Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua. (gehiago…) »
Bi argazki hauek 1914ko urtarrilaren 10ean La Hormiga de Oro aldizkarian argitaratu ziren, 31. orrialdean. Lehenengoan Altzagaina ikus daiteke, eskolak eskuinaldean eta udaletxea eta eliza ezkerraldean. Bigarren argazkian Intxaurrondoko inguruak agertzen dira. Trena eta tranbiaren bideak ikusteaz gain, eskuinaldean Villa Aramaxpe eta Algarbe baserria ikus daitezke, eta Casa Mons enpresaren eraikina ezkerraldean. Bartzelonako aldizkari karlista honetan argitaratutako irudi hauek Altza elurpean erakusten diguten argazkirik zaharrenak ditugu.
Joxanton adiskidearen heriotza dela-eta, hortxe bidaltzen dizuet gordeta nuen argazkia (2015-I-5ean Belok-en aterea), non Joxan bera, Martzel Etchehandy, fraide beneditarra, eta Juanmari agertzen diren, elkarrekin solasean.
Hauxe orain dela gutxi Martzelek idazten zidanaren zatitxo bat: «(…) Gogoeta luzeak egin ditut neretzat historikotzat jotzen dudan argazki horri begira.(…) Gure etxeko artxibora joanen da papelean tiratu ondoan, merezi baitu. Bi euskal idazle handi elkarrekin Beloken ! Joxeanek lur huntako itzulia egin du, bizia bete-beterik joan da, eta bizitzen lagunduko gaitu geroan ere, gu eta beste asko oxala!(…)».
Datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 7retan, Altzako Tomasene Kultur Etxean “Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma”-ren eskutik “La plaza de la Música. Historias de amianto” (Juanmi Gutierréz, 2010) dokumentala proiektatuko da.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”.
Emanaldiaren ondoren dokumental eta amiantoren gainean eztabaida irekiko da. Dokumentalaren zuzendariak ere, Juanmi Gutiérrez, parte hartuko du.
Datorren otsailaren 5ean amaituko da Herrerako Euskal Giroa elkartearen Mus Txapelketan izena emateko epea. Zortzi erregetara jokatuko den XXXIV. edizio hau otsailaren 12an hasiko da.
Gizonezko zein emakumezko mus zaleak biltzeko aukera paregabe bat da eta elkarteetan musaren inguruan sortzen den giro bikainaz gozatzeaz gain sailkatutako lau bikoteentzat sariak ere egongo dira, 400, 200, 100 eta 50 eurokoak, gehi oroigarriak eta Txapelketa amaierako afariak.
Informazio gehiago behar izanez gero, telefono hauetara deitu: 618 355 759 (Aurelio), 611 300 694 (Peio) eta 606 454 616 (Pako).
Donostiako saihesbidearen irteera Herreran eraikitzeak -1972ko abuztuaren 12an inauguratu zuen Francok, Herrerako eraispenak egin ziren hilabete berean- larriki kaltetu zuen bertako auzo-bizitza eta horren ondorioak gaur egun arte jasan dituzte herreratarrek. Aurreko egunetan telefono batetik bestera ibili den bideo labur bati esker, eta orain hemen ere ikus daitekeena, Herrerako egungo historia markatu duen garai horren oroimenei irudiak jarri ahal izan dizkiogu. (gehiago…) »
Hace ahora justo un año comenzaron los trabajos de desmantelamiento del polideportivo de Alza. Desde entonces hemos tenido unas cuantas reuniones con los representantes municipales tanto en el ayuntamiento como en la casa de cultura de Alza. para hablar sobre los plazos de ejecución de las nuevas instalaciones y del tratamiento que se le iba a dar a los terrenos contaminados por el amianto.
En este tiempo hemos oído de todo: “Qué esto era un marrón”, “Un problema muy complejo el de los suelos contaminados”, “Que no existía legislación”, “Que no dependía de ellos, sino de instancias superiores; léase: Medio Ambiente del Gobierno Vasco”, “Que existen unos tiempos, que habría que modificar el proyecto, que están haciendo todo lo que está en sus manos, que existe presupuesto y dinero, que eso no era el problema, que llevaría tiempo”. Ha pasado un año, y nos dicen que no podrá estar terminado antes del 20 o 21. (gehiago…) »
“Lekukoak” proiektuak Altzako memoria historikoa berreskuratu, gorde eta ezagutarazteko helburua dauka. Horretarako, Altzak XX. mendean bizi dituen prozesu sozialen lekukoen testigantzak biltzen ari gara, ikus-entzunezko euskarritan. Oraingoz, 23 elkarrizketa grabatuta dauzkagu eta Ion Urrestarazuren laguntzaz transkribatzen ari gara. Gaztelaniaz egindako 13 elkarrizketen transkripzioa bukatu dugu eta laster euskaraz egindako hamarrak izango ditugu. Gure webgunearen birmoldaketa egin ondoren elkarrizketen edukiak bertan (www.altza.net) eskainiko ditugu.
Elkarrizketetan jasotako informazioaz, aurreko mendean Altzan emandako migrazio-prozesuei buruzko dokumentala prestatzen ari gara. 2017 urtean zehar ere, 60 eta 70 hamarkadetan Santa Barbara eta Erroteta auzoetako gazteen jardueraz lekuko batzuen testigantzak jaso ditugu. Testigantza hauek ordenatu ondoren “Estibaus” buletinean eskainiko ditugu. (gehiago…) »
Udaberri aldean Mapa alimentario izeneko aktibitatean parte hartu genuen. Tabakalerako hezkuntza sailak bultzatuta, elikagaien ekoizpena eta banaketa mapa historikoen eta egungoen laguntzaz gure inguruan ezagutu duten bilakaerari buruz hausnartzea zen helburu nagusia. Jorratutako arloetako bat sektore horren denda txikiei buruzkoa izan zen, gure auzoen bizitzan hain garrantzi handia eduki zuen eta oraindik daukan sektorea.
XX. mende erdialdean hirigintzak ezagututako garapen handia baino lehenagoko garaia dokumentatzeko Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun merkataritza urtekariak erabili ditugu, Altza bere osotasunean zehaztasun handiz informazioa lortuz. Garai gertuagoak dokumentatzeko, ordea, zailtasunak handitzen dira. Izan ere, 60. hamarkadan eta segidakoetan auzoak ugaritu eta handitu egin dira hazkunde demografikoarekin batera, eta, horregatik, soilik auzo bat, Bidebieta, gertutik ezagutzeko erabakia hartu genuen, auzo honen berezko nortasun eta ezaugarriak ez baitira oztopo gure inguruko gainontzeko auzoetara estrapolatzeko. (gehiago…) »
Gaiztarro se ha vestido de Navidad de la mano de Koldo Orobengoa y Ana González, propietarios del Autoservicio Bidebieta 1. De alguna manera forman un todo con el nacimiento lleno de detalles bonitos y divertidos, que un numeroso grupo de vecinos llevan años preparando a pocos metros de distancia, en el paso obligado de Herrera a Gomistegi - Trintxerpe. (gehiago…) »
Elena Arrieta Yarza (2024, Azaroak 20) «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
MARISA AMESTOY (2024, Azaroak 8) «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
Elena Arrieta Yarza (2024, Azaroak 3) «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
MARISA AMESTOY (2024, Azaroak 2) «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
Olaia H (2024, Urriak 25) «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»