Argia, 1930-03-02 - 462. zbka.
Iturri goxo
Aspalditxo ixilik egon ondoren, eta nere ez biarrak aldegin diranian berriro itzuli nai nuke, ARGIA maite onetara.
Egun oroigarria
Benetan egun alai eta pozgarria, Altza’ko sendi on eta ezagun batentzat, eta aiekin batian, beste an ziran guztientzat jun dan astian Zumaia’n Elizalde’tar Teodora’ren lekaime sarrera zala ta igaro genduen eguna; Martillun jatetxe ospetsuko alaba zan, eta sendi au ain ugaria da, eta ainbeste ezagun dituzte, iru auto berez ibillen biarra izan zan danak aldatuko bagiñan. (gehiago…) »
Iñigo “Pelegrino”
Orain dela ehun urte, 1910eko otsailaren 21ean, Alfontso XIII.a erregeak Hiri agiria eman zion Altza herriari.
Alfredo Rodriguez alkate sozialistak esan duen bezala, “egun hau oso esanguratsua da altzatarrentzat”, eta, horregatik, Altzako udalak ekitaldiz betetako egitarau bat prestatu du ospakizuna merezi duen bezala ospatzeko. Alkateak berak aurkeztu du egitaraua Larratxoko “Altza Hiria Kulturunea”-n eta, esan zuenez, ospakizun honek inauterietako Piñata Igandearekin bat egiteak festa giroa handitu egingo du zeharo.
Ekitaldi horretaz baliatu zen alkatea Donostiako udalari anexioaren garaian Altzako udaletxearen fatxadatik kendu zuen plaka itzuli dezala eskatzeko. Gogoratuko duzuenez, plaka horrek “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” idatzita darama, eta kendu zutenetik San Telmo museoaren sotoetan dago hauts azpian.
Altza Hiria, Zorionak!
Iñigo Landa
Igeldok Donostiatik bereizteko urrats berri bat eman duela irakurri dugu egun hauetan prentsan. Igeldo, Altza ez bezala, ez da inoiz udalerria izan eta hori da, hain zuzen, egungo legediaren arabera, Donostiatik bereizteko daukan oztoporik handienetako bat. Hala ere, ez dute etsitzen, eta motiboak badauzkate. Donostia bere zilborrera begira bizi den hiria da eta, Altzan egin dutena ikusita, ulergarria da igeldotarrek haien etorkizuna Ijentean biltzen diren buru horien esku utzi nahi ez izatea. Gai honen harira, interesgarria iruditu zaigu 1946. urteko agiri hau berreskuratzea, 112 altzatarrek sinatu zutena Pasaiako independentziaren aldeko argudioak eskainiz. Donostiarrak bere martxa jotzen ari diren bitartean igeldotarrek martxa hartu dute. Zorte on. (gehiago…) »
Antxon Alfaro
Urtero bezala jai egun hauetan euskal preso politikoen eskubideen alde elkartasun ekintza ugari antolatzen dira (abenduaren 31an 100 lagun bildu ziren Herreran, urtarrilaren 2an milaka eta milaka lagun Bilbon…).
Ondoko bideoan orain dela 20 urteko Gabonetan euskal preso politikoen eskubideen alde Altzan egin ziren itxialdia eta manifestazioa ikus daitezke. Irudi hauek Altzako Dokumentazio Zentrorako errekuperatu ditugu.
Antxon Alfaro
Azaroaren 20a oso esanguratsua da Euskal Herriko gaur egungo historian. Data horretan hil zen Francisco Franco diktadorea (1975), eta egun horretan ere Santi Brouard (1982) eta Josu Muguruza (1989) hil ziren erailketa politikoen ondorioz.
Muguruza Herri Batasunako diputatuaren erailketa horri erantzuteko, 1989ko azaroaren 22rako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Euskal Herrian.
Bideo honetan, egun horretan Altzan hartutako irudiak eskaini dizkizuegu.
“Herrera. Fiestas de San Luis Gonzaga. Junio 1969″
AURTENGO BERTSOAK
1
Donosti inguruko bide berriak
Errera’tik du asiera,
auzo ontako eliz ondotik
Añorga’ko “Inpernura”;
tarte orretan mendiak zear
ta Loiola’tik aurrera,
bañan ara baño lenago
“ilerria” pasa behar da. (gehiago…) »
Argia aldizkarian, 1935ko irailaren 1ean argitaratutako zenbakian, Herreran ospatutako bola-txapelketaren berri eman zuten. Kronika izenpetu gabe dago eta argazkietan oinarriturik orrialde oso bat betetzen du (argazkiak alderantziz jarriak badaude ere). Txapelketa Herrerako apeaderoaren parean egin zen, Altzagainera doan errepidea eta trenbidearen artean zegoen bolatokian. Argazkietan Agur etxea, Villa Ura eta Ermita bidea ikus daitezke, besteak beste. (gehiago…) »
Zigor Etxeburua
1957ko abuztuaren 25ean, Erroman egin zen mundu mailako elkarretaratzean Herrerako San Luis Gonzaga parrokia ordezkatu zuten JOCeko (Juventud Obrera Católica) gazte herreratarrek. Hainbat kultura-, folklore- eta erlijio-ekitaldi burutu ziren bertan, eta Pio XII. Aita Santuak (Eugenio Pacelli) eskainitako jendaurreko harrerarekin amaitu ziren.
Argazkian ezkerretik eskuinera Patxi Etxeburua, Agurtzane Mujika, Rosario Txasko eta Migel Gerendiain, Herrerako tren-geltokian.
Beste argazkian, JOCeko nazioarteko hainbat kide, tartean, zutik, eskuinetik laugarrena Patxi Etxeburua.
El historiador donostiarra Fermín Muñoz Echabeguren, buscando documentación en el archivo municipal de San Sebastián, se ha acordado muy amablemente de nosotros y nos ha enviado la fotocopia de un viejo documento relacionado con Altza.
Se trata del extracto de un acuerdo del ayuntamiento donostiarra, fechado el 13 de junio de 1597, en el que se recoge la venta por parte de la villa a Antonio de Urquiola de 160 robles situados en tierras de Altza para la construcción de galeones al servicio del rey. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegia