
Klik egin irudiaren gainean bideoa ikusteko
Altzan, hainbat herritan bezala, usadioa zen jaietan udalbatzak soka dantza eskaintzea herriari errespetua eta herriarekiko gertutasuna azaltzeko.
Altzak herri izaera galdu eta Donostiara anexionatua izan zen geroztik ez zen egon aukerarik berriro soka dantza herriari eskaintzeko. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Urte hasieran, Luis Mari Flórezek Ernabido / Arnaobidao, Moneda, Casares, Intxaurrondo-Zar eta Aranzuriene baserrietako argazki interesgarriak ekarri zizkigun Estibausera, San Telmo Museoko artxiboan aurkituak. Orain San Telmon gordetako argazki berri batzuk pasa dizkigu, Oletaren bi, guztiz berriak, eta Buenavistaren beste bat. Argazkien egilea Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) da eta Galarza Funtsaren parte dira.
Argazkien data zehatza ez dakigu. Artxiboko fitxetan Oletaren argazkiak 1913tik aurrerakoak direla jartzen du, eta Buenavistatik Altzagainera doan errepidea eraiki gabe dagoela ikusten denez, 1933a baino lehenagokoak izan behar dute, urte horretan hasi baitziren obrak. Buenavistaren ikuspegiak, bestalde, 1930. urte inguruko data darama. Hemen ere ez da 1933. urtean egin zen errepidea ageri. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurtengo poltsikoko egutegian “Aupa Martutene” pankarta daraman argazkia daukagu, Luistarrak elkarteak 1962. urtean antolatutako futbol txapelketako finalaren inguruko festa giroa jasotzen duena. Etxarrienen egutegiak aurkeztu genituenean, argazkiak utzi zituztenek saioan parte hartu zuten argazkiak pasadizoz eta auzoko bizitzaren xehetasunez jantziz. Horien artean Josetxo Yabenek utzitako “Aupa Martutene” argazkia dago. Josetxok kontatu ziguna bost minutuko bideo honetan ikus daiteke. Saio osoa ikusteko esteka honetan klik egin. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Pandemia garaia pasa eta gero, Euskal Giroa elkarteak boilur azoka edizio berria antolatu du. Aurtengoa hil honen 18an, igandean, ospatuko da, goizeko 10,30 etan hasita eta 14,00 etan amaitzeko asmoz. Hau Donostiako Herrera auzoko San Luis enparantzan izango da.
Bertan hamabost bat postu izango dira produktu ugari eskainiko dutenak: boilurrak eta boilurrez ondutako jakiak.
Iruzkinik ez »

Udalaren proiektua
Herripe Auzo Elkartea
Iruzurra herritarrei
Hiriko HAPO berriaren errebisioan ari direnean, proiektu hau aldaketa puntual bat bezala modu azkarrean tramitatzen dute.
Lotsagarrikeria
Legez operazio honi dagozkien gune berde libreak, 5.600 metro karratu Erregeneara (Igeldo) eramaten dituzte. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »

Loiolako kultur etxeak joan den apirilean Garberan aurkeztu zuen argazki-erakusketan, ezagutzen ez genuen Ametzagaina mendiaren hegoaldeko hegalaren eta Urumeako erriberen ikuspegi orokorra ikusi ahal izan genuen. 1912a baino lehen hartutako argazkia izan behar du, urte horretan inauguratu baitziren Espartxoko zubia Urumea ibaiaren gainean eta Mesedeetako Amaren erietxea Uban, argazkian agertzen ez direnak. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Paris 1980 aldera (Arg.: Rosa Batalla)
Iñigo Landa, Patxi Lazcano
“Primo de Ribera diktadorearen garaia zen. Apostuak eta idi demak debekaturik zeuden, baita akuilua eztenarekin eramatea. Londres baserriko Esteban, ori nolabait akullua eztenakin zuela, arrapatu guardiak eta amar pezeta munta, eta guardiak:
- “¿De donde es uste?
- “De Londres.”
- “Donde está Londres?”
- “Alao de Paris.” -Biak ondoan baitia-.
Bañan munta pagatuta, libre.” [1]
Paris Garberako baserri txiki bat zen, gaur egun izen bereko landetxe bat hartzen duen orubean kokatua. Hurrengo lerroetan baserri altzatar honen mende bateko historia labur baina trinkora hurbilduko gara, dokumentuetan agertu zenetik XX. mendearen hasierara arte. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa elkartea
Joan den maiatzaren 27an, larunbata, Euskal Giroan egindako bazkari batek Kantujira taldeko kide gehienak bildu zituen. Urtez urte, udazkenean hasten dira entseguak eta ibilaldiak Herreran, udal erakundeak aspaldidanik finkatuta dituen zentzurik gabeko mugak kontuan hartu gabe. Herreratik paseatzen dira, jendearekin gelditzen dira, jendea dibertitzen da eta horrek guztiak bizitza eta giroa ematen dizkio gure Auzoari. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
A. V. Osteguna auzo elkartea
Esta vez tampoco ha podido ser. No hemos oído nada concreto, nada comprometido. Sólo promesas ambiguas que encajan muy bien en esa opinión que a algunos nos inquieta tanto: “da lo mismo, nada va a cambiar, esté quien esté.”
Pero está claro que algo tiene cambiar, quizá la línea de actuación de quienes puedan repetir, quizás las nuevas tendencias de quien accede a la gestión de un ayuntamiento o de la Diputación. Pero prometer, lo que se dice prometer, nadie ha prometido. Y eso tenemos que tener bien en cuenta a la hora de votar. (gehiago…) »
2 iruzkin »

(Irudia: Mattin)
Joan Mari Irigoien, euskal literaturaren eta altzatarren ezinbesteko erreferentzia, hil da. Gogoratzeko eta omenaldia egiteko unea da. Altzaren historiari hautsa kendu asmoz hasi ginenetik bidaide eduki ditugu haren idatziak, adeitasuna eta animoak. 2015ean, Joan Marik ‘Txantxanberde kantaria’ liburua prestatu eta aurkeztu zuen Tomasenen, “Altzako herri-deserriari” eskainia. Herriko elkarteak eta lagunak ekitaldi horretaz baliatu ginen Joan Mariri pertsona eta euskal idazle bezala gure aitortza helarazteko. Hunkigarria izan zen. Haren inguruan bildutakoen ahotik adiskidetasun eta esker hitzak entzun ziren eta haren poemak edo nobelen zatiak ere irakurri ziren. Amaieran, ekitaldira bertaratutakoak Lourdes Zapirainek idatzitako bertso hauek abestu genituen: [bertsoa eta ekitaldi osoaren bideoa hemen] (gehiago…) »
Iruzkinik ez »