dute, marrazketa eta pintura arloan lehenak, eta frantsesa erakusten bigarrena.   (gehiago…)  »  

Txillardegiren Exkixu

2019, Apirilak 12

exkixu

Iñigo Landa

Gaur Korrikak Altza zeharkatuko du eta, euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta euskaltegientzako dirua biltzeko dituen asmoez gain, aurtengo edizio honek Txillardegi omendu nahi du, erabiltzen dugun euskara estandar honen sortzaile eta eragile nagusietako bat. Hizkuntzalaritzan, politikan, eta literaturan lan oparoa egin zuen Txillardegik, eta bere literatur lanen artean, hain zuzen, Altzako bazterretatik abiatzen den nobela bat irakur daiteke, Exkixu (1988), bere nobelen artean bosgarrena eta errealistena.   (gehiago…)  »  

28an, topaketa, web orria eta liburua

2010, Urriak 8

AHM

Donostia Kultura eta AHM-ren arteko akordioak gogoangarria egin du 2010 urte hau gure historia txikian: www.altza.info web orriaren bitartez Tokiko Bilduman gordetako dokumentu-funtsa edonorentzat eta Interneteko konexioa dagoen edonon kontsultagarri egongo da.

tarjetoiaOparoa izan da urteetan lagun askok eskainitako laguntza eta elkar lana, eta horregatik lorpen honek poz handia ematen du. Gaur egun informazio teknologiek daukaten ahalmenaz baliatuz, ametsa zena hezurmamitu da eta Altzako dokumentu bildumak orain arteko hedapen handiena lortzeko moduan dago. Hedapenarekin denok irabazten dugu: “Gure aburuz, kultura ez dator hedapenaren eraginez apaldutako energiatik, ezta banatzeagatik urritu egiten den emaritik ere; haren defentsa, eskuzabaltasunezko jardueraren emaitza izango da, bere baitan etikaren bi paradoxa sakonenak bilduz: gordetzen dena galdu egiten da soilik, ematen dena irabazten da soilik.”  (Antonio Machado, 1937)

Teknologia hauek eskaintzen dituzten bitartekoek ez dute baztertu behar orain arte erabili ditugun ohiko komunikazio bideak, hala nola jendarteko harremanak eta papera. Horregatik, aurki gonbidapen bat banatuko da etxez etxe web orriaren aurkezpenera etortzeko; elkar ikusteko eta elkarrekin hitz egiteko aukera paregabea izango da.

Ekitaldi horretan ere “Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)” liburua aurkeztuko da, Artiga Bildumaren zazpigarrena. Liburuxka honetan aipatutako urte tartean prentsan argitaratutako 164 kronikak bildu dira eta, kontsultagarriago izan dadin, hainbat aurkibideekin osatuta dago. AHM-k argitaratu du eta 10 eurotan egongo da salgai. AHM-ko bazkideentzat doan. Nahi duenak Altzanetetik ere doan jaitsi ahal izango du Pdf formatuan.

Aurkezpena, balio erantsia barne

2008, Abenduak 20

Iñigo Landa

Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.

  (gehiago…)  »  

Argitalpenak

2007, Irailak 21

2ª edición del “Album altzatarra”

El libro de fotografías “Album altzatarra” que presentamos en diciembre pasado con motivo del 20º aniversario de Casares y de AHM se agotó en muy poco tiempo.

Al haberse quedado mucha gente interesada sin un ejemplar hemos realizado diversas gestiones para hacer posible una reedición del libro. Como la Casa de Cultura no cuenta con un presupuesto para poder sufragar la nueva edición, en AHM hemos decidido recurrir a la autofinanciación confiando en poder recuperar el gasto con la venta de la nueva tirada. La nueva edición estará preparada para diciembre.

Altza Hautsa Kenduz IX prest

Ohiturari jarraituz, bi urtean behin gutxi gorabehera, Altza Hautsa Kenduz berri bat edukitzen dugu prest altzatarren esku uzteko.

Bederatzigarrena bidean dago eta abenduko erdialdean aurkeztuko dugu. Aurreko zenbakien ildotik, ale honetan ere historiako gaiak izango dira nagusi, baina ez dira faltako besteetan bezala Altzako elkarteen bizitza jasoko duten orriak ezta altzatarrek idatzitako idazlanak ere. Jakina, Altzako auzo bati eskainitako aspaldiko argazkien bilduma bat ere egongo da.

Opariekin gertatzen bezala, zehazki zer ekarriko duen jakiteko irrika egongo da bat baino gehiago, baina azken momentura arte itxaron behako Hautsa Kenduz berri honentzako bildu ditugun edukiak zeintzuk diren jakiteko.

Argazki bilduma aberasten

2007, Irailak 21

Altzako Tokiko Bilduman jasotako dokumentuen artean argazkiak dira dudarik gabe arrakasta handiena daukatena. Ikusi besterik ez dago abenduan aurkeztu genuen Album Altzatarra argazki-liburuaren arrakasta.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean