Aitona Nikolas errotarria pikatzen
Pasa den urrian (kronika Estibausen) Javi Castrok bere taldearekin Jaizkibelen aurkitu dituzten errotarri harrobiak erakutsi zizkigun, eta, eguna borobiltzeko, arratsaldez, Yurrita errota (Oiartzun) ezagutzera eraman gintuen, gaur egun ere artoa ehotzen jarraitzen duen errota.
Alex Roteta etxeko semeak errotaren xehetasun historikoak eta errotaren funtzionamendua ederki erakutsi zizkigun eta, bisitariak altzatarrak ginenez, haren aitak, Alejandro Roteta Yarzak Yurritako pentsua Altzako baserrietara eramaten zuela aitatu zigun. Aitarekin hitz egingo zuela eta zehaztasunak emango zizkigula agindu zigun, baita hitza bete ere. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Joan den ostegunean egin genuen Tomasenen AHMren urteko Batzarra. Estibaus buletina banatu genuen (hemen deskargatu daiteke), non 2020ko jarduera paperean jasoa geratu den, eta haren bitartez urtean zehar egindako lana errepasatu genuen. Pandemiak eragindako murrizketek elkartearen jarduera baldintzatzen ari da, argi eta garbi, baina halere iazko balantze orokorra ona da; izan ere, jarduera batzuk murriztu edo eten egin ba ziren ere, beste batzuk normaltasunez egin ahal izan ziren, eta besteen kasuan, berriz, areagotu egin dira, digitalean egiten diren jardueretan bezala.
Aurtengoari begira, eremu digitalean irekita ditugun jarduerak lantzen jarraituko dugu (dokumentazioa, sare sozialak, blogak…), eta, batez ere, Altzanet web gunea, gure jarduera digital guztien aterpea dena eta aurten 25 urte beteko dituena.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
(A. Alfaro, 1967-12-24)
Antxon Alfaro
Lurrak behin betiko erosi ondoren, 1964. urtearen amaieran, etxebizitzak eraikitzeko prozesua hasi zen. Hiru urte luze iraungo zuen eta 1967ko abenduaren 24an, etxebizitzen giltzen ematearekin amaitu zen.
Ramon Gabarain arkitektoak egindako proiektua 1964ko abenduaren 13an aurkeztu zen Donostiako Udaleko Obren Bulegoan, non “Altza auzoan, kaperaz, eskolaz eta maisu-maistren egoitzaz hornitutako auzune bat” eraikitzeko udal lizentzia eskatzen zen.
Aurkeztu eta egun gutxira, 1965eko urtarrilaren 25ean, Hirigintzako zuzendari teknikoak, Encio jaunak, proiektuari buruzko zehaztapen batzuk eta aparkalekuetarako aurreikuspen handiagoa eskatu zituen. Antonio Sampietrok gogoratzen zuenez, udal teknikari honekiko harremanak ez ziren batere errazak izan. Jose Ramon Sesé eta bera ia egunero joaten ziren Donostiako udaletxera izapideak arintzeko asmoz, baina berarentzako eskupekorik ez zegoenez, espedientea tiraderan geldirik edukitzen zuen. Baina etsipena eta ezintasuna aldatu egin ziren Jesus Los Santos Garayalde eta Jose Eizmendi Amutio zinegotziekin harremanetan jarri zirenean, zeinek udal espedientea onartzeko prozesua azkartzea lortu baitzuten. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Datorren maiatzaren 27an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Tomasenen, AHMren Urteko Ohiko Batzarra egingo da. Bertan, iazko jardueraren errepasoa egingo dugu eta aurtengo planei buruz hitz egingo dugu, batzuk dagoeneko martxan daudenak.
Izan ere, aste hauetan bete-betean murgilduta gaude Naturaldia eta Plus55 ibilaldien jardueretan, eta aukera honetaz baliatuko gara agendaren errepasoa egiteko: ostiralean, hilak 21, goizean Chillida Leku bisitatuko dugu eta oinez itzuliko gara Altzara; eta, arratsaldean, 18: 30ean, Tomasenen, Txema Hernandezek “Un paseo didáctico entre rocas. Descubriendo el pasado geológico de Altza” hitzaldia emango du. Larunbatean, hilak 22, Marko Sierrak Antondegiko bisita gidatuko du, gaztelaniaz, eta izena aldez aurretik eman behar da, 943 35 11 49 zenbakian; eta Marko Sierrak berak ostiralean, hilak 28, 18: 30ean hitz egingo du “Ibilaldi naturalistikoak Altzan zehar” gaiari buruz.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñaki Lertxundi Olasagasti
Ezohizko egoerak hartara bultzatuta, aurtengo berritasuna eta apustua urte osoa kontuan hartuko duen egitaraua osatzea izan da.
Aurretik horrela adostuta, lehenago bi emanaldiak kalean burutzekoak genituen, azkeneko momentuan baina Donostiako Udalaren debekuarekin topo egin dugu.
Itxuraz, Areto barruan baldintza hobeak (Osasuna) erdiesteko moduan izanen gara….
Horrelako neurriak baina, nork ulertzen ditu?!
Gutxi asko urteroko ildoari eutsi diogu.
Aurtengo egitaraua gustokoa izanen duzuelakoan, ea prestatu ditugun emanaldi ezberdinetan elkar ikusteko parada izaten dugun.
Besarkada bat!” (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
“Altzatik abiatutako ibilbideak” Plus 55 egitasmoaren paseoekin jarraituz, datorren maiatzaren 21ean Chillida Leku (Hernani) bisitatuko dugu eta, bisita amaitutakoan, museotik Altzara itzuliko gara.
Goizeko 10: 00etan elkartuko gara Chillida Lekuko atean.
Sarrerak 10 euro balio du, eta aldez aurretik ordaindu beharko da, izena eman dutenei zuzenean adieraziko zaien moduan. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurten, Donostia Kulturarekin eta Cristina Enea Fundazioarekin batera, hainbat jarduera antolatu ditugu maiatzean, gure ingurunetik paseatzea proposatzeko; ingurumen, paisaia, geologia, botanika, fauna eta historia intereseko hainbat gunetan geldialdiak eginez.
Urteak daramatzagu ibilbide gidatuak antolatzen, eskuorri moduan edo ibilbide birtualetan biltzen, etxetik pauso gutxira zain daukaguna ikusi eta miretsi nahi duen edonorentzat eskuragarri egon daitezen. Aurtengo jarduerak antolatzeko orduan, jasaten dugun pandemia-egoerak baldintzatu gaitu, paseatzera irten gaitezkeen pertsonen kopuruan mugatzen gaituelako. Horregatik, aurten Antondegira egingo dugun ibilbide gidatua Ibilbide naturalistikoa: Antondegi orripapera gisa argitaratuko dugu eta maiatzaren 28an banatuko dugu Marko Sierrak emandako hitzaldian.
Hurbilekoa ezagutzen eta miresten jarraitzeko interesa piztea espero dugu, hori baita honako jarduera hauen bidez lortu nahi duguna: (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Atzo, 1931ko apirilean Errepublika ekarri zuten udal-hauteskundeak egin ziren. Diktadura militar batetik atera berriak, beste diktadura krudel eta iraunkorrago batean erori ziren bost urteren ondoren. Hauteskunde horietatik sortutako udalbatzako kideen eta epe labur baina bizi horretan egin zuten lan publikoaren gainean isiltasunezko eta ahanzturazko lauza astuna erori zen. Memoria eza hori areagotu egin da, are gehiago, Gerra Zibila amaitzean frankismoak Altza udal-nortasunarekin amaitu zuelako.
Laurogeita hamar urte geroago, harlauza hori kentzeko lan egiten jarraitzeko asmoa egin dugu, hautatutako korporazioak res publica-ren alde, hau da, denon gauzaren alde, guztion onerako egindako lanaren balioa ezagutzeko eta aitortzeko. Jarduera administratibo eta politiko hutsaz gain (tramitazioak, Euskal Estatutua…), korporazioak interes eta gogo bereziz heldu zion gizarte- eta lan-arazoei (langabezia, pobrezia), hezkuntzako eta ekipamendu publikoetako gabeziei eta gainontzeko oinarrizko beharrei, “Askatasunaren eta herritartasunaren bideetatik” ibiltzeko borondatearekin, Jose Juanes Echeveste Altzako alkate hautetsiaren hitzetan. [1]
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Udaberria iristearekin batera, Plus 55ko “Altzatik abiatutako ibilbideak” egitasmoaren denboraldi berri bati emango diogu hasiera. Aurreko denboraldia bezala, oraingoa pairatzen dugun osasun-egoerak baldintzatuta egongo da. Horrela, denboraldi osorako egitaraua orain arte egin dugun bezala aurkeztu beharrean, egingo diren ibilaldien berri emango dugu banan-banan.
Lehenengoa apirilaren 29an izango da. Goizeko 9etan irtengo gara San Martzial plazatik, eta San Marko mendiaren inguruko bideak zeharkatuko ditugu: udaletxea, Artzak baserria, Gazteluene baserria, Irasuene baserria, Aitzetako Txabala trikuharria, Zamalbide, Abrin baserria, Txipres baserria, Galantene baserria, udaletxea.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
San Martzial elizaren hegoaldeko atariko petrilean harri landuzko bi pieza daude, albotik igarotzean atentzioa ematen dutenak. Horien ondoan, plaka txiki batek zer diren azaltzen du: “BONETEAK. Garai bateko apaizen kapelak (Altzako apaizetxe izan zen “Aizpurutxo”tik ekarriak dira / BONETES. Antiguas gorras eclesiásticas (Donación de la casa “Aizpurutxo” de Altza, antigua residencia presbiterial)”. Hurrengo lerroetan, plakan adierazitakoa osatzen saiatuko gara, Tokiko Bilduman ditugun datu batzuekin.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »