Laskonateguyri eskainitako kontzertua YouTuben

2013, Irailak 11

Honez gero, Pako Laskonateguyren omenez ekainean ospatu zen kontzertuaren piezak igo ditugu Youtubera. Igotako hauekin Youtubeko AltzaKanala kanalean hogeita hemeretzi bideo daude ikusgarri.

Irudiaren gainean klik eginez, kontzertu hartan Aita Sierra abesbatzak eta Donostiako Udaleko Txistularien Bandak interpretatutako “Donostiako irrati iragarkiak” ikusi eta entzun dezakezue, “Churrería Celigüeta, El Búfalo eta Amuebladora Comercial Hispania” denden iragarkiak, Jagoba Astiazaranek egokituta.

irrati-iragarkiak

aita-sierra2013-06-07herrera-prentsa

Uliaren Historiara hurbilketa

2013, Abuztuak 24

Uliako Interpretazio Zentroak AHMren laguntzarekin ibilaldi bat antolatu du Uliaren alderdi historikoak ezagutarazteko. Ibilaldia irailaren 7an izango da, larunbata, eta Mikel Ubillos elkarteko kideak eramango du.Abiapuntua Mirakruz Gaina izango da, goizeko 10:00etan, eta ondoren Ategorrietaraino jaitsiko da Uliako trenaren antzinako bidetik Uliako goialdera igotzeko. Itzulera Mendiola bidetik izango da, abiapuntuan bukatzeko. Uliak denboran zehar izan dituen aldaketak hobeto ulertzen laguntzeko, bost geldialdi egingo dira bidean zehar Mikelek bildutako datuak eta bestelako jakingarriak azaltzeko. Geldialdi horietako bat Interpretazio Zentroan bertan izango da, 11:45ean gutxi gorabehera, eta luzeago izango da ibilaldiaren edukietan sakontzeko hizketaldia egiteko. kartela

ulia-1837

Hautsa Kenduz: hamabigarrena bidean

2013, Abuztuak 19

Irailerako eta artikuluak biltzeko epea betetzeko gutxi falta dela eta, ohar honen bitartez animatu nahi zaituztegu zuen kolaborazioekin parte hartzera. Honez gero baditugu hamasei artikulu hitz hartuak, baina oraindik denbora egon badago ale berri hau parte hartzaileago eta aberatsago izan dadin. Eutsi horri! Zuen lanak ahm@altza.net helbidera bidali ditzakezue, edo aukeran gutako norbaitekin zuzenean harremanetan jar zaitezkete.
hautsakenduz

Notizien artean murgilduak

2013, Abuztuak 6

egin-1977-10

Azken hilabete hauetan Casaresen paperean gordeak geneuzkan prentsako notizien katalogazioan eta digitalizazioan lan egin dugu. Denera milatik gorako notiziak dira, 1907 eta 1999 urte bitartekoak, eta gehien-gehienak, 958, 1976 urtetik gerokoak dira. Horrela, Tokiko Bildumara ekarri dugun multzo berri horrekin, une honetan hemerotekak 2.847 notizia biltzen ditu bere baitan. Gehitutako notizien zerrenda ikusteko egin dezakezue klik hemen.

Udako egun hauek onak izan daitezke hor nonbait hemerotekan murgiltzeko eta gure historiaren urte garrantzitsu haiek gogoratzeko, izan ere gaur egun ezagutzen dugun hirigintza, hezkuntza, kultur eta kirol zerbitzu askoren sorreran eragin zuten elkarte eta auzokideen ekimenetara hurbilduko gaitu notizia horien irakurketak.

“Eskala txikiko arkitektura”

2013, Uztailak 18

herrera

Udako oporrak direla eta hiri monumentalak eta turistikoak bizitatzeko aukera izaten dugu, esperientzia kilikagarria eta iradokitzailea gehienetan. Euskonewsek, Eusko Ikaskuntzaren buletinaren 669. zenbakian ordea, arkitektura txikiari erreparatu dio eta besteak beste Herrera dauka mintzagai. Eskala txikiko arkitekturaren aldarrikapena. Arkitektura garaikidearen erronka berriak Euskal Herrian (VI) izenburua darama artikuluak eta José Javier FERNÁNDEZ ALTUNAk sinatu du, artikulu hau sorta baten seigarrena delarik. Honatx dioena Herrerari buruz:

“Amaitzeko, eta bide batez irailan argitaratuko dugun hurrengo erronkari sarrera ere eginez -Eraikuntza zaharrentzat erabilera berriak, izenburupean- Donostian Herrera auzoko zenbait etxe bizitzen fatxaden zaharberritze eta koloroztatze lanak nabarmendu behar dugu. Egia esan, zorionez azken urtetan gure hiri, herri eta auzo askotan aurrera eraman den ekimena izan da, eta ekimen umila izanik sekulako garrantzia du gure ingurua edertu eta aberasteaz gain honelako ekimenak gure bizitza kalitatea hobetzen dutelako, inguratzen gaituena estimatzen laguntzen baitigu eta ondorioz errespetatzen ikasten dugu, eta denok dakigu ingurumena orokorrean eta zehazki arkitektura errespetatzen ikasten badugu bide batez gure gizartearekiko balio beretsuak bultzatzen ari garela, eta horretarako hezkuntza ezinbestekoa dugu.”

Altza NO-DO dokumentaletan

2013, Uztailak 6

la-paz

Txomin Torrado lagunak, -erreportari nekaezina tamalez desagertutako Altza.tv telebistan-, bi lotura interesgarriak bidali dizkigu Tokiko Bilduman gordetzeko. Biak RTVE telebistaren web orriarenak dira eta frankismoaren propagandarako zinemetan pelikulen aurretik proiektatzen ziren NO-DO ospetsuaren bi dokumental dira. Batean, Altzagainako Juan XXIII Lanbide Hezkiketako institutuaren inaugurazioa jasotzen da, 1966ko irailaren 19koa. Eta bestean, Bidebietako La Paz poligonoaren inaugurazioaren etxebizitzen giltza ematearen berri eskaintzen da. Bi bideo hauek mugimendua eman diote orain arte soilik argazkien eta idatzizko notizien bitartez ezagutzen genituen irudiei.

Gai hauekin lotuta:

2013ko sanmartzialetako pregoia

2013, Ekainak 30

pregoia

ERBI MARI

Badut lagun-min bat, zorionez,
trebea baino trebeagoa:

hondatzen zait etxeko iturria,
eta berandu gabe etorriko zait konpontzera;
hondatzen zait arropa zabaltzeko tresna,
eta berandu gabe izango dut hura hantxe;
hondatzen zaizkit pertsianak,
eta berdin;

orain, berriz, mintzamena hondatu zait:
ezin dudala, alegia
hitza lehen bezala erabili,
mihian saltoka!

Zorionez, baina badut lagun handi bat, bai,
deitu ahala etortzen zaidana…
eta hauxe bai bikoka:
guztioi dizuet antzeko lagun bat opa!

Irakur beza Erbi Mari Rallak pregoia,
isil bedi dortoka.

2013-KO SANMARTZIALETAKO PREGOIA

Altzatarrok:

Krisi-krisi-krisi!, krisia bihurtu zaigu minbizi, bihurtu zaigu apokalipsi… bihurtu zaigu itomen, zu hor eta ni hemen…

Ondorioz, halaxe gabiltza mundutarrok, bidean galduak, jakin gabe zer esan, jakin gabe zer egin, munduko boteretsuek hanketan kate ezin astunago batzuk jarri balizkigute bezala eta buruan, irrati-telebistetako tertuliak bitarteko, tona bat lasto: zer gara gu, bada, jauntxo ahaltsu horientzat, astoaren pareko izaki batzuk baizik? Baina hara: psikiatra eta psikologoek diotenez, geure problemei aurre egitea bezain inportantea da tarteka atseden hartzea, eta zer horretarako hobe herriko festak baino? Iritsi zaizkigu, bai, sanmartzialak, eta ahaztu gaitezen krisiaz behingoz, ahaztu gaitezen astoaz eta lastoaz: ahaztu dezagun, bai, eguneroko errealitate goibelera garamatzan hitza; kanta dezagun haltza eta kanta dezagun haritza, har dezagun eskuan zorionaren atea zabal dezakeen giltza eta aurki dezagun ateaz bestaldean dagoen ditxa: bizi dezagun, bai, bizitza!

¡Crisis-crisis-crisis! Pero ahora estamos en fiestas, y olvidémonos, por unos días, de la palabreja en cuestión. ¡Cómo olvidarnos, sin embargo, de la crisis, si estamos inmersos en ella! Sería como pedir a un pescador que se olvide del mar en el que está pescando: ¡imposible!

Horregatik, ospa ditzagun sanmartzialak gogotsu eta umoretsu, baina, lehenik eta behin, baketsu; egin dezagun salto eta dantza, baina ez besteen poltsikoan arrantza (poltsikoa Bárcenas jaunarena ez bada, jakina!); edan ditzagun garagardo batzuk, eta egin dezagun parranda, baina gibelak ez eztanda; eta, behin esaten hasita, liga dezagun, opiltxo ederren batekin izan ezean, hontzen uluekin gutxienez…! Aldi berean, baina, ahalegin gaitezen munduko boteretsuek jartzen dizkiguten kate astunak apurtzen, solidaritatea predikatuz eta praktikatuz; eta ahalegin gaitezen, batez ere, jauntxo horiek buruan sartzen diguten tonetako lasto-zamari su ematen. Eta, badaezpada, egin diezaiogun otoitz San Martziali, bidean galdutako etxaferurik begian leher ez dakigun… krisi-garaian laguntza guztiak ere gutxi izaten dira-eta!

Krisi-krisi-krisi!, krisia bihurtu zaigu minbizi, bihurtu zaigu apokalipsi… bihurtu zaigu itomen, zu hor eta ni hemen: ea buelta ematen diogun lehenbailehen!

Por tanto, gocemos de las fiestas, pero sin olvidar que la crisis se ha convertido en cáncer, y se ha convertido en apocalipsis… de aquellos polvos inmobiliarios, vinieron estos lodos: ¡a ver si le damos la vuelta entre todos…!

P.D.: Mendekuaren ordu ilunean, kaleko eta etxeko argia opa dizuet itzalpean zaudeten guztioi.

Joan Mari Irigoien

“Brillante final de las fiestas de Herrera y comienzo en Altza”

2013, Ekainak 26

Kortara (Deia, 1983-06-29)

a6145Como final de las fiestas patronales del barrio, el sábado se celebró la II Cena del Toro, con la asistencia de unos 350 comensales y dentro de la misma se homenajeó a tres señores, don Marcos Solabarrieta, sacerdote; don Joaquín Inchausti, polifacético organizador de fiestas y don Agustín Paulis, excelente y sacrificado deportista, por su vinculación al barrio de Herrera cada cual en su faceta.

Además de lo enunciado, el resultado económico de la cena será destinado al club Txolarte, entidad que se ocupa del tiempo de ocio de los subnormales.

La fiesta resultó muy brillante y emotiva y especial mención merece el hecho de que la cena fue servida por subnormales, los cuales se afanaron en su labor con una atención e intención digna de elogio, con la colaboración y bajo la dirección de sus monitores.

El bertsolari Bixente Barandiarán, “Garbera”, cantó cuatro bertsos en honor de los homenajeados.   (gehiago…)  »  

Luzuriaga aldeztu

2013, Ekainak 19

luzuriaga-09

DONOSTIAN ERAIKITUTAKO ONDARE URBANISTIKOAREN BABESPENAREN PLAN BEREZIARI

ANTXOTARROK HISTORIA MINTEGIAK
ARRAZOIBIDEZ

PASAI ANTXOKO LUZURIAGAKO BULEGOEN ERAIKINAZ EGITEN DION ALDEZTUA

Zuzendariari eta pertsonari, esker onez

2013, Ekainak 11

txapelaIragarrita zegoen bezala, joan den astean zehar burutu zen Pako Laskonateguyri eskainitako omenaldia, hirurogeita hamahiru urteetan abesbatza zuzendu ondoren ongi merezitako esker oneko aitorpena.

Jende askok parte hartu du prestatuko ekitaldietan eta guztietan jaso du Pakok bertaratuen berotasuna. Bazkariak borobildu zuen omenaldia. Adiskideen arteko giro paregabean, opariak, oroigarriak eta, jakina, kantuak. Bideo honetan, Pako Laskonateguy ikus dezakegu bazkalosteko kantu saioan Nabuccoren “Esklabo hebrearren korua” zuzentzen eta barru-barruan daraman zuzendari sena erakusten.

Estibaus

Atalak

Iraila 2024
A A A O O L I
« abu    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Irailak 12)
    «Estibaustarrak egunon: Lehen hitza, beti bezela,Eskertzeko eta Zoriontzeko egiten dezuten lanagatik.Bejondeizuela. Aurtengo Kantujirari hasiera eman behar dezuten hontan esan ahaleginak egingo ditudala ...»
  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»

etiketak


Sarean