Atala: ‘Notiziak’

Tokia kontatu

2024, Urtarrilak 11

kartela

IZBE, Lauaizeta Ikastola, Politki Elkartea

Tokia Kontatu proiektua Politki elkarteak Intxaurrondo Zaharreko Auzo Elkartearekin eta Lauaizeta ikastolarekin elkarlanean sustatutako ekimena da. Ekimen honekin kohesioa sustatu nahi dugu Intxaurrondon, belaunaldien arteko jarduera partehartzaileen bidez.

Intxaurrondoko elkarteek auzoaren historia berreskuratzeko egiten duten lana ikustaraztea da proiektuaren helburu bat.  Intxaurrondoko Jaiei buruzko erakusketa Intxaurrondoko kulturetxean ikusgarri egon da joan den abenduan.   (gehiago…)  »  

Altza 2024 egutegiaren aurkezpena

2023, Abenduak 1

penueloDatorren abenduaren 15ean, ostirala, “Altza 2024” egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen, arratsaldeko 7:00etan.

Urte berriko egutegiaren protagonistak gertuko komertzioak izango dira. Argazkiak biltzeko orduan azken bost bat hamarkadetan Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, Pastelería Carmentxu, Comestibles Vidal, eta Elizondo, La Cepa eta La Palmera tabernak. Utzitako argazki guztien artean lau aukeratu ditugu paretako egutegirako eta beste bat poltsiko egutegirako, baina bildutako material guztia Altzako Tokiko Bilduman gorde eta ikusi ahalko da.   (gehiago…)  »  

Altzanet berritua eta AHMren logo berria

2023, Azaroak 20

altzanet-logoaAurrera jarraitzea eta aldaketa egokiak egitea. Horretan ari gara eta gure elkarteko bi elementu garrantzitsuren txanda izan da: logoa eta Altzanet webgunea. Aldaketekin, sinpletasun, argitasun eta erabilgarritasun handiagoko irudia bilatu dugu, webgunearen kasuan edukiak eta haiek antolatuta zeuden egitura mantenduz.

Asko dira Altzako Historia Mintegiaren inguruan ia lau hamarkadatan zehar sortu eta bildu diren edukiak. Esan dezakegu denborarekin altxor txiki bati forma eman zaiola, gai altzatarretan interesa duten guztien zerbitzura. Eta Altzanet da altxor horri aterpea ematen dion lekua.   (gehiago…)  »  

Altza Hadi! eta Euskararen eguna

2023, Azaroak 17

eman-izena-kartela

Bizarrain Euskara Elkartea

Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta horren inguruan jarduera ugari prestatu ditugu Altzan.

Aurten, Altza Hadi! ospatuko da berriro, azaroaren 20tik abenduaren 3ra. Informazio guztia hemen. Erronkan parte hartzeko Altzan jaio, bizi edo lan egitea da. eta 16 urtetik gorakoa izatea. Ahobizi bezala izena emateko klik hemen, eta Belarriprest bezala hemen.

Dagoeneko zure txapa jaso dezakezu Casares Kultur Etxean.

Bestetik, Joan Mari Irigoien altzatar idazleari aitortza ekitaldia eskainiko diogu. Altzagainan izango da, Altzako udaletxean, abenduaren 2an. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Joan Mari Irigoienen Babilonia liburuaren irakurketa publikoa egingo da Altzako udaletxean eta denok gonbidatuak zaudete irakurketan parte hartzea. Horretarako gurekin harremanetan jarri bizarrain@altza.net helbidean edo galdetegi hau bete dezakezue. Jarraian, aitortza ekitaldia egingo da San Martzial plazan eta inguruko txoko batean bi zuhaitz landatuko ditugu.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeak

2023, Azaroak 15

2021-09-11-bDatorren azaroaren 25ean egingo dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, bost auzo-elkarteen aldetik eta beste bost arloko entitateen aldetik.

Udalean erregistratuta dauden eta egoitza barrutian duten elkarte guztiek hautagaiak aurkeztu eta bozketan parte har dezakete. Elkarteek hilaren 15era arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko, gaur arte, alegia. Behin betiko zerrenda 22an argitaratuko da, eta 25ean izango dira hauteskundeak. Bertan, elkarte guztiek eman ahal izango dute botoa, auzo-elkarteek alde batetik, eta sektore-elkarteek, bestetik, lehendakariaren bidez, edo haren ordezko baten bidez. Bozketa Ijentea kalean egingo da, ez barrutiaren egoitzan, elkarteek eskatu bezala.   (gehiago…)  »  

Ganbara bilduma, 60ko hamarkadara bidaia

2023, Azaroak 3

etno-bilduma-azala

Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Jardunaldien barruan, datorren azaroaren 10eanGanbara bilduma: Altzako etxe batera bidaia 60ko hamarkadan” liburua aurkeztuko dugu etnografia saileko kideekin batera. Ekitaldia San Telmo Museoan izango da, 19: 00etan.

Duela urtebete iragarri genuen bezala, 1998an AHMren baitan sortu zen Ganbara Bilduma Aranzadiko “Objektuen memoria” proiektuaren parte izatera pasa zen, eta horrela bildumaren etorkizuna bermatuta geratu zen. Hogeita bost urte igaro dira, Javier Canterak gidatuta, XX. mendeko erdialdeko hamarkadetan industrialki ekoiztutako etxeko objektuen bidez altzatar etxe baten eguneroko bizitzarako bidaia hasi genuenetik, eta orain bidaia horrek bere bidea egiten jarraituko du, Aranzadiko Etnografia Saileko kide gazteek zuzendutako proiektu handi baten parte izanik, pozez betetzen gaituena.   (gehiago…)  »  

Donostiako VIII. Boilur Azoka

2023, Ekainak 15

boilur-iragarkia-2023

Euskal Giroa Elkartea

Pandemia garaia pasa eta gero, Euskal Giroa elkarteak boilur azoka edizio berria antolatu du. Aurtengoa hil honen 18an, igandean, ospatuko da, goizeko 10,30 etan hasita eta 14,00 etan amaitzeko asmoz. Hau Donostiako Herrera auzoko San Luis enparantzan izango da.

Bertan hamabost bat postu izango dira produktu ugari eskainiko dutenak: boilurrak eta boilurrez ondutako jakiak.

Zortzi Erregeen Mus Txapelketa, Euskal Giroa 2023

2023, Otsailak 20

mus-euskal-giroa

Euskal Giroa elkartea

2021eko eta 2022ko tarteen ondoren, ongietorria ematen diogu datorren astelehenean, otsailaren 27an, hasiko den Euskal Giroako Mus Txapelketaren edizio berriari. Izena emateko epea hilaren 21ean amaituko da.

62 bikotek eman dute izena dagoeneko, eta horien artean emakume bikote bat eta lau misto ditugu. Euskal Giroa sortu zenetik lortu nahi izan den helburu bat emakumeak gure jarduera guztietan presentzia aktiboa izatea izan da. Badakigu inguruan emakume batzuk muslari onak direla, eta atseginez eta esker onez ikusten dugu aurtengo edizioaren parte-hartzea handitu izana.

  (gehiago…)  »  

Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Martutenen

2022, Abenduak 5

sarrueta-22-gonbidapena

(Arg.: Txema Loinaz)

Prest ditugu honez gero datorren urteko egutegiak, paretakoa eta poltsikokoa. Honekin 25 izango dira orain arte etenik gabe argitaratutakoak. Oraingo honetan, urte berrian zehar lagun izango ditugun argazkiak Sarrueta-Martutenekoak izango dira, eta, horregatik, aurkezpena Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean (Elenategi kalea, 2) egingo da, abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 6: 30ean.   (gehiago…)  »  

“Altza euskaraz” erakusketa

2022, Azaroak 15

altza-euskaraz-erakusketa

Aurtengo Euskaraldia dela-eta “Altza euskaraz” erakusketa egongo da ikusgai Tomasene liburutegiko sarrera nagusian. “Hitzez ekiteko garaia” leloarekin bat eginik, erakusketak aurreko hamarkadetan Altzan euskararen erabilera bultzatzeko egindako ekimen batzuen irudiak berreskuratu nahi izan ditu. Collage baten moduan antolatuta, argazkiak, kartelak eta prentsako kronikak dira erakusten diren dokumentuak, Bizarrain Euskara Elkarteko, Casares-Tomasene kultur etxeko eta Altzako Tokiko Bildumako artxiboetatik hartuak. Erakusketa azaroaren 14tik abenduaren 31 arte egongo da ikusgai.

euskaraldia-22

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean